(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernua eta DGT elkarlanean ariko dira trafiko-istripuetako biktimei arreta integrala emateko asteazkena, 2012.eko urriak 3


Morrás kontseilariak eta DGTren zuzendari nagusiak lan-bilera izan dute gaur arratsaldean Nafarroako jauregian


María Seguí, Morrás kontseilaria eta Barneko zuzendari nagusi Francisco José Fernández. ( irudia handitu )

Lehendakaritzako, Justizia eta Barneko kontseilari Javier Morrás Iturrimendi-k eta Trafikoko Zuzendaritza Nagusiaren (DGT) zuzendari nagusi María Seguí Gómez-ek bilera bat egiten dute gaur arratsaldean Nafarroako jauregian. Bilera horren helburua Nafarroako Gobernuaren eta DGTaren arteko elkarlana aztertzea izan da trafiko-istripuetako biktimei arreta integrala emateko.

Bileran ere parte hartu dute Barneko zuzendari nagusi Francisco José Fernández Elizalde-k eta DGTren trafiko-istripuen biktimen alorreko Koordinazio Unitateko buru Mª José Rodriguez de Armenta-k.

Bileran Morrás kontseilariak eta Seguí zuzendari nagusiak adostu dute, alde batetik, esku-hartze integraleko prozedura bat sortzea, eta bestetik, jarduteko proiektu pilotu bat ezartzea, biktimak dauden trafiko-istripuen kasuetan Espainiako gainerako lekuetarako erreferentzia izango dena.

Horretarako, erakundeen arteko akordio bat sinatzea proposatu da Foru Komunitatean jarduten duten administrazioen artean biktimak dauden trafiko-istripu bat gertatzen denean. Administrazio horiek dira: Nafarroako Gobernua, Lehendakaritzako, Justiziako eta Barneko eta Osasuneko departamentuen bidez; Justizia Departamentua; eta Nafarroako Gobernuaren mende dauden zerbitzuak.

Akordio hori honako honetan oinarritzen da: parte har dezaketen administrazioaren zerbitzu eta unitateak asko diren trafiko-istripu baten aurrean (biktimekin), beharrezkoa da istripuaren eta haren ondorioen kudeaketa integrala egitea. Ez soilik hasierako jarduera materialetik (suhiltzaileak, trafikoko polizia, osasun-arreta…), baita ondoren ere (biktimei laguntza psikologikoa, juridikoa eta abar eskainiz).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa