(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barcina Lehendakaria UHUN-Iruñan 2012-2013 ikasturtearen irekiera ekitaldian izan da asteazkena, 2012.eko urriak 3


Unibertsitateak 4.457 ikasle izan zituen joan zen urtean, kopururik handiena bere sorreratik 1973. urtean


Barcina Lehendakaria UHUNean

2012-2013 ikasturtearen irekiera ekitaldia UHUN Iruñan. Ezkerretik eskubira: María José Asiáin NUPko irakasleen errektoreordea, Ana María Marcos UHUNeko idazkari nagusia, Barcina Lehendakaria, José Luis Martín UHUN-Iruñako zuzendaria eta María Iraburu UNko irakasleen errektoreordea. ( irudia handitu )

Yolanda Barcina Nafarroako Lehendakaria Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalaren (UHUN) Iruñako egoitzan 2012-2013 ikasturtearen irekiera ekitaldian izan da gaur arratsaldean.

Ekitaldia unibertsitatearen areto ospetsuan burutu da eta bertan izan dira, besteak beste, José Iribas Hezkuntza kontseilaria, Ana María Marco UHUNeko idazkari nagusia, José Luis Martín Iruñako zentroko zuzendaria, bai eta unibertsitateko irakasleak, ikasketak amaitu berri dituzten ikasleak eta euren senitartekoak ere.

Ekitaldian iazko memoria irakurri da. Gogora ekartzekoa da joan zen urtean matrikulazio errekorra hautsi zuela zentroak 4.457 ikaslerekin. Matrikulatutako ikasle kopurua %11 hazi zen aurreko ikasturtearekin alderatuz, hau da, 445 ikasletan.

Lehendakariak unibertsitatearen ahalegina eskertu du ikasle kopuruaren handitzea dela eta. Eskaerara egokitzeko ahalegina eskertu du, “kalitatearekin eta zehaztasunarekin” eginiko lana dela esan du.

Yolanda Barcinak gogorarazi du “prestakuntza ona eta errentagarria dela pertsonaren ikuspuntutik”, baita Foru Komunitatearen aldetik ere, bere garapenean “erabakitasunez” eragin dezakeelako.

Bere sorretatik, 1973. urtean, 78.550 ikasle baino gehiagok ikasi dute Iruñako zentroan eta 1.600 baino gehiagok amaitu dituzte euren ikasketak unibertsitateak eskaintzen dituen 27 tituluetako batean. Horietako 39k joan zen ikastutean bukatu zituzten ikasketak eta gaurko ekitaldian diploma bat jaso dute.

Era berean, 20 urtez klaseak eman dituzten hiru irakasleri ohorezko bereizgarria eman zaie: Francisco Javier Faulín Fajardo Matematika departamentuko irakasleari, Teodoro Hernández de Frutos Gizarte Politikak eta Soziologia departamentuko irakasleari eta María Jesús Úriz Pemán, Filosofia departamentuko irakasleari.

Irekitze-hitzaldia Ana Fernández Militino UHUNko irakasleak eman du, probabilitate, estatistika eta egiaren inguruan. Ekitaldia Vivace laukoteak eskainitako musikarekin amaitu da.

Iruñako UHUNak 27 titulazio, 25 eta 45 urtetik gorakoentzako unibertsitatean sartzeko ikastaroak, formakuntza iraunkorra, Bolonia planera egokitutako graduondokoak, 50 urtetik gorakoentzako UNED Senior programa eta ingeleseko ikastaroak. Matrikulazio epea zabalik dirau datorren urriaren 18 arte.

 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa