(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernua eta Eroski Taldea gizarteratzeko edo gizarteratze-laneratzeko errenten onuradunak diren 60 pertsona kontratatzeko elkarlanean ariko dira ostirala, 2012.eko urriak 5


Nafarroako Enplegu Zerbitzuak 120 langilerentzako prestakuntza abian jarri du, eta haietatik erdia Eroski Taldeak kontratatuko ditu


Aurkezpenaren une bat.

Goicoechea lehendakariordea eta Cebriain programaren aurkezpenean. ( irudia handitu )

Lehen lehendakariorde eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilari Lourdes Goicoecheak eta Eroski Taldeko zuzendari sozial Emilio Cebriain-ek abian jarri duten programa aurkeztu dute. Programa hori abian jarri da, Gizarteratze-laneratzeko Laguntza edo Gizarteratzeko Errentaren 60 pertsona onuradun kontratatzeko. Ekimen hori Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren eta Eroski taldearen artean izenpetutako lankidetza-hitzarmenaren barnean sartzen da, eta bertan jasotzen da hautagaiak aukeratzea eta prestatzea, bai eta pertsona horien laneratzea errazteko laguntzak ere.

Programa aurkezteaz gain, Iturrondoko ikasgela bat bisitatu da. Bertan prestakuntza ematen ari dira pertsona horiek ondoren Eroski Taldeak kontrata ditzan. Ekitaldian parte hartu dute ere, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari-gerente María Isabel García Malo-k, eta Eroski Taldearen aldetik, merkataritzaguneen ordezkari Anabel Zariquiegui eta Javier Arguiñariz-ek eta programaren sustatzaile Felix Perez León eta Ainara Llona-k.


Bisitaren argazkia

Programaren esparruan prestakuntza jasotzen ari diren sei taldeetako bat bisitatzen. ( irudia handitu )

Zehazki, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak hautagaiak aukeratu eta 120 pertsonak parte hartzen duten 6 ikastaro abian jartzea diruz lagundu du. Eroski Taldeak konpromisoa hartu du lan-taldean ikasle horietako 60 hartzera lanaldi erdiz urtebetez edo lanaldi osoz sei hilabetez. Nafarroako Gobernuak, Gizarte Politikarako Departamentuaren bidez, kontratazio horren lan-kostuak diruz lagundu ahal izango ditu 3.848,40 eurorekin langile bakoitzeko (sei hilabetetako lanbide arteko gutxieneko soldataren kostuaren baliokidea); beraz, 230.904 euro jarriko du guztira. Gizarte-segurantzako kostuak enpresak ordainduko ditu, eta gainera 60 langile berriei 158.018,40 euro ordainduko dizkie soldata garbi gisa.

Goicoechea kontseilariak ekimen horren balioa eta garrantzia azpimarratu ditu "une hauetan zailagoa duten" pertsonen enpleguari zuzenean eragiten baitie. Gainera, Eroski Taldeari eskerrak eman dizkio "enplegua gehien behar dutenen aldeko apustua egiteagatik eta programan parte hartzen dutenei eskaintzen dien lan-aukeragatik eta bermatzen dien benetako kontratuagatik". "Gobernuak pentsatzen du enplegu-mailaren bide onena lana bera dela", adierazi du kontseilariak.

Aldiz, Eroski Taldeko zuzendari sozial Emilio Cebriain-ek aipatu du "gure taldeak konpromiso handia izan duela beti Nafarroarekin eta, horregatik, gaitutako langileei lana eman nahi diegula behar ditugun hutsuneak betetzeko eta gure merkataritza-sare zabalak eskatzen duen bezeroen zerbitzua hobetzeko".

Parte-hartzaileen aukeraketa eta prestakuntzaren garapena

Parte-hartzaileak aukeratzeko prozesuaren zati bat Iturrondoko Enpresa Agentziatik egin da. Agentzia hori duela urtebete sortu zen honako hau lortzeko asmoz: Nafarroako enpresek beren beharrei ondoen egokitzen zaizkien giza baliabideak izateko, horretarako aukeraketa-prozesuak eta prestakuntzako ikastaro pertsonalizatuak abian jarriz.

Zehazki, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak egon zitezkeen hautagaien bilketari ekin zion Iturrondo Enpresa Agentziatik eta Lizarra, Tutera eta Lodosako bulegoetatik. Prestakuntza-aukera horren berri eman zien beharrezko baldintzak betetzen zituztenei eta interesdunak Eroski Taldera igorri zituen beren aukeraketa-agentziatik ikastaroetan parte hartuko zuten azken zerrenda erabakitzeko.

Bakoitza 20 pertsonaz osatuta dagoen sei taldeek urriaren 1ean ekin zioten prestakuntzari Iturrondo Prestakuntza Zentroko instalazioetan eta Eroski Taldeak Iruñean nahiz Tuteran dituen hipermerkatuetan. Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren bidez, jarduera hori 56.250 eurorekin laguntzen du.

Ikastaroen helburua ikasleak gaitzea da taldeak Nafarroan dituen supermerkatuetan saltzaile aritzeko. Ikastaroetako edukien artean salmenta-teknikak erakusten dira, kexak eta erreklamazioak bideratzeko protokoloak, produktuak maneiatzeko teknikak eta lan-arriskuen prebentzioari lotutako oinarrizko kontzeptuak. Prestakuntza sei modulutan banatzen da eta 75 ordu teoriko eta 40 ordu praktiko iraungo du: bezeroa orientatzea (25 ordu); denda eta haren ingurunea (5 ordu); produktua (25 ordu); elikagaiak maneiatzea (10 ordu); lan-arriskuen prebentzioa (5 ordu) eta Eroski taldearen arauak eta konpromisoak (5 ordu). Praktiketako 40 orduak, ordaindu gabekoak, Eroskiko zentroetan egingo dira.

Prestakuntza-prozesua urriaren 22ra arte zabalduko da; une horretan Eroskik 60 pertsona aukeratuko ditu bere establezimenduetan lanean has daitezen.

Eroski Taldea

Eroski Taldea 1971n kokatu zen Nafarroan. Haren plan estrategikoan lan-taldea zabaltzea jasotzen da, gaur egun taldeko lan-talde osoaren % 4.4 dena, 108 establezimendutan banatuta. EROSKI kooperatibak 987 kooperatiba-kide ditu Nafarroako Foru Komunitatean. Jabe diren langileei guztira Nafarroako 73.000 kontsumo-bazkide gehitzen zaizkie.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa