(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak euste-horma lehengoratzeko obrak kontratatu ditu Altsasuko lotunean, A-10ean eta Iparraldeko Autobiako A-1ean ostirala, 2012.eko urriak 5


Pretiletako hiru aldeko isurialdeak ez haustea nahi da, horrek bidera txintxorrak erortzea ekarriko bailuke


Nafarroako Gobernuak euste-horma lehengoratzeko obren kontratazioa onartu du Altsasuko lotunean, A-10ean eta Iparraldeko Autobiako A-1ean, Herri Lanetarako zuzendari nagusiak emandako ebazpenaren bidez.

Zehazki, ebazpen horretan kontratatzen dira, Iparraldeko Autobiako A-1eko 397+300 KPko egituraren ezkerraldean euste-sistemak lehengoratzeko lanak, Altsasuko lotunean, A-10 eta A-1 eta lanak Arián, Construcción y Gestión de Infraestructuras, SA enpresari (Aizoainen du helbidea) esleitu zaizkio.

Nafarroako Gobernuaren Kontserbazio Zerbitzuak obra-proiektua egin du 309.355 euroko lizitazioko oinarrizko aurrekontuarekin, BEZa barne, eta hamar astetako egikaritze-epearekin.

Arazoa behealdeko (ekialdean) pretiletan dago, elur-garaian galtzadara jaurtitzen diren gatz urtugarriengatik kaltetuta daudenak eta, piezen arteko tarteekin zubi horretan erabiltzen den euste-sistemari esker, ura pretilen hiru aldeko isurialdeetatik erortzen da eta hausten doaz, txintxorrak bidera eroriz.

Kontserbazio Zerbitzuak hainbat mantentze-lan egin du eta galtzaden gaineko tokietan sareak jarri ditu, pretil zatiak behealdeko galtzadatik zirkulatzen ari diren ibilgailuei ez erortzeko.

Nolanahi ere, proiektu horrekin arazo hori behin betikoz konpondu nahi da eta behin betiko irtenbidea aurkitu azaroaren 1ean hasiko den 2012-2013 neguko kanpainari hasiera eman aurretik.

Obren esleipena

Kontratu Publikoen Foru Legeak xedatutakoa betez eta proiektua premia gorenekoa dela eta, Sustapen Departamentuak Arián, Construcción y Gestión de Infraestructuras, SA, Azysa Obras y Proyectos, SL eta Construcciones Mariezcurrena, SL enpresei kontsulta egin die. Enpresa horiek beren proposamenak aurkeztu dituzte ezarritako epean. Eskaintza horiei esker, Departamentuak esleipena prezio onena eskaini duen proposamenari egitea proposatu du, Arián, Construcción y Gestión de Infraestructuras, SA enpresaren proposamenari, hain zuzen.

Obren jarraipena egiteko, Kontserbazio Ataleko buru Juan Serrano Medrano izendatu da obra-zuzendari, eta lanak ikuskatuko ditu; segurtasuneko koordinatzaile, berriz, de Ingeniería y Prevención de Riesgos SL enpresako Germán de Miguel Rebollo.

Ebazpen horrek eskatzen du esleipendun enpresak kontratua gauza dezala eta bermea sor dezala hark hartutako betebeharrak betearazteko, lanak lehenbailehen has ditzala eskatuz.


 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa