(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barcina Lehendakaria Jofemar-en laborategi elektrokimiko berri baten inaugurazioan izan da astelehena, 2012.eko urriak 8


Enpresak azken 5 urteotan 1,7 milioi euroko diru-laguntza jaso du Nafarroako Gobernuaren aldetik


Jofemar-en laborategi berria

Barcina Lehendakaria Beatriz Ruiz-en azalpenak entzuten. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcina Jofemar enpresaren laborategi elektrokimiko berriaren inaugurazioan izan da gaur goizean, Azkoien-en. Bertan berriz kargatzeko fluxuzko bateriak egingo dira hainbat aplikaziotarako: energia berriztagarria gordetzeko, mikro-sareetarako eta ibilgailu elektrikoetarako, esaterako. Proiektu aitzindaria da, eta 1,3 milioi euroko hasierako inbertsioa du.

Ekitaldian izan dira, gainera, Azkoiengo alkate María José Vidorreta eta enpresako zuzendaritzako kideak. Haien artean, Félix Guinduláin Vidondo lehendakaria; Félix Guinduláin Busto lehendakariordea; eta zuzendari nagusi Miguel Ángel Carrero Espinosa.

Barcina Lehendakariak bere agerraldian adierazi duenez, Jofemar "lankidetza publiko-pribatu eraginkorraren adibide argia da eta jarraitu behar dugun bidea erakusten digu krisi gogor hau gainditu ahal izateko".

Alde horretatik, Nafarroako Lehendakariak azaldu du "industriak eta lanpostuak mantendu, gehitu eta finkatuko dira ekimen pribatuaren aldetik, beti bezala. Gure aldetik, Administrazioaren zeregina ekimen horiei laguntza ematea izan behar da ahal den guztian, oztoporik jarri gabe".

Laborategiak 130 metro koadro baino gehiagoko azalerako espazioa du, enpresak Azkoienen duen instalazioetan bertan dagoena. Hura abian jartzeko hiru pertsona kontratatu dira, bi ingeniari kimiko eta ingeniari elektriko bat. Proiektuaren zati bat EIBaren funtsekin finantzatuta dago, Moderna zigilua baitu, eta baita Garapen Teknologiko Industrialerako Zentroaren bitartez ere.


Jofemar-en laborategi berria.

Jofemar-en laborategi berriko inaugurazioren une bat. ( irudia handitu )

1,7 milioi laguntzetan

Foru Gobernuak % 100 kapital nafarra duen enpresari laguntzak eman dizkio azken bost urteotan, 1.730.000 euro baino gehiago, bertako instalazioak hobetzen, berrikuntzan, eraginkortasun energetikoan eta nazioartekotzean egindako inbertsioengatik.

Zehazki, ia milioi bat euro jaso du berrikuntzan egindako ia 3,5 milioi euroko inbertsioagatik eta 650.000 eurotik gora zazpi milioitik gorako inbertsioengatik. Azken inbertsio horiek instalazioak handitzeko nahiz hobetzeko eta ekipoak eguneratzeko egin dira.

Gainera, Nafarroako Gobernuak enpresari 57.000 euroko laguntza eman dio bere nazioarteko patenteak lortzen, eta beste 30.000 euroko diru-laguntza eman du eraginkortasun energetikoaren programen esparruan erregai fosilak kontsumitzen zuten sei ibilgailu ibilgailu elektriko bihurtzeagatik.

Jofemar Félix Guinduláin Vidondo-k sortu zuen 1971n. Gaur egun 200 langile inguru ditu, eta haietatik 130 Azkoien-en ari dira lanean. 29 milioi euroko fakturazioa du eta 52 herrialdetan baino gehiagotan dago. Makina automatiko eta sistemak diseinatzen, egiten eta merkaturatzen ditu, batez ere.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa