(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Lurralde Politikarako Gizarte Kontseiluak Nafarroako Lurralde Estrategiaren bi urtez behingo hirugarren memoriaren aldeko txostena egin du


asteartea, 2012.eko urriak 9


Foru Komunitateak bilakaera ona izan duela adierazi du iraunkortasunean, irisgarritasunean eta natura nahiz kulturako ondarearen kudeaketan; lehiakortasunean, gizarte-kohesioan eta polizentrismoan, berriz, hobekuntzak planteatzen dira


Lurralde Politikarako Gizarte Kontseiluaren bilkurako une bat. ( irudia handitu )

Lurralde Politikarako Gizarte Kontseilua (CSPT) Nafarroako jauregian bildu da gaur goizean lehen lehendakariorde eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilari Lourdes Goicoechea lehendakari dela eta Sustapeneko kontseilari Luis Zarraluqui, lehendakariorde. Bileraren helburua Nafarroako Lurralde Estrategiaren (ETN) bi urtez behingo III. Memoriaren berri ematea da, aurrez iragan uztailaren 19an Gobernuaren erabakiz onartu zena. Ekitaldian parte hartu du ere Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko kontseilari José Javier Esparza-k.

Zehazki, III. Bi Urtez Behingo Memoriak Nafarroak 2009-2010 aldian izandako bilakaera aztertzen du, ETNk Foru Komunitatearen garapena oinarritzen duen sei printzipio nagusiak erreferentziatzat hartuz: lehiakortasuna, gizarte-kohesioa, iraunkortasuna, polizentrismoa, irisgarritasuna eta natura nahiz kulturako ondarearen kudeaketa. Alde horretatik, CSPTren txostenak argitzen du, aipatutako printzipioetatik, Nafarroak hobera egin duela iraunkortasunean, irisgarritasunean eta natura nahiz kulturako ondarearen kudeaketan; lehiakortasunean, gizarte-kohesioan eta polizentrismoan, berriz, hobekuntzak planteatzen ditu, krisi ekonomikaren ondorioz.

ETNren eremu eta azpi-eremuen egiturari dagokionez, aurrerapen handia ikusten da eremu-banatze horren erabileran Nafarroako plan nahiz azterketetan; Kontseiluaren txostenak adierazitako beste aldeko alderdi bat da, oro har, ETNren kontzeptuak direnak, lurralde-oreka esaterako, gero eta gehiago ulertu eta erabiltzen direla beste arlo zientifiko batzuetan. Nolanahi ere, txostenak ere aipatzen du Iruñeko metropoli-arean nolabaiteko zentraltasuna ikusten dela, eta desiragarria izango zela ere eskualdeko erdialdeko nukleo anitzeko area osatzen duten gainerako hirietan ere sakontzea.

CSPTren txosten hori ETNren III. Bi Urtez Behingo Memoriarekin batera, Nafarroako Parlamentuari igorriko zaio, eta han eztabaidatu eta kontuan hartuko da, abenduaren 20ko 35/2002 Legearen, Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzkoaren, 33.6 artikuluan jasotzen denez.

Berariazko batzordeak Nafarroako Lurralde Adierazleen Sistemarako eta Talenturako

Halaber, CSPTren osoko bilkurak berariazko bi batzorde sortzea erabaki du zenbait lan egiteko: lehenengoaren helburua Lurralde Adierazleen Sistema hobetzea izango da, Nafarroako Lurralde Bahatokiak (OTN) garatutako tresna lurralde-plangintzako tresnen aplikazioa ebaluatzeko, lurralde-dinamika ikusteko eta etorkizuneko politiken diseinua errazteko.

Berariazko bigarren batzordeak lan egingo du, alde batetik, programan lortutako emaitzen berri emateko eskualdeko talentua atzemateko arloan, Interreg IV C Programaren Brain Flow proiektu europarraren barnean (bertan Nafarroako zenbait erakundek parte hartzen dute), eta bestetik, emaitza horiek bideratzen eta talentu hori atzemateko nahiz horri eusteko arloan dauden politika guztiak bideratzen ere.

Gaur goizeko saioan CSPTren osoko bilkurak ere karguak berritu ditu eta aurkeztu ditu: 2011ko CSPTren jardueren Memoria, 2012rako CSPTren jardueren Programa, 2011ko OTNren jardueren Memoria, eta Nafarroako Foru Komunitateko lurralde-antolamendurako jardueren Memoria.

Nafarroako Lurralde Politikarako Gizarte Kontseilua

Nafarroako Lurralde Politikarako Gizarte Kontseilua Foru Komunitateko aholkularitza eta partaidetzako organo bat da eragile instituzional, sozial eta ekonomikoek Nafarroako lurralde-garapenaren jarraipenean eta sustapenean lagun dezaten. Beren jarduerak garatzeko, CSPTk Nafarroako Lurralde Behatokiaren (OTN) laguntza du, NASUVINSA, Nafarroako Lurzoru eta Etxebizitza enpresa publikoak kudeatzen duena.

Aurreratu denez, lehen lehendakariorde eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilari Lourdes Goicoechea izan da lehendakaria eta Sustapeneko kontseilari Luis Zarraluqui lehendakariordea. Ordezkaritza instituzionalari dagokionez, organo hori osatzen dute: Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko kontseilari José Javier Esparza-k; Lurralde Antolamendurako Batzorde Parlamentarioko bi ordezkarik; Lurralde, Mugikortasun eta Etxebizitzaren Antolamenduko zuzendari nagusiak; Sustapen Ministerioko ordezkari batek; Iruñeko alkateak eta Nafarroako Udalerri eta Kontzejuen Federazioko lehendakariak.

Izaera sozio-ekonomikoko erakundeei ordezkatuz honako hauek daude: Nafarroako Enpresarioen Konfederazioko (CEN) lehendakaria, Unión General de Trabajadores (UGT) eta Comisiones Obreras (CCOO) sindikatuetako idazkari nagusiak (Nafarroan ordezkaritza handiena duten biak), Nafarroako zonaldeak garatzeko partzuergo nahiz elkarteen ordezkaritzako lau bokalak eta Nafarroako Kultura Kontseiluko, Nafarroako Ingurumen Kontseiluko eta Nafarroako Turismo Kontseiluko ordezkariak. Osoko bilkuraren organoa osatzen da, Sustapen Departamentuak izendatutako elkargoetako kide eta elkarte profesionalen kideekin, bai eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko eta Nafarroako Unibertsitateko ordezkariekin ere. Azkenik, Kontseilukoak dira ere, lurralde-antolamendurako arloan ezagunak diren bi aditu.

Nafarroaren Lurralde Estrategia (ETN)

2005eko ekainaren 21ean Nafarroako Parlamentuak onartu zuen Nafarroako Lurralde Estrategia (ETN) Nafarroako lurralde-plangintzaren tresna nagusia da datozen hogeita bost urtetarako. Haren eginkizuna administrazio-maila ezberdinetako plan sektorialak koordinatzea eta bideratzea da estrategia bateratu baten esparruan arabera, Nafarroako lurraldeko politika nahiz jarduera guztien integrazioa eta sinergiak sustatuz.

ETN aurrez aipatutako sei printzipioetan oinarritzen da eta orotara lurralde-garapen iraunkorra osatzen dutenak: lehiakortasuna, gizarte-kohesioa, iraunkortasuna, polizentrismoa, irisgarritasuna, eta natura nahiz kulturako ondarearen kudeaketa. Haietatik abiatuta, ETNk Foru Gobernuko departamentuen jarduerak bideratzen dituzten aukera estrategikoak, helburuak eta ildoak ezartzen ditu. Jarduera horiek sartzen dira, nafarrek beren lurraldeaz egin dezaketen erabileraren ildo nagusiak marrazten dituen lurralde-garapeneko eredu batean. Eredu hori erreferentzia da eskualde-espazioaren gainean eragina duten politika publikoetarako eta eragile pribatuen jardueretarako.

Arlo horretako oinarrizko tresna Lurralde Antolamendurako Planak (POT) dira. Plan horiek udalez gaindiko lurraldea antolatzeko erabiltzen dira ETNen deskribatutako lurralde-ereduaren arabera, eta Nafarroak nahi duena. Nafarroan identifikatutako bost POTen (Pirinioetako Nafarroa, Nafarroa Atlantikoa, Erdialdeko Hirialdea, Erdiguneak eta Ebroko ardatza) zereginak esparru bakoitzean lurraldearen erabilera egokia, arrazoizkoa eta orekatua egitea da; oinarrizko elementuak ezartzea lurraldea antolatzeko eta eratzeko; eta lurralde-erreferentziako esparrua sortzea administrazioen eta erakunde publikoen politikak, planak, programak eta proiektuak egin, garatu eta koordinatzeko, bai eta lurraldean eragina dute partikularren jarduerak garatzeko ere.

 

 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa