Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Ekimena gaur sinatutako hitzarmenean islatu da, eta haren helburua hedabideetan euskararen presentzia sustatzea da
Nafarroako Gobernuak 3.500 euro emango dizkio Empresa-Universidad de Navarra Fundazioari unibertsitate horretako Komunikazio Fakultateko ikasleen euskarazko praktikak sustatze aldera.
Zehazki, kopuru hori euskarazko ezagutzak dituzte ikasleei hedabideetan praktika egiten errazteko da edo euskara erabiltzen duten erakunde nahiz enpresen komunikazio-unitateetan, edukiak zabaldu, egin edo editatzeko.
Xede horretarako, lankidetza-hitzarmena sinatu dute gaur Nafarroako Gobernuaren Euskarabideako zuzendari-gerente Maximino Gómez-ek; unibertsitateko Komunikazio Fakultateko dekano Mónica Herrero-k eta Empresa-Universidad de Navarra Fundazioaren zuzendari-gerente Ignacio Uría-k.
Hitzarmenak unibertsitateko ikasleen prestakuntza hobetu eta zabaldu nahi du edukiak zabaltzeko euskara erabiltzen duten hedabideetan praktikak sustatuz.
Hizkuntza horretan osorik egingo diren praktikak Ikus-entzunezko, Kazetaritzako eta Harreman Publikoetako ikasleentzat dira (Komunikazio Fakultatean ematen diren lizentziaturak), hizkuntza horren ezagutza egiaztatzen dutenentzat. Hitzarmenaren beste helburu bat da, hizkuntza hori erabiltzen duten hedabideei sektoreko etorkizuneko profesionalak izateko aukera eskaintzea
Praktikak Empresa-Universidad de Navarra Fundazioaren bidez kudeatuko dira. Erakunde hori sustatzen dute, Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganberak, Nafarroako Enpresarioen Konfederazioak eta Nafarroako Unibertsitateak enpresa-mundua eta unibertsitarioa lotzeko tresna gisa.
Hitzarmena 2012ko amaiera arte izango da indarrean, eta haren asmoa Euskararen Foru Legeak ezarritako helburuetako batekin, euskararen presentzia Nafarroako hedabide publiko nahiz pribatuetan hedabideetan areagotzea.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen