(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Itun Ekonomikoaren legezkotasuna defendatuko du UPyD-k iragarritako salaketaren aurrean asteazkena, 2012.eko urriak 10


Foru Gobernuak gaur ezagutu du zergen alorrean Nafarroa-Estatua akordioen izaera adostua eta aldaezina gogorarazten duen gobernuaren zerbitzu juridikoak egindako txostena


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak Itun Ekonomikoaren legezkotasuna defendatuko du UPyD-k iragarritako salaketaren aurrean, eta bere defentsa gaur egin den saioan aztertutako txosten juridikoan oinarrituko du; bertan gogorra ekartzen da Itun Ekonomikoaren eta haren batzorde koordinatzailearen esparruan Foru Komunitateak eta Estatuak hartuko dituzten akordioen izaera adostua eta aldaezina.

Nafarroako jauregiaren fatxada

Nafarroako jauregiaren fatxada.

Nafarroako Gobernuak Itun Ekonomikoaren legezkotasuna defendatuko du UPyD-k iragarritako salaketaren aurrean, eta bere defentsa gaur egin den saioan aztertutako txosten juridikoan oinarrituko du; bertan gogorra ekartzen da Itun Ekonomikoaren eta haren batzorde koordinatzailearen esparruan Foru Komunitateak eta Estatuak hartuko dituzten akordioen izaera adostua eta aldaezina.

Iragan maiatzean lortutako azken akordioaren gainean (BEZaren doikuntza-sistema aldatzen zuena) UPyD alderdi politikoak egindako salaketaren ondorioz eskatutako txostena, irmoa da Itun Ekonomikoa Nafarroaren zati dela defendatzeko orduan, "Konstituzioak bermatutako foru-erregimenari atxikitako ezaugarri funtsezkoa da", eta "alde bateko arau adostu eta aldaezina".

Alde horretatik, txosten juridikoak gogora ekartzen du Itun Ekonomikoa "Nafarroa eta Estatuko zerga-sistemen arteko antolaketa-araua dela", eta "Estatuko karga orokorrei Nafarroak egindako ekarpenak finkatzen dituena eta Nafarroa nahiz Estatuaren eskumenak mugatzen dituena". "Itun Ekonomikoan Nafarroak Espainiako herri guztiekiko duen elkartasuna adierazten da", gaineratzen da.

Gogoratuko denez, iragan maiatzaren 7an Nafarroa eta Estatuaren arteko Itun Ekonomikoaren batzorde koordinatzaileko ordezkariek metodoaren aldaketa bat sinatu zuten 2010-2014 bost urtean Balio Erantsiaren gaineko Zerga (BEZ) diru-bilketaren doikuntza eraginkorra egiteko, Itun horren esparruan. Aldaketa hori egiten zen Nafarroako Volkswagen enpresak esportatzen dituen ibilgailuak merkaturatzeko sistema berriaren ondorioa orekatzeko; izan ere, 1994tik lan egiten zuen era aldatu du Taldeko gainerako guztiek zuten lan-erari egokitzeko. Aldaketak hitzartzen zuen bi administrazioek, Nafarroakoak eta Estatukoak, bere gain hartzen duten ondorio fiskala malgutzea.

 

Demandatutako alderdia

Orain arte, Nafarroako Gobernuaren Aholkularitza Juridikoak errekurtsoa ezarri izanaren ezagupen ofizialik ez du, ez baita jakinarazpenik edo deirik jaso. Nolanahi ere, txostenak jasotzen duenez, baliteke izatea iragan maiatzaren 7ko Batzorde Koordinatzailearen akordioaren aurka jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, nahiz eta ezin den jakin jartzeko idatziz edo eskea eginez hasi den.

Errekurtsoa jarri ondoren, zerbitzu juridikoek azpimarratu dute Nafarroako Foru Komunitateak errekurtso horretan demandatutako alderditzat hartu behar duela bere burua, jardueran esku-hartzen duen Administrazioa baita, bai eta legezko eskubide edo interesen titularra ere. "Beraz, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak espedientearen edo deiaren erreklamazioaren zain egon behar du, une horretan demandatutako alderdi gisa agertuz errekurtso-jartzailearen nahiei aurka egiteko xedez", dio txostenak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa