(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 50 eta 69 urte bitarteko pertsonei zuzendutako kolon eta ondesteko minbiziaren detekzio goiztiarrerako programa abiaraziko du datorren astelehenean

osteguna, 2012.eko urriak 11


Etxabakoizko (Iruña) osasun-zentroan abiaraziko dute programa hori eta, apurka, Foru Erkidegoko gainerako osasun arloetara hedatuko da


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak datorren astelehenean, hilak 15, abiaraziko du Kolon eta Ondesteko Minbiziaren Detekzio Goiztiarrerako Programa; Marta Vera Osasun Sailburuak prentsaurrekoan azaldu duenez, beste neurri prebentibo batzuekin batera, estrategia honen helburua da gaixotasunaren eragina eta hilkortasuna murriztea eta diagnostikoa egiten zaien erien bizi-kalitatea hobetzea.

Osasun-zentroa

Osasun-zentroak arduratuko dira laginak jasotzeaz.

Nafarroako Gobernuak datorren astelehenean, hilak 15, abiaraziko du Kolon eta Ondesteko Minbiziaren Detekzio Goiztiarrerako Programa; Marta Vera Osasun Sailburuak prentsaurrekoan azaldu duenez, beste neurri prebentibo batzuekin batera, estrategia honen helburua da gaixotasunaren eragina eta hilkortasuna murriztea eta diagnostikoa egiten zaien erien bizi-kalitatea hobetzea.

Iruñako Etxabakoizko osasun-zentroari atxikitako herritarrak izango dira programa honen lehendabiziko onuradunak, baina, datorren urteko urtarriletik aurrera, gainerako oinarrizko osasun arloetara hedatuko da.

Kolon eta ondesteko minbizia osasun arazo garrantzitsua da, haren eragina eta hilkortasuna handiak baitira. Nafarroan, eraginari dagokionez, hirugarren tokian dago gizonezkoen artean eta bigarren tokian emakumeen artean; eta, hilkortasunari dagokionez, bigarren tokian dago gizonezkoen artean (130 hildako 2010ean) eta lehenengo tokian emakumeen artean (75 hildako 2010ean). Horrela, bularreko minbiziari lehen postu hori kendu dio; detekzio goiztiarrerako beste programa bati esker minbizi horren eragina jaitsi egin da.

Osasuneko zuzendari orokor Cristina Ibarrolarekin batera, Vera sailburuak azaldu du “lehen mailako prebentzioak” (elikadura ona, ariketa fisikoa eta beste aztura osasuntsu batzuk) neurri handi batean tasak murrizten laguntzen duen arren, detekzio goiztiarrak erakutsi du eraginkorra dela gaixotasuna kontrolatzeko.

Programa hau 50 eta 69 urte bitarteko gizon eta emakumeei zuzenduta dago (gaixotasuna izateko arrisku ertaina duen populazioa, 160.000 inguru nafar) eta programa barruan sartzen dira detekziorako prozesua, diagnostikoa baieztatzeko probak, tratamendua eta jarraipena. Fase horiek guztiak osasun sistema publikoak finantzatuko ditu, eta programaz baliatzen diren pertsonentzako ez du inolako kosturik izango.

Osasun Publiko eta Lan Osasuneko Institutuak aukeratuko ditu arrisku egoeran dauden pertsonak. Arrisku handia suposatzen duten faktore familiarrak edo pertsonalak dauzkaten pertsonak programa honetatik kanpo geratzen dira eta berariazko programetan (arrisku handiko populazioaren baheketa) sartuko dituzte; besteak beste, azkeneko bost urteotan kolonoskopiak egin zaizkienak edo minbizi mota hau izan dutenak.

Etxabakoizko kasuan, osasun-zentro horretara atxikitako 1943ko urtarrilaren 1a eta 1962ko abenduaren 31 bitartean jaiotako 1.044 pertsonetatik, 964 lagunek erabili ahal izango dute programa hau; bertakoak izan edo ez, osasun-zentro honetako medikuntzako profesional bat aukeratu dute edo bertakoak, egoiliarrak, izan arren gizarte estaldurako beste sistema batean daude. Institutuak astelehenean, hilak 15, bidaliko dizkiete gonbidapen gutunak eta gutun hori jasotzen ez dutenei arren eskatzen diegu jakinaraz dezatela 848 42 34 91 telefono zenbakira deituta. Aurreikusita dagoenez, azaroaren 5a eta abenduaren 3a bitartean jasoko dira laginak.

Parte hartzeko deialdia

Programa hau Osasun Saila lantzen ari den osasun eredu berriaren 26 proiektu estrategikoetako bat da; Verak azpimarratu duenez, osasun eredu berri horrek “lehentasuna ematen dio Nafarroako herritarrei emandako zerbitzuaren kalitateari eta, guztiontzako zaila izaten ari den garai honetan, kalitate hori murriztuko ez denaren bermeari”; halaber, Verak nabarmendu du Nafarroa “bularreko minbiziaren eta kolon eta ondesteko minbiziaren prebentzioari eta detekzio goiztiarrari garrantzia handiena ematen dioten erkidegoetako bat” bezala ageri da.

Xede-populazioaren parte-hartzea elementu funtsezkoa eta erabakigarria da populazio mailako eraginaren eta hilkortasunaren murrizketarengan programak izango duen eraginari dagokionez; horregatik, sailburuak “Osasun Publikotik deia egingo zaien pertsona guztiek detekzio goiztiarrerako programa honetan parte hartzera animatu” nahi izan ditu. “Asko dute irabazteko, izan ere, minbizi mota honetan, diagnostikoa egin eta tratamendua lehenbailehen jartzea ere oso garrantzitsua da”, azpimarratu du.

Baheketa-testa

Programa honen jarduteko modua honakoa da. Osasun Publiko eta Lan Osasuneko Institutuak gonbidapen gutun bat bidaliko du pertsona bakoitzaren etxera, parte-hartzea borondatezkoa, kontzientea eta informatua izan dadin beharrezko informazio guztiarekin.

Parte hartu nahi duten pertsonek euren onarpena jakinarazi beharko diote institutuari (erantzuten ez duten pertsonei berriro bidaliko zaie gonbidapena). Institutuak, bere aldetik, aldez aurretik identifikatutako laginak jasotzeko ‘kit’ bat eta erabilbide liburuxka bat bidaliko die.

Behin testa egiten denean, osasun-zentrora eraman beharko da, esandako egun eta orduetan. Langilearen aldetiko harrera-kontrolik ez da behar. Baheketa-test bezala, “gorozkietan ezkutatutako odol-testa” erabiliko da. Lagin bakarra jasoko da, dieta-murrizketarik gabea.

Testa entregatu eta 15 eguneko gehienezko epearen barruan jakinaraziko dira emaitza guztiak. Emaitza negatiboak gutun bidez jakinaraziko dira (proba bi urtean behin errepikatzeko gomendio generikoarekin batera) eta positiboak, berriz, pertsonalki, Lehen Mailako Arretako medikuen bitartez; hauek baieztatzeko probak egitera bideratuko dituzte eriak (kolonoskopiak egitera). Hiru zentrotan egingo dira proba horiek: Nafarroako Ospitale-konplexuan (Iruña Eremuko positiboak); Reina Sofía Ospitalean (Tutera Eremukoak); eta García Orcoyen Ospitalean (Lizarra Eremuko positiboak). Patologia neoplasiko gaiztoa dutenen kasuetan, eriak kontsulta espezifikoetara eta zirkuitu azkarretara bideratuko dira, lehentasunez.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa