(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Ogasunak irailaren 30ean metatutako diru-sarrerek %10,54ko jaitsiera izan dute 2011ko aldi beraren aldean osteguna, 2012.eko urriak 11


Zuzeneko zerga-bilketak bere horretan jarraitzen duen bitartean (+% 0,88), zeharkakoen bilketak %18,43ko jaitsiera izan du


Nafarroako Zerga Ogasunak 1.963.849.657 euro bildu ditu irailera arte; horrek %1054ko jaitsiera suposatzen du 2011ko aldi beraren aldean. Erakunde autonomoaren hileko txostenean zuzeneko zerga-bilketak bere horretan jarraitu duela eta zeharkakoen bilketak behera egin duela ikusten da.

Zehazki, Nafarroako Zerga Ogasunak 927.161.547 euro bildu ditu PFEZagatik, ondarearen gaineko zergagatik, oinordekotzen gaineko zergagatik eta sozietate-zergagatik. Enpresa-jarduera zergapetzen duen azken zerga honi dagokionez, %16,27ko jaitsiera izan du bilketan, 2011. urteko bilketarekiko. Hala ere, zuzeneko zergen zenbaketa globalarengan izan duen eragina arindu egin da ondarearen gaineko zergaren bilketagatik (19.509.144 euro 2012. urtean; 767.062 euro 2011n) eta Laneko eta Kapitalaren atxikipenen gehikuntzagatik, %0,57 eta %3,99ko igoera izan dute, hurrenez hurren. Horrela, zuzeneko zergengatik metatutako bilketa iazko antzerako balioetan mantentzen da eta zertxobait igotzen da, %0,88, hain zuzen ere.

Zeharkako zergei dagokienez, BEZari dagokion bilketaren jaitsiera nabarmena izan da, %21,37koa, batez ere, bilketaren jaitsieragatik (-%16,64) eta itzulketen handitzeagatik; horien erritmoa nabarmen bizkortu da aurten (+%41,02). Kudeaketa zuzenaren beherakada hau, hein batean, leundu egin da, Estatuarekin egindako BEZaren doikuntzengatik.

Zerga berezien bilketak ere behera egin du. Hidrokarburoen zergaren bilketaren beheranzko joerak bereari eusten dio (-%14,71), baita Tabakoagatiko zerga-bilketaren goranzko joerak ere (+%13,42). Horiexek dira kategoria honetan pisu handiena daukaten zergak; ondorioz, zerga berezien kudeaketa zuzeneko bilketa %4,72 jaitsi da. Gainera, gai honetan Nafarroak Estatuarekin egindako doikuntzak nabarmen igo dira, Estatuaren alde, hortaz, zerga berezien zenbaketa osoa eginda, %12,64 jaitsiera eman da.

BEZ eta Zerga Bereziengatik egin den bilketa txikiagoari gainerako zergen beherakada gehitu behar zaio, horiek pisu txikiagoa daukaten arren II. Kapituluan. Guztira, zeharkako zergen sarreren balantzeak %18,43ko jaitsiera izan du eta metatutako bilketa osoa kaltetzen du; 231.254.757 euro gutxiago, iazko aldi berarekin alderatuta.

Lourdes Goicoechea lehenengo lehendakariorde eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu sailburuak “sarreren gutxitzea dela eta, bere ardura azaldu du, BEZaren eboluzioagatik, bereziki, aurreikusitako beheranzko joera baieztatzen baitute”, eta zera adierazi du: “doitzen ari gara doikuntzen zenbatetsitako eragina hitzarmenean".


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa