(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroa industrialdeen jarduera ekonomikoa suspertzeko proiektu europar baten buru da astelehena, 2012.eko urriak 15


Zarraluqui kontseilaria Nafarroa-Akitania mugaz haraindiko ekimen horren jarraipen-batzordearen bileran parte hartzeko joan da gaur Baionara


Sustapeneko kontseilari Luis Zarraluqui Ortigosa Baionara joan da gaur arratsaldean (Pirinio Atalantikoak-Frantzia) ZonE 31/64 proiektu europarraren jarraipen-batzordeko bileran parte hartzeko. Proiektu hori Espainia-Frantzia-Andorra Lurralde Lankidetzarako Programak (POCTEFA) sustatzen du eta Pirinioetako Lan Elkarteak (PLE) kudeatzen. Proiektua bideratuta dago, Nafarroako Arangurengo ibarreko eta Akitaniako Mouguerre-ko Centre Européen de Fret-ko industrialdeak errekuperatzeko eta suspertzeko ekintzak egite aldera. Lehengo industrialdeak jarduera ekonomikoko espazio bihurtu nahi dira, industria-jarduerak ez ezik merkataritza-jarduerak eta funtzio anitzeko espazioak jasotzen dituzten espazioak. Nafarroak Nasuvinsa sozietate publikoaren bidez parte hartzen du proiektuan.

Proiektuan aurreikusitako ekintzek, eta aurrekontuetan jasota daudenak, 1.904.587,06 euroko kostua dute, eta kopuru horretatik FEDER Europako funtsek % 65 ematen dute, hau da, 1.237.981,59 euro. Gainerakoa bazkideek finantzatzen dute. Hornidura eta azpiegituren obrek biltzen dute gastuaren zati handiena. 1.061.000 euroko inbertsioa da, hau da, % 56, eta kopuru horretatik 616.000 euro Arangurengo ibarrerako da eta 445.000 Fretes-ko zentro europarrerako.

Industrialde zaharkituak

60ko hamarkadan finkatutako eta 80ko hamarkadatik aurrera hazkunde handia izan zuten Arangurengo ibarreko industrialdeek aldaketa garrantzitsuak dituzte gaur egun, erabilera orokorrean nahiz enpresek garatutako ekintzetan. Hori ekartzen ari da bere azpiegituren, zerbitzuen eta okupatu gabeko alboko espazioen kalitatearen narriadura garrantzitsua.

Zalantzarik gabe, lehengo industrialdeak jarduera ekonomikoaren eremu bihurtu behar dira eredu ekonomiko berriarekin bat etorriz (Nafarroaren kasuan Moderna Planean zehaztuta dago).Nolanahi ere, eremu horietako asko ez dira behar berrietara egokitu, eta horrek ekarri du gertu dauden hiri-eraikin edo hiriguneak utzita geratzea, eta oso zaila izanik haiek birmoldatzea. Proiektuaren helburua da industrialdeak enpresa eta gizarte-behar berrien arabera birgaitzea edo eraldatzea, eta eremu horien kudeaketa-eredu berriak diseinatzea.

Arazo hori konpontzeko, ZonE 31/64k hiru lan-ildo nagusi garatzen ditu: eremu horien azterketa eta diagnostikoa, garapen eta metodologien planak lantzea haiek birgaitu, suspertu eta antolatzeko, eta estrategia berriak probatzea ahalbidetzen duten esperientzia pilotuak abian jartzea. Mugaren bi aldeetako jarduera ekonomikoko eremuen arazo komuna denez, proiektuak mugaz haraindiko izaera partekatua du, eta emaitzak beste lurralde batzuetara transferitzen utziko du.


Elkartea, faseak eta proiektuaren helburuak

Elkartea Nafarroako hiru bazkidek –NASUVINSA, Arangurengo Ibarreko Enpresarioen Elkarteak (AEVA) eta Arangurengo ibarreko Udalak– osatzen dute eta beste hiru bazkide frantsesek –Conseil Général des Pyrénées Atlantiques, Syndicat Mixte d’Amenagement du Centre Européen de Fret eta Société Anonyme d’Économie Mixte–Mise en Valeur du Centre Européén de Fret–.

Nafarroako Gobernuaren enpresa publiko Nasuvinsak koordinatzen ditu bazkideak. Bere eginkizuna da ere, Iruñerriko jarduera ekonomikoko lurzoruaren eta haren arazoaren diagnostikoa egitea; zerbitzu, sarbide eta azpiegituren beharren diagnostikoa egitea, bai eta espazio horiek eta bertako kudeaketa-moduek izan behar dituzten eraldaketak egitea ere inbertitzaile berriak erakartzea sustatuko duten erreferentziazko eremu ekonomiko bihurtzeko.

Proiektua hainbat eskalatan lantzen da: "Ekoizpeneko Unitatea"-ren eskala, funtzio bakarreko faktoria edo zentroetan gauzatutakoa eta beharrezkoak dituzten mekanismoetan beren antolaketa eta ekoizpen-prozesua egokitzeko; "Jarduera Eremua"-ren eskala bertan dauden enpresek eta bertako erabiltzaile guztiek behar dituzten zerbitzuetan pentsatzeko; eta "Egin Hiria" eskala hirian jarduera ekonomikoaren eremuak formalki eta funtzionalki integratzeko, hiri-garapen iraunkorreko arauak jarraituz.

Aldiz, proiektuaren helburuak hainbat norabidetan zabaltzen dira: enpresa, langile eta herritarrentzat habitat hobea finkatu nahi duena; erabiltzen ez diren eremuak errekuperatzen eta birgaitzen lagundu nahi duten hirigintza-helburua, lurzoru berria kontsumitu gabe; enpresa eta jardueren deslokalizazioa ekiditeko moduetan pentsatzen duen eskualdeko helburua; eta ekoizpen-aldaketa erraztea bilatzen duen helburu ekonomikoa.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa