(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 20 milioi euro inbertitzea aurreikusten du 2015a arte enpresa-ekintzailetza sustatzen

asteazkena, 2012.eko urriak 17


I. Ekintzailetza Planak enpresa berriak sustatzen eta laguntzen dituen 27 ekintza abian jarriko ditu


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran 2013-2015 Nafarroako I. Ekintzailetza Plana sustatzeko erabakia hartu du. Plan hori jaio da enplegua sortzen eta Nafarroako garapen ekonomiko nahiz sozialerako baliabideak jartzen dituzten enpresen sorrera sustatzeko. Lau alor estrategikoetan biltzen diren 27 ekintza barnean hartzen ditu planak eta abian jartzeko 20 milioi euro inbertitzea aurreikusten da.

Ekintzailetza Plana Moderna Planaren estrategiaren barnean dago; hark oinarrizko ardatz ezartzen du sustatzen duen garapen ekonomikoko eredua eraikitzeko. Gaur egun, urtean 8.000 enpresa berri ezartzen dira. Planaren helburua kopuru hori pixkanaka handitzea da 2015. urtean 1.100 izan daitezen; 1.250, 2020. urtean eta 1.600, 2030ean. Gainera, kalitatezko lanpostuak eta espezializazio handiarekin sortuko dituen enpresa-sare berritzailea sortzea bilatzen du.

Nafarroako jauregia, Foruen Monumentua aurrean duela.

Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran 2013-2015 Nafarroako I. Ekintzailetza Plana sustatzeko erabakia hartu du. Plan hori jaio da enplegua sortzen eta Nafarroako garapen ekonomiko nahiz sozialerako baliabideak jartzen dituzten enpresen sorrera sustatzeko. Lau alor estrategikoetan biltzen diren 27 ekintza barnean hartzen ditu planak eta abian jartzeko 20 milioi euro inbertitzea aurreikusten da.

Ekintzailetza Plana Moderna Planaren estrategiaren barnean dago; hark oinarrizko ardatz ezartzen du sustatzen duen garapen ekonomikoko eredua eraikitzeko. Gaur egun, urtean 8.000 enpresa berri ezartzen dira. Planaren helburua kopuru hori pixkanaka handitzea da 2015. urtean 1.100 izan daitezen; 1.250, 2020. urtean eta 1.600, 2030ean. Gainera, kalitatezko lanpostuak eta espezializazio handiarekin sortuko dituen enpresa-sare berritzailea sortzea bilatzen du.

Lehen lehendakariorde eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilari Lourdes Goicoecheak gaur prentsaurrekoan aurkeztu duen plan hori parte-hartzeko prozesu zabalaren ondoren idatzi da, eta bertan alor publikoko nahiz pribatuko berrogeita hamar bat erakundek lagundu dute: enpresa nafarrak, unibertsitateak, finantza-erakundeak eta administrazio publikoak.

Ekintzailetzaren ikuspegi integrala duten lau arlo estrategikoak

Plana ekintzailetzaren ikuspegi integrala ematen duten lau arloren inguruan idatzi da, eta haien artean parte hartzeko prozesuan zehar osatutako lan-taldeetan proposatutako 27 ekintza antolatzen dira. Guztira, 20 milioi euroko aurrekontua aurreikusten da lau arlotan bereizita eta 2013, 2014 eta 2015eko Aurrekontuetan esleitu beharko direnak.

Ideien Sustapenaren, ekintzailetza-jardueraren sorkuntza eta finkatzearen barnean (9,5 milioi euro), proiektuko edozein fasetan zuzenean ekintzaileentzako ekintzak agertzen dira. Ekintza zehatzak nabarmentzen dira unibertsitateetan nahiz LHko ikastetxeetan ekintzailetza-bulegoak sustatzea, esaterako; enpresa nafarren lehiakortasuna hobetzeko ekintzak, edo esperientzia duten beste enpresario batzuen gomendioa jaso ahal izango den mentoring-sarea sortzea

Bestalde, Finantzaketa eta Administrazio arloak (5,5 milioi euro) zenbait ildotan sartuta dauden maila ekonomiko eta administratiboko ekintzak ezartzen ditu; proiektuen finantzaketa erraztea nahi dute eta enpresa bat zabaltzeko egun beharrezkoa den burokrazia murrizten jarraitzea.

Alor horren barnean eta finantzaketari dagokionez, abian jarriko dira, alde batetik, jarduera berri baten hasieran dagoen arriskua murrizteko ekintzak (hasierako salbuespenak, proiektuen sustatzaile eta inbertitzaileentzat berariazko neurri fiskalak…), eta bestetik, dauden finantzaketa-aukera guztiak sustatzeko ekintzak (mikrokredituak, inbertitzaile partikularren proiektuei ekarpenak…). Gainera, ekintzailetza-planak ere proposatzen du enpresa berriak sortzeko tresna ona direla erakutsi duten beka eta sariak sustatzea.

Administrazioari dagokionez, ekintzaileei lotutako informazioa estandarizatu eta barreia dadila lortu nahi da eta, horrekin batera, erakunde publikoen prozedurak sinplifikatzea, era horretan izapideak arinduz. Lehen helburu horretarako, ekintza batzuk abian jarriko dira: izapidetzeko giden sorrera edo komunikazio elektronikoen tresnen erabilera handiagoa sustatzea. Bigarren helbururako beste ekimen batzuen artean "Espediente ekintzaile bakarra" izenekoa sortu nahi da; hura tartean dauden administrazio guztiek erabiliko dute beharrezkoak ez diren administrazio-izapideak saihestuz.

Sareak eta Aliantzei dagokienez (2,5 milioi euro), ekintzaileen eta gainerako enpresa-sarearen arteko harremanei erreparatzen die, elkarri laguntzeko sinergiak lortzeko xedearekin. Horretarako, planak ekintzaileen presentzia intereseko sareetan sustatu nahi du, non merkataritza-aukerak sor daitezkeen; Hub pribatu baten sorrera, elkargune izango den ekintzaileek autokudeatutakoa; eta alor teknologikoan irtenbide bateratuen bilaketan oinarritzen den enpresa berritzaileen berariazko sarea abian jartzea.

 

Azkenik, Talentuaren eta Gizartearen arloaren (2,5 milioi euro) helburua herritar guztientzako ekintza-sorta bat zehaztea da, ekintzailetzaren aldeko giroa sortze aldera, eta ekintzailearen irudia gizartean errespetatua izan dadin lortzeko. Hemen hezkuntza-munduaren inguruan dauden neurriak antolatzen dira oinarrizko mailetatik hasita goi-mailetara arte. Gainera, gizarte osoari ere igorri nahi zaio ekintzailetzak zer garrantzi duen garapen ekonomiko eta sozialaren eragile moduan.

 

 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa