(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Arizkunek sagardoaren festa ospatuko du larunbat honetan eta Etxalarrek Usategien Eguna igandean

osteguna, 2012.eko urriak 18


Bisitariek sagardoa egiteko metodo tradizionala ezagutuko dute Arizkunen eta, Etxalarren, usoak sareen bidez ehizatzeko tradizioa


Nafarroak intereseko etnografía eta turismoko bi proposamen eskaintzen ditu asteburu honetan; larunbatean, urriak 20, Baztangoko Arizkun udalerriak Kirikoketa Eguna edo sagardoaren festa ospatuko du; igandean, hilak 21, Etxalarrek, Usategien Eguna.

Kirikoketaren festak sagardoa egiten zen metodo tradizionala ezagutzera ematen lagundu du. Urriaren 20ko goizean, Gamioxarreako dolarean, ehunka kilo sagar eskuz txikituko dira, eta handik muztioa lortuko da. 10:45ak aldera, astoek frutak Gamioxarreako dolarera eramango dituzte; Arizkunen egingo da ibilbidea eta musikak, erraldoiek eta dantzariek alaituko dituzte kaleak.

Dolarean fruta zapaldu ondoren eta, muztioa lortuta, jendeak dastatu ahal izango du upeletan sartu aurretik, eta upel horietan irakingo da sagardo bihurtu aurretik. Orduan hasiko da kirikoketa-dantza.

Bien bitartean, Nafarroako sagardoa dastatu ahal izango da, eta eskulangileez, taloez, gaztainez eta musikaz gozatuko da. Bazkari herrikoaren ondotik, 18:00etan Arizkunetik beste ibilbide bat osatuko da musika eta dantzekin. Festari kontzertu batek emango dio amaiera, 21:30ean.

Arizkun Baztango udalerri ezagunenetakoa da. Baserri ederrak ditu: Ursuako jauregia, San Juan Bautistaren eliza eta Aingeruen Ama Birjinaren komentu barrokoa. Bozate auzoan dago Santxotena eskultura-museoa. Baztango ibilbidean zehar, nahitaez ibarreko hiriburuan, Elizondon, geldialdia egin behar da, eraikin adierazgarriak baititu: Arizkunenea eta Datueko jauregiak, erregeordearen etxea, Santiago eliza edo Jorge Oteiza/Javier Ciga bilduma etnografia-museoa.

Etxalarko Usategien Eguna

Sare bidezko usoak ehizatzeko tradizioari duela 600 urte baino gehiagotik eusten zaio Etxalarren. Urtean behin, urrian eta azaroan egiten den ikuskizuna da, eta urriaren 21ean, igandea, ospatuko du bere egun handia.

Usategien Eguna ehiza-eguna da, eta herritarrek nahiz bisitariek Larmendiko muinoan dauden usategietara igotzen dira; arratsaldean musika dute herrian eta bizirik dauden 12 usoren zozketan parte hartzen dute.

Etxalarko ehiza-jarduera usategiei lotuta dago; dorre horietatik XIV. mendekoa den ehizatzeko era batean jarduten dute: sarearekin usoak harrapatzen dituzte. Aspaldiko teknika hori, penintsulako gainerako lekuetan debekatuta dagoena, Etxalarren egiten da eta mugako bi aldeetako usazainek praktikatzen dute. Zelatari-postua hartzen duten 12 usazainek parte hartzen dute beren dorreetan, eta haiek abisatzen diote usazain nagusiari usoak badatozela hura korneta jotzen has dadin. Dorre ezberdinetatik, usazainek paleta zuriak jaurtitzen dituzte belatzen presentziaren itxura egiteko. Era horretan usoak jaistera behartzen dituzte, eta aldez aurretik jarri diren sare handi bertikaletara joaten dira.

Sukaldaritzako zaleak direnek inguruko hainbat eta hainbat jatetxetan prestatzen diren uso-erregosiak proba ditzakete. Etxalar, gainera, ezaguna da bertan dagoen ondare arkitektonikoari esker, udalerriak edertzeko eta hobetzeko Turismoko Sari Nazionala irabazi baitzuen. Bertako baserri asko XVI. eta XVII. mendekoak dira, Gazteluko Erdi Aroko dorrea esaterako, erreinuko armen etxea izan zena. Etxalarko erdigunean, Asunción elizaren alboan, garai bateko hilerria dago, XVII. mendetik aurrera landutako estela diskoideekin eta baita disko nahiz oin trapezoidal batez osatutako harrizko hileta-monumentuak ere.

Nafarroako Pirinioetako alde mendebalenean dago Etxalar, Bortziri eskualdekoa da eta hura Arantza, Igantzi, Lesaka, Etxalar eta Berak osatzen dute. Haiek guztiak ere udazkeneko lehen egunetan bisitatzeko gomendagarriak dira..

Bisita gisatuak

Azaroaren 20ra arte, egun horretan amaitzen da pasa-denboraldia, Etxalarrek bisita gidatuak antolatzen ditu asteburuetan sarearekin egindako uso-ehizari buruzko sekretu guztiak ezagutzeko (tresnak, tradizioa, metodoa…).Sareen artean dagoen behatokian sartzeko aukera ere eskaintzen da usoak harrapatuta nola geratzen diren hurbiletik ikusteko.

Bisitak ordubete inguru irauten du eta ibilbidea ostiraletik igandera eta zubietan antolatzen da gaztelaniaz, frantsesez edo euskaraz. Pertsonako 3 edo 4 euro ordaindu behar da. Mendiko oinetakoak eta arropa iluna eramatea beharrezkoa da. Aurrez egin behar da erreserba 690 267756 telefonora deituta edo usategiak@etxalar.org posta elektronikoaren bidez.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa