(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuaren bularretako detekzio goiztiarraren programan hitzartutako emakumeen % 86,8k parte hartzen du bertan


ostirala, 2012.eko urriak 19


Urtean 300 tumore detektatzen dira, baina hilkortasuna % 35 jaitsi da


Bularretako minbiziaren detekzio goiztiarraren programako logotipoa.

Bularretako minbiziaren detekzio goiztiarraren programako logotipoa.

Nafarroako Gobernuaren bularretako minbiziaren detekzio goiztiarraren programan hitzartutako emakumeen % 86,8 joaten dira hitzordura eta, haietatik, % 96,3 hurrengora itzultzen dira, Nafarroako Osasun Publiko eta Lan Institutuak bularretako minbiziaren aurkako Munduko Eguna gaur ospatzen dela-eta emandako datuen arabera. Gainera, programaren xede diren 45 eta 69 urte bitarteko Nafarroako emakume guztien % 88,7k programan parte hartu du noizbait. Urtean 300 tumore detektatzen dira batez beste, baina hilkortasuna % 35 jaitsi da detekzio goiztiarrari eta terapia berriei esker.

Zehazki, 90ko hamarkadaren amaieran eta 2010ean hilkortasun-tasa 17,9tik 9,7ra jaitsi da 100.000ko. Erregistro altueneko denboraldiko tasa erreferentziatzat hartuz, baheketa hasi zen urteekin bat datorrena, jaitsiera % 40koa da. Aldiz, azken urteotako bularretako minbiziaren eragina handitu egin da, hein handi batean detekzio goiztiarragatik, baina kaltetutako emakume gehiago badago ere, gutxiago hiltzen dira arrazoi horrengatik.

Nafarroako bularretako minbiziaren detekzio goiztiarraren programa

Bularretako minbizia, minbizien artean hiltzeko kausa nagusietakoa da Nafarroako emakumeen artean. Patologia horrengatik hilkortasun handiena lortzeko xedearekin, Nafarroako Gobernuak 1990eko martxoan bularretako minbiziaren detekzio goiztiarraren programa abian jarri zuen.

Programa Nafarroan bizi diren 45-69 urte arteko emakume guztientzat da, bi adin horiek barne. Gaur egun, programaren 12. bira garatzen ari da, eta bertan 1943ko urtarrilaren 1ean eta 1968ko abenduaren 31 artean jaiotako emakumeak sartzen dira barnean. Familian aurrekariak dituzten (ama, alabak edo ahizpak) 1969ko urtarrilaren 1etik eta 1973ko abenduaren 31 artean jaiotakoak era sartzen dira.

Mamografia da aplikatzen den teknika, eta bular bakoitzeko bi proiekzio egiten dira, zeihar-erdi-albokoa eta buru-isatsekoa. Azterketen arteko tartea bi urtekoa da, edo urtebetekoa hala gomendatzen duen patologiaren bat detektatzen bada.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa