(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

64.800 pertsonak bisitatu dute aurtengo udan Santiago bidean zehar zabaldutako hamahiru elizak ostirala, 2012.eko urriak 19


Iaz egindako bisitak baino % 13 gehiago da


Guztira 64.800 pertsonak bisitatu dute iragan ekainaren 15etik irailaren 15era Santiago bidean zehar zabaldutako hamahiru elizak, "Turismo-intereseko elizak eta monumentuak zabaltzeko programa"-ren barnean. Programa hori Nafarroako Gobernuaren eta Iruñeko Artzapezpikutza eta Tuterako Gotzaitegiaren arteko elkarlanaren emaitza da.

Zifra hori 2011ko udako bisitak baino % 13 gehiago da; iaz, 56.574 bisita egin ziren. Bisitari guztien artetik, % 58,84 estatukoak ziren eta % 41,16 atzerritarrak.

Aurtengo udan bosgarren edizioa bete duen "Turismo-intereseko elizak eta monumentuak zabaltzeko programa"-ri esker, Nafarroa zeharkatzen duten Santiago bideko lau ibilbidetan zehar dauden hamahiru elizak ikusi ahal izan ditu jendeak doan, eta baita jada turismoko bisita bihurtu diren beste 23 monumentu ikustea ere.

Programa barneko elizak hainbat estilotakoak dira, baina guztiek Santiago bidearen ondare historiko eta erlijiosoa adierazten dute. Haien artean erromanikoa nagusitzen da, baina gotiko, errenazentista edo barroko estiloko adibide garrantzitsuak ere bisita daitezke.

Ekimen horren helburua da, udan zehar Foru Komunitatea bisitatzen duten erromes eta turistek, eta baita nafarrek beraiek ere, Santiago bidean zehar eraikitako monumentuen ondarea ezagut ditzaten. Programaren barnean ere, turismoko informazioa duen 55.000 liburuxka argitaratu dira gaztelaniaz, euskaraz, ingelesez eta frantsesez.

36 eliza eta monumentu zabalik

Santiago bide frantsesaren artean, Luzaide eta Viana artean, programak Luzaideko Santiago eliza zabaltzea ekarri du; Erronkariko Santa Mariako errege kolegio-eliza; Zabaldikako San Esteban eliza; Arreko Santisima Trinidad eliza; Iruñeko Santa Maria katedrala eta San Cernin eta San Nicolas elizak; Zizur Nagusiko San Migel eliza; Muruzabalgo Santa Maria de Eunate eliza; Garesko Gurutze, Santiagoko eta San Pedroko elizak; Ziraukiko San Romango eliza; Villatuertako Asuncion eliza; Lizarrako San Migel, San Pedro de la Rua eta Santa Maria Jus dekl Castilloko elizak; Aiegiko Santa Maria de Irache monasterioa; Villamayor de Monjardingo San Andres Apostol eliza; Los Arcosko Santa Maria eliza; Torres del Rioko Santo Sepulcroko eliza; eta Vianako Santa Maria eliza.

Aldiz, Santiago bideko Aragoiko ibilbidean zehar zabaldutako elizak eta monumentuak, Zangoza eta Viana artean, honako hauek izan dira: Zangozako Santa Maria eta Santiagoko elizan eta San Frantziskoko komentua; Xabierko gaztelua, basilika eta parroquia; Esako San Estebango eliza; Leireko San Salvador monasterioa; Aibarko San Pedroko eliza; Izkoko San Martingo parroquia; eta Monrealgo Natividad eliza.

Ebrotik Santiagorako ibilbideari dagokionez, Tuterako Santa Mariako katedrala eta Magdalenako eliza zabaldu dira; eta Cabanillasko San Juan de Jerusalengo eliza. Azkenik, Baztango bidean Urdazubiko San Salvadorko monasterioa eta Elizondoko Santiagoko eliza zabaldu dira.

Programaren bosgarren edizioa

"Elizak eta monumentuak zabaltzeko programa"-ren bosgarren edizioa da aurtengoa, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuak Iruñeko Artzapezpikutzarekin eta Tuterako Gotzaitegiarekin sinatutakoa.

Programa hori 2008an abiatu zen turismoaren egoera hobetu eta dibertsifikatzeko xedearekin, planak, programak eta arauak sustatuz turismo-eskaintza eskariaren joeren arabera modernizatu, egokitu eta garatze aldera.

 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa