(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

2013rako Nafarroaren Aurrekontuen aurreproiektuak osasunean, hezkuntzan eta gizarte-politiketan oinarrizko zerbitzu publikoak ematea bermatzen du astelehena, 2012.eko urriak 22


Nafarroako Gobernuak iragarritako aurreikuspena finantzakoa ez den 3.384,49 milioi euroko gastua da, indarrean dagoen aurrekontua baino % 8,8 gutxiago


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak gaurko ez ohiko bilkuran onartu duen 2013rako Aurrekontu Orokorren aurreproiektuak 3.597,66 milioi euroko gastua aurreikusten du, eta kopuru horretatik 3.384,49 finantzakoa ez den gastuari dagokio, hau da, Gobernuko departamentu ezberdinek gauzatu ahal izango dutena. Azken zifra hori % 8,8 gutxiago da ekitaldi honetako gastu-gailurrarekin alderatuz, eta hori gertatu da datorren urterako diru-sarrera txikiagoak aurreikusi direlako, bai eta zor txikiagoaren errekurtsoagatik, 2013rako finkatutako defizitaren helburua betearaziz, BPGaren % 0,7, hain zuzen.

Foru Gobernuaren egoitza den Nafarroako jauregiko fatxada.

Nafarroako Gobernuak gaurko ez ohiko bilkuran onartu duen 2013rako Aurrekontu Orokorren aurreproiektuak 3.597,66 milioi euroko gastua aurreikusten du, eta kopuru horretatik 3.384,49 finantzakoa ez den gastuari dagokio, hau da, Gobernuko departamentu ezberdinek gauzatu ahal izango dutena. Azken zifra hori % 8,8 gutxiago da ekitaldi honetako gastu-gailurrarekin alderatuz, eta hori gertatu da datorren urterako diru-sarrera txikiagoak aurreikusi direlako, bai eta zor txikiagoaren errekurtsoagatik, 2013rako finkatutako defizitaren helburua betearaziz, BPGaren % 0,7, hain zuzen.

Lehen lehendakariorde eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilari Lourdes Goicoecheak gaur goizean aurkeztutako Aurrekontu Orokorren aurreproiektua honako giltzarri hauen arabera landu da:

1) Osasun, hezkuntza eta gizarte-politiken alorrean funtsezkoak diren zerbitzu guztiak bermatzen ditu, Estatuan murrizketak jasan dituzten zerbitzuak barne, mendekotasunekiko arretari eta egoera irregularrean dauden pertsonen osasun-arretari lotutakoak, esaterako. Zerbitzu horiek kudeatzen dituzten hiru departamentuak gastu guztiaren % 49,86 osatzen dute (% 49,11, 2012an).

2) Nafarroako susperraldi ekonomikoaren, enpleguaren sorreraren eta proiektu estrategikoen aldeko apustua; industria sustatzeko, ekintzailetza sustatzeko, enpleguaren politika aktiborako eta azpiegiturak egikaritzeko ekintzez arduratzen diren departamentuek gastuaren % 41,3 osatzen dute ( %41, 2012an).

3) Azkenik, Aurrekontuen aurreproiektuak jasotzen du, alde batetik, Administrazio Publikoaren gastu arruntaren herstura-irizpideak, eta bestetik, egitura funtzionalen eta antolatzaileen arrazionalizazioa sustatzen du, baita sozietate publikoetan ere, non sozietate publikoetan % 17 inguruko gastu-murrizketa finkatzen den 2013rako.

Aurrekontuen aurreproiektua Nafarroako Kontseilu Ekonomiko eta Sozialera igorriko da gaur irizpena eman dezaten, proiektua onartu aurretik eta Foru Parlamentuan aurkeztu aurretik.

Aurrekontuko lehentasunak

Gastuaren doikuntza txikiena jasaten duten departamentuak Osasuna (-% 6,28), Hezkuntza (- % 6,36) eta Ekonomia eta Ogasuna dira (-% 3,85), azken hori zorraren interesengatik izandako zama handiagoa bere gain hartzeagatik. Gizarte Politiketan, jaitsiera oro har % 12,84koa bada ere, gizarte-zerbitzuen departamentuan jasotako gizarte-prestazioek % 3,77ko jaitsiera bakarrik jasan dute bere aurrekontuan iazkoaren alderatuz.

Aurrekontuan markatutako gastu-lehentasunen artean, gizarte-eremuan 2012arekiko igoera nabarmentzen da honako hauetara bideratutako prestazioetarako diru-kopuruetan: Adinekoen Zentroetan gizarte-laguntza finantzatzeko, ezintasuna duten pertsonak eta buruko gaitza duten pertsonentzat, menpekotasunerako laguntza ekonomikoak ordaintzeko emandako kopuruan eta ezintasuna nahiz buruko gaitza duten pertsonentzat Lanerako Ikastegietarako partiden zenbatekoan.

Osasun-arloan, lehenetsi da koloneko eta ondesteko minbizia goiztiarra detektatzeko plana gauzatzeko beharrezko aurrekontua, egungo laguntza-zerbitzu guztiak bermatzen dira, laguntza espezializatuko ordutegiak zabalduko dira eta ikerketa sustatuko da. Hezkuntza-maila, lanbide heziketaren aldeko apustu garrantzitsua egingo da eta ingelesaren irakaskuntzako inplementatzen jarraituko da.

Komunitateko proiektu estrategikoei dagokienez, Aurreproiektuak Nafarroako Ubidearen zabaltze eta jarraipenaren alde Nafarroako Gobernuak egindako apustua jasotzen du, baita Prestazio Handiko Trenaren bidea egikaritzea eta Iruñeko Lanbide Heziketako campus berria sortzea ere. Izaera ekonomikoa duten neurri-sorta horretan, landa-garapeneko arloan nekazari profesionalaren babesa eta laguntza nabarmentzen da, laguntza-deialdi ia guztietan lehenetsiz.

Gainera, diru-laguntzei eusten zaie I. Kooperatiben Integrazio Planean aurreikusitako kooperatibak integratzeko eta II. Kooperatiben Integrazio Plana lantzen ari da; azken horren berrikuntza izango da nekazaritzako elikagaien arlokoak ez diren kooperatiba-erakundeak sartuko dituela.

Enpleguan, Aurrekontuen aurreproiektuaren premisa bat da lan bat aurkitzen zailagoa duten taldeei laguntza ematen jarraitu dela bermatzea da. 2013an enpleguaren zentro berezietarako 2012ko aurrekontuetan zegoen zenbatekoari eutsiko zaio (7,5 milioi euro), sektore horretako ia 1.300 lanpostu ez galtzeko xedearekin; krisi ekonomikoak sektore hori bereziki kaltetu du. Gainera, ezintasun handiena duten pertsonentzat, diru-laguntzaren portzentajearen igoerari eutsiko zaio, Nafarroan LGSren % 75ekoa den, Estatuan, berriz, % 50ekoa.

Halaber, Gizarteratzeko Zentoetarako esleipena ez da aldatzen, hau da, bazterketako arrisku-egoeran dauden pertsona-taldearen enpleguari laguntzea, krisi ekonomikoak ere kaltetzen duena.

Aurreproiektuak ere enplegu berriak sortzeko pizgarriekin jarraitzeko aurreikuspena du, interes orokor edo sozialeko obra edo zerbitzuetarako langabeen kontratazioak diruz lagunduz, eta berariazko eran Gizarteratzeko Errentak eta Gizarteratzeko eta Laneratzeko Laguntzak jasotzen dituztenentzat.

Aurrekontu horiekin, Nafarroako Gobernuak, 2012an bezala, Nafarroako enpleguaren politika aktiboetarako Estatuko funtsetan aurreikusitako jaitsirea aipagarria estaliko du 2013an (ia 16 milioi euro gutxiago), eta ahal duen neurrian jarduera-mailari eutsiko dio, krisi ekonomikoaren ondoriozko lanagabeen igoerari erantzuna eta irtenbideak ematea ekarriko duena.

Erreforma fiskala

Goicoechea kontseilariak Nafarroako Gobernua aditu-talde batekin elkarlanean prestatzen ari diren erreforma fiskalaren berri ere eman du. Proposamen hori Foru Parlamentuan aurkeztuko da eztabaidatzeko eta onartzeko.

Erreforma fiskalarekin bilatzen den helburu nagusia zergak ez igotzea da eta diru-bilketa handitzea "Nafarroaren autogobernuaren gauzatzean, ekonomia suspertzen eta enpresa berriak erakartzea eta finkatzea ekarriko duten" tresna fiskalak erabiliz.

Alde horretatik, kontseilariak azpimarratu du egindako proposamena oinarritzen dela, berrinbertsioa suspertzen eta enpresak nahiz enplegua sortzen tresna fiskalak erabiliz. Gainera, sozietate-zergan eta PFEZn erregimen berria proposatzen da ekintzaileentzat, iruzurraren aurkako eta lurpeko ekonomiaren aurkako borroka sendotzea plan berri baten bidez.

1.- PFEZ: proposamenak ohiko etxebizitzagatik egindako inbertsioaren kenkariari eusten dio errenta txikieneko zergadunen kasuan (18.000 eurotik beherako oinarri likidagarria edo 36.000 tik beherakoa baterakoa bada), % 15eko kenkariaren zenbatekoarekin, % 18koa bi seme-alaba dituzten familientzat eta % 30ekoa familia ugarientzat.

Etxebizitzagatik egun kenkaria duten pertsonek, horri eutsiko diote. Bestalde, guztientzat, urteko gehieneko oinarria 9.000 eurotik 6.000 eurora pasatzen da (21.000tik 13.000ra baterako aitorpenetarako). Horrez gain, alokairuko kenkariaren muga igotzen da urtean: 900 eurotik 1.200era.

Bestalde, Estatuko, Autonomia Erkidegoetako, Gurutze Gorriko eta Onceko eta antzekoen loterien sariek zergak ordaindu beharko dituzte, % 20ko kargarekin.

Espekulaziozko mugimenduak zigortzeko, 2013ko zerga-aldaketak ezartzen du zerga-oinarriaren zati orokorrean sartuko direla: urtebete baino gutxiagoz zergadunaren ondarean izandako ondare-elementuen transmisiotik sortutako ondare-irabazi eta -galerak.

2.- Sozietate Zerga: inbertsioen Erreserba Berezia aldatzen da eta, hala, milioi euro baino gutxiagoko negozio-zifra duten enpresetarako zerga-oinarriaren murrizketa-portzentajea % 45etik % 60ra igotzen da; Erreserbaren diru-kopurua 90.000tik 50.000 eurora murrizten da; eta funts propioak blokeatzeko epea murrizten da. Bost urtetik hirura pasatzen da, eta haiek amaitzean legezko Erreserbari edo borondatezko Erreserbari aplikatu ahalko zaizkie.

Aktibo finko berrien kenkaria ere aldatzen da. Inbertsioaren xede den aktibo-taldearen zenbatekoa 6.000 euro baino gutxiagokoa ez izatea eskatzen da. Pizgarriengatik kenkariei aplikatzen zaien muga ere murrizten da; hala, % 35 beharrean kuota likidoaren % 25ekoa izango da 2013an hasiko diren zerga-aldietarako.

Halaber, oinarri likidagarri negatiboen konpentsazioa aldatzen da. 20 eta 60 milioi euro arteko negozio-zifretarako murrizketa zerga-oinarriaren % 60ra mugatzen da murrizketaren aurretik. 60 milioi euro baino gehiagoko negozio-zifretarako % 50ean mugatuta geratzen da. Nolanahi ere, zerga-oinarri positiboa milioi euroan murriztu ahalko da. Balantzeen eguneratzea Estatuko ereduari egokituko zaio.

3.- Ekintzaileak eta inbertitzaileak: ekintzaileei dagokienez, proposatutako erreformak jasotzen du ez dutela PFEZan edo SZn ordainketa zatikatuak egiteko betebeharrik. Gainera, zergen Administrazioak PFEZaren edo SZn sartu beharreko kuota atzeratzeko baimena emango du, aldez aurretik eskatuta, bermerik eman gabe eta berandutzako interesik sortu gabe. Langileen PFEZaren ordainketak ere atzeratu ahalko dira baldintza berberetan (baina epea hurrengo urteko otsail-martxora mugatuz). Eta ekintzaileek I+Geko ekintzak egiteagatik izandako kenkariari dagozkion kopuruak itzultzea eskatu ahal izango dute.

Inbertitzaileentzat, % 30eko kenkaria finkatzen da PFEZ edo SZren kuotan, ekintzaile-izaera duten erakundeek kapital-eraketatik edo -zabaltzetik sortutako akzio edo partaidetzen harpidetzan inbertitu duten kopuruengatik.

4.- Iruzur fiskalaren aurkako neurriak zenbait arlotan iruzur-egoerak ekiditeko (lehiaketa aurreko eta lehiaketako egoerak), zerga-kredituen kobrantza bermatzeko, zergen Administrazioaren funtzioa sendotzeko delitu-prozesuetan eta paradisu fiskaletan edo zerga txikiko lurraldetan ondasunen jabetzaren aurka egiteko.

Beste aldaketa batzuek Tokiko Ogasunei eragiten diete (bamioak tokiko zergetan, OHZ, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga, tasak…), Itun Ekonomikoari (energia elektrikoaren ekoizpenaren balioari buruzko zergaren erregularizazioa), edo izaera teknikokoak dira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa