(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Alfonso Pascal Ros-i Literatur Sorkuntzaren Saria eman dio poesia-modalitatean astelehena, 2012.eko urriak 22


"Pascal-en Printzipioa" bere obra Gobernuak argitaratu du eta egileak 3.000 euro jasoko ditu


Alfonso Pascal Ros-ek, "Pascal-en Printzipioa" bere obrarekin, Nafarroako Gobernuak deitutako 2012ko Literatur Sorkuntzaren Saria irabazi poesia-modalitatean. 3.000 euroko saria da eta obra irabazlea argitaratzea barnean hartzen du.

Argitaragabeko obra bat sortzen eta argitaratzen laguntzea xede duen sariaren edizio honetan, hamaika egile lehiatu dira. Hala, obra irabazleaz gain, lehiaketan parte hartu dute: Ignacio Goldaracena Catalán-ek "Udazkeneko hermeneutika"-rekin; Mª Dolores Echaide Navarro-k "Ametsa"-rekin; Gaudencio Remón Berrade-k "Mendiko poetak amildegiak deskribatzen ditu"-rekin; Alfredo Rodríguez Domínguez-ek "Urre roa (Naba Lurreko zazpi poeta)"-rekin; Margarita Leoz Munilla-k "Giza kartografia"-rekin; Jesús Górriz Lerga-k "Atalaya"-rekin; Miguel Ángel Sanz Chung-ek "Hospizioa"-rekin; Mikel Mujika Erdozain-ek "Bere tintontzian itota"-rekin; Francisco Javier Olivar de Julián-ek "Ispiluen zilarra"-rekin eta Uxúe Juárez Gaztelu-k "Hasieran elurra zen"-ekin.

Epaimahaia Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako langileek osatu dute (Kultur Ekintza Zerbitzuko zuzendari Cristina Urdánoz; Sorkuntza, Ekoizpen eta Zerbitzu Artistikoen Ataleko buru Amaya Mena; eta atal horretako teknikari Patrick Ullate). Gainera, Juan Gracia, Daniel Aldaya eta Javier Asiáin epaimahaikide izan dira idazle eta literaturako aditu moduan.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa