(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Iñigo Alli Gizarte Politiken kontseilari karguaz jabetu da
asteazkena, 2012.eko urriak 24


Barcina Lehendakariak "une zail" hauetan erantzukizun hori bere gain hartzeko erabakia eskertu du


Transcripción textual del video

Gizarte Politiken kontseilari Iñigo Alli Gizarte Politiken kontseilari katguaz jabetzen, eta Barcina Lehendakariak Alli-ri eskerrak eman dizkio "une zail" hauetan erantzukizun hori bere gain hartzeko erabakiagatik Nafarroako interes orokorraren alde lan egiteko. Gainera, Gizarte Politika eta Kontsumoko Zuzendaritza Nagusiaren buru egindako lana azpimarratu du, adieraziz behar gehien dutenen alde "indar handiz" lan egin duela.

Alli kontseilaria karguaz jabetzen.

Alli kontseilaria bere karguaz jabetzen Barcina Lehendakariaren aurrean. ( irudia handitu )

Ekainetik Gizarte Politika eta Kontsumoko zuzendari nagusi zen Iñigo Alli Nafarroako Gobernuaren Gizarte Politiken kontseilari karguaz jabetu da Nafarroako jauregiko Tronu aretoan egindako ekitaldian, Yolanda Barcinaren Lehendakaritza buru zela. Ekitaldian Nafarroako Gobernuko kide guztiak izango dira eta, haiekin batera, Nafarroako Parlamentuko lehendakaria eta kontseilari berriaren familia eta senideak.

Barcina Lehendakariak Alli-ri eskerrak eman dizkio "une zail" hauetan erantzukizun hori bere gain hartzeko erabakiagatik Nafarroako interes orokorraren alde lan egiteko. Gainera, Gizarte Politika eta Kontsumoko Zuzendaritza Nagusiaren buru egindako lana azpimarratu du, adieraziz behar gehien dutenen alde "indar handiz" lan egin duela.

Asteazken honetako, urriak 24, Nafarroako Aldizkari Ofizialak Iñigo Alli Martínez Gizarte Politiken kontseilari berri izendatzeko Barcina Lehendakariak sinatutako foru-dekretuak argitaratu ditu, bai eta egungo titular Jesús Pejenauteren kargu-uztea ere, iragan igandean hark dimisioa eman ondoren.


Gobernu berriaren bilkura

Gobernu berriaren lehen bilkura Alli kontseilaria lehen planoan, ezkerraldean ikus daitekeelarik. ( irudia handitu )

Ekainean Gizarte Politika eta Kontsumoko zuzendari nagusi izendatu zuten Iñigo Alli-k karguari zin egin dio eta, jarraian, Barcina Lehendakariarekin eta Gobernua osatzen duten beste kontseilariekin batera asteazkenetako ohiko bilkuran parte hartu du

Íñigo Alli, que en junio fue nombrado director general de Política Social y Consumo, ha jurado su cargo y, seguidamente, ha participado junto a la Presidenta Barcina y los otros consejeros que integran su Gobierno en la sesión que con carácter ordinario tiene lugar los miércoles.

Iñigo Alli Martínez Iruñean jaio zen, 1973an. Biologia Zientzietan lizentziatuta dago, Nafarroako Unibertsitatean Merkataritza Kudeaketako Goi Ikastaroa egin zuen eta beste ikastaro bat Caja Navarrako Zuzendarien Eskolan. Morgan Stanley-n finantza-aholkulari izan ondoren, Caja Navarra-n hasi zen lanean, eta bertan egin zuen ibilbide profesional guztia hainbat postu betez: Vialogoen zuzendari, Enpresa Handien Diruzaintzako zuzendari eta Civican-en zuzendari. Gainera, irakasle da Europako Foroaren Lidergo Etikoaren ikasgaian eta irakasle gonbidatua Nafarroako Unibertsitateko Bioetikako masterrean.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa