(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak bitartekotza-zerbitzu bat abian jarri du hipoteka ordaindu ezin duten herritarrentzat asteazkena, 2012.eko urriak 24


Haren helburu nagusia hipotekak ez ordaintzeen kasuetan finantza-erakundeen aurrean bitartekotza egitea da zorraren likidazioan ahalik eta baldintza onenak bermatzeko


Transcripción textual del video

Gizarte Politiken kontseilari Iñigo Allik hipotekaren bitartekotza-zerbitzu berri bat aurkeztu du gaur goizean, kontseilari eledun Juan Luis Sánchez de Muniáinek Gobernu Bilkuraren amaieran eskaini duen prentsaurrekoan zehar. Zerbitzu hori zuzenean familia-unitateari ez dagozkion arrazoiengatik beren ohiko etxebizitzaren hipoteka ordaindu ezin duten Foru Komunitateko herritarrentzat da.

Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran ezagutu duen zerbitzu hori, Kontsumo eta Arbitraje Zerbitzutik egingo da, doan. Haren helburu nagusia hipotekak ez ordaintzeen kasuetan finantza-erakundeen aurrean bitartekotza egitea da, kaltetuek duten zorraren likidazioan ahalik eta baldintza onenak bermatze aldera.

Iñigo Alli prentsaurrekoan.

Alli kontseilaria, Sánchez de Muniáin kontseilari eledunarekin, prentsaurrekoan. ( irudia handitu )

Gizarte Politiken kontseilari Iñigo Allik hipotekaren bitartekotza-zerbitzu berri bat aurkeztu du gaur goizean, kontseilari eledun Juan Luis Sánchez de Muniáinek Gobernu Bilkuraren amaieran eskaini duen prentsaurrekoan zehar. Zerbitzu hori zuzenean familia-unitateari ez dagozkion arrazoiengatik beren ohiko etxebizitzaren hipoteka ordaindu ezin duten Foru Komunitateko herritarrentzat da.

Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran ezagutu duen zerbitzu hori, Kontsumo eta Arbitraje Zerbitzutik egingo da, doan. Haren helburu nagusia hipotekak ez ordaintzeen kasuetan finantza-erakundeen aurrean bitartekotza egitea da, kaltetuek duten zorraren likidazioan ahalik eta baldintza onenak bermatze aldera.

Zerbitzu hori erabili nahi duten herritarrek 848 426 900 eta 902 165 170 telefono-zenbakietara dei dezakete edo Nafarroako Gobernuak dituen kontsumitzaileentzako edozein informazio-bulegoetara jo dezakete: Iruñea, Lizarra, Tafalla, Zangoza, Altsasu eta Doneztebera, eta Tuterako Udalaren bulegora ere jo dezakete. Iruñeko bulegoaren kasuan eskualde horretako herritarrei zerbitzua emango zaie, hiri horretako udalak jada zerbitzu hori bera ematen duen bulego bat duelako.

Bulego horietan interesa duten pertsonen datuak jasoko dituzte honako helburu honekin: gehienez ere 48 orduko epean, hipotekaren bitartekotza-zerbitzuko langileek dagokion prozedurari hasiera emateko hitzordua eman diezaieten.

Alli kontseilariaren arabera, Nafarroako epaitegietan bidaltze-gauzatzeak urtean 685 bat kasu izapidetzen dira, eta kopuru horren erdia Iruñerriko etxebizitzei dagokie.

Zerbitzuaren prozedura

Hipotekaren bitartekotza-zerbitzuak familia-unitatearen egoera ekonomia aztertuko du eta zorra kitatzeko izan daitezkeen aukerak proposatuko ditu. Gainera, Kontsumo eta Arbitraje Zerbitzuko teknikariek pertsona horri lagundu ahalko diote banku-erakundeetara bitartekotza-lana egiteko eta irtenbide zehatz nahiz egokia bilatzeko: hipoteka-kredituaren birfinantzaketa, ordainean ematea, zorra kentzeko aukera edo alokairuaren aukera izatea.

Hipotekaren bitartekotza-zerbitzuan ere, prebentzioko izaerarekin, aholkularitza eskainiko da hipoteka-kontratuen inguruan eta herritarrek nahi duten beste alderdi juridiko batzuen inguruan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa