(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Aibarko Erdi Aroko azoka, Berako `Lurraren Eguna´eta Elizondo eta Tafallako udazkeneko azokak, asteburu honetarako turismoko eskaintzak osteguna, 2012.eko urriak 25


Lau udalerriek kultura eta aisialdiko intereseko zenbait ekintza hartuko dituzte, kirol-jarduerekin, kontzertuekin, kaleko animazioarekin edo produktu tipikoen dastatzearekin


Aibar, Bera, Elizondo eta Tafallak zenbait ospakizun hartuko dituzte asteburu honetan, eskulangintza-azoken eta nekazaritzako elikagaien produktuen inguruan eta turismo-intereseko kultur eta aisialdiko eskaintza dibertsifikatuarekin.

Zehazki, Aibar Erdi Aroko bere iraganera itzuliko da. Programaren erakargarritasunen artean nabarmentzen dira: Erdi Aroko azoka bat, bertan 60 eskulangiletik gora izango direlarik larunbatean eta igandean (11:00etatik 20:00etara); bisita gidatuak hirigune historikotik eta ingurutik (Bizkaiko elurzuloa, adibidez), antzezlanak (18:00etatik 20:00etara igandean) eta Nafarroako txerriaren dastatzea (larunbatean 20:00etan); edo meza San Pedroko eliza erromanikoan, Erdi Aroko errito nahiz ohiturak errekuperatuko dituen elizkizun erlijiosoarekin (larunbata 11:00etan).

Igandean `Lurraren Eguna´-ren XXVI. edizioa ospatuko da Beran. Lurrari lotutako produktu nahiz lanen inguruko jardunaldia da, eta bertan izango dira: eskulangileak, baratzezainak, gazta- eta sagardo-lehiaketak, haurrentzako krosa, antzerkia, musika eta dantza edo erakusketak. Berako `Gure Txokoa´elkarteak antolatuta, Bidasoako eskualdeko landa-festa aipagarrienetakoa da. Altzateko auzoak eskulangintza-azoka hartuko du goizeko 10:00etatik aurrera, eta bertan bizilagun nahiz bisitariek lurreko produktuen erakusketa batekin, taloekin eta fruta nahiz barazkien erakusketarekin gozatu ahalko dute. Gainera, egun guztian musika, bertsolariak, dantza, gazta- eta sagardo-lehiaketak izango dira, bai eta argazki-erakusketa bat ere.

Tafallako eta Elizondoko udazkeneko azokak

Abeltzain eta eskulangileak, aktoreak, musikariak eta kirolariak Tafallara joango dira urriaren 24tik 28a bitarte. Programaren arabera, larunbatean eskulangintzako eta nekazaritzako elikagaien azoka tipikoaz gain (10:00etan zabalduko da), honako ekintza hauek ere izango dira: zonaldeko produktuen dastatzeak(12:00etan), kalejirak, kontzertuak, `txapela´ jaurtiketaren lehiaketa erretiratutako pertsonentzat (11:00etan), puzgarriak (16:30etik 19:30era), trial-erakustaldi bat Benito Ros-en eskutik (17:30etik 19:00ak arte), txakur-trebeziako lehiaketa (16:00etan), gazteentzako joko elektronikoak (17:00etatik 20:00ak arte), musika-animazioa (20:00etatik 22:00ak arte) eta kontzertua Pseudobandaren eskutik (goizaldeko 01:00ean). Igande goizean, nekazaritzako elikagaien azokaz gain, argazki digitalaren lehiaketa egingo da (10:00etan), txerri aparta emateko ekitaldia (12:00etan) pilota-jaialdia (bikote gazteak eta emakumeen gomazko paleta Maite Ruiz de Larramendi eta Susana Muneta Munduko txapeldunekin, 11:30ean) puzgarriak (11:00etatik 14:00etara) eta kalejirak (12:45ean).

Elizondon ere azoka izango da asteburu honetan. Ostiral goizean Merkatu plazan abere, makina eta gainerako tresnerien erakusketa izango da; haiekin batera, herriko kaleetan zehar eskulangintza-postuak jarriko dira, ostiral nahiz larunbatean egun guztian zabalik izango direnak. Programaren arabera, bertsolariak, pilota-partidak eta musika ere egongo da. Larunbaterako azoka bat jarriko dela aurreikusita dago eta iganderako kontzertu bat (Pottoka & Eskortz eta Iñigo Belzunegi, Arizkunenea-n, 12:00etan) eta aizkora-txapelketa (12:30ean) antolatu dira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa