(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Errai anitzeko lehen bi transplanteak egin zaizkie Nafarroako gaixoei osteguna, 2012.eko urriak 25


Zazpi hilabeteko eta ia lau urteko bi adingaberi ebakuntza egin diete Madrilgo La Paz ospitalean


Nafarroako Ospitale Guneak, Madrilgo La Paz ospitalearen laguntzaz, errai anitzeko lehen bi transplanteak (gibela, hestea eta urdaila) egin dizkie Foru Komunitateko gaixoei. Hiru urte eta hamar hilabeteko neskatila bat da bata eta zazpi hilabeteko mutil bat bestea, eta eboluzio ona izaten ari dira.

Pediatria zerbitzuko Félix Sánchez-Valverde Visus eta Elena Aznal Sainz medikuek, Guneko zuzendari-gerente Ignacio Iribarren Udobro-rekin batera, duela hamar urtetik Espainian egiten den ebakuntzaren berri eman dute gaur prentsaurrekoan. Denbora-tarte horretan, herrialde guztian, guztira, era horretako 70 ebakuntza egin zaizkie haurrei.

Hiru urte eta hamar hilabeteko neskatilari 2011ko abenduan egin zitzaion ebakuntza eta zazpi hilabeteko mutilari, 2012ko urtarrilean. Lehenengoak ahotik normal jan dezake eta gibelaren funtzionamendu normala du. Haurtxoak, berriz, bi aldiz errefusatu du, sendagaiekin tratatu da eta haren eboluzioa konplikatuagoa da. Kontuan hartu behar da transplante-mota horiek imnusopresio gogorragoa behar dutela eta arrisku handiagoa dutela ere infekzio oportunista-motaren bat garatzeko. Jarraipena Nafarroako zentroko haurren digestioko atalak egiten du.

Neskatila eta mutila ebakuntza hori behar izan duten Nafarroako lehen gaixoak dira. La Paz ospitalean egin diete, Espainian errai anitzeko transplanteak egin daitezkeen baimendutako zentro bakarrean, eta Nafarroako Osasun Zerbitzuko profesionalek parte hartu dute bertan.

Ebakuntza konplikatua da zenbait organoren transplantea egiten baita eta zailtasun-maila handia du kirurgia-teknikan nahiz ondorengo beharrezko tratamenduan.

Ebakuntza horiek hesteetako arazoen ondorioz egiten dira, "hesteen porrota" izena duena. Gaixotasun larriak dituzten pertsonak dira eta ez dira gai hesteetatik elikagaiak onartzeko.

Kasu horretan, mutilak nahiz neskatilak bide parenteraletik (zain barnetik) janaria lortzera behartzen dien "hesteetako sindrome laburra" zuten. Egoera horri ezin zaio denbora luzean eutsi gibelean sor daitezkeen lesioengatik, eta errai horien transplante anitza egitera behartzen du gaixoari irtenbidea emateko.

"Hesteetako sindrome laburra" transplante horien arrazoi nagusia da. Honako hauek dira beste arrazoi batzuk: hesteetako patologia autoimmunea, sortzetiko hesteko gaitzak eta tratatu ezin daitekeen diarrea dakartenak, eta hesteetako buxadura nahiz pseudobuxadurako sindromeak.

Lehen sei hilabeteak ezinbestekoak dira transplantea arrakastatsua den ikusteko. Ebakuntza-mota horien heriotza-tasa 5 urtetara % 25ekoa da, eta ratio horiek hobetzeko joera dago.

Konplexutasuna

Nafarroako Ospitale Guneko zuzendariak azpimarratu duenez, Nafarroako zentroko eta Madrilgo La Paz ospitaleko profesionalen arteko jardunbideak "ospitale-zentro ezberdinen arteko elkarlanaren eraginkortasuna probatu eta baieztatu du, eta baita taldeko lanaren arrakasta ere prozesu guztian zehar, gaixoaren arazoak ezagutzen direnetik transplantea eta haren eboluzioaren jarraipena erabaki eta egiten den arte".

Ebakuntzak konplexutasun handia du kirurgia-ikuspegi batetik. 8-10 ordu baino gehiago irauten du, eta La Paz ospitaleko pediatria-kirurgiako zenbait espezialistak esku-hartzen dute. Organo-emaileak transplantearen xede diren organoen funtzionamendu normala duten eta beste arrazoi batzuengatik hildako haurrak dira, eta bateragarriak direnak. Organo-emaile gutxi dagoenez, itxarote-denbora luze samarra da. Kasu horretan, neskatila urtebetez zain egon da eta zazpi hilabeteko haurtxoa, berriz, hiru hilabetez.

Normalean, gaixoa bideratzen den ospitalean (Nafarroako Ospitale Gunea), honako espezialista hauek esku hartu ohi dute: Neonatologia, Pediatriako ZIU, Haur Kirurgia eta Haurren Digestiokoak, kasuen koordinazioaz arduratzen den espezialitatea eta bideratzearen adierazpenaz nahiz transplante aurreko eta ondorengo jarraipenaz arduratzen dena. Helmugako ospitalean (La Paz) espezialitate berberek parte hartzen dute, nahiz eta Haurren Digestioan Gerardo Prieto medikuak zuzendutako Hesteen Errehabilitazioaren berariazko Unitatea den.

Aipatu beharra dago Pediatriako organo-transplante ohikoena gibelekoa dela. Gaur arte 1.500 inguru egin dira umeen kasuan Espainia guztian.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa