(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

4.800 langabe gutxiago izan da 2012ko hirugarren hiruhilekoan, BAIren arabera ostirala, 2012.eko urriak 26


% 14,95eko tasarekin eta 46.200 langaberekin, Espainian tasa txikiena duen autonomia erkidegoa da


Transcripción textual del video

Lehen lehendakariorde eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilari Lourdes Goicoecheak 2012ko hirugarren hilekoari dagozkion Biztanleria Aktiboaren Inkestako datuen berri eman du gaur goizean, Estatistikako Institutu Nazionalean argitaratutakoak. Datu horien arabera, Nafarroan langabezia-tasa puntu eta erdi jaitsi da aurreko hiruhilekoan izandako indizearekin alderatuz, % 14,95ean kokatuz eta 46.200 langaberekin, guztira (4.800 pertsona gutxiago). Datu horiek Nafarroa langabezia-tasa txikiena duen autonomia erkidego bihurtu du.

Bere agerraldian, Goicoechea lehendakariordeak aipatu du "gure egoera zerbait hobetu dugun arren gure langabezia-tasa puntu eta erdian murriztu dugulako, oraindik dugun langabezia-mailak altuak direla irizten dugu eta hari aurre egiteko gure lana sendotzen jarraitu behar dugula".

Langilea

Langileak.

Lehen lehendakariorde eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilari Lourdes Goicoecheak 2012ko hirugarren hilekoari dagozkion Biztanleria Aktiboaren Inkestako datuen berri eman du gaur goizean, Estatistikako Institutu Nazionalean argitaratutakoak. Datu horien arabera, Nafarroan langabezia-tasa puntu eta erdi jaitsi da aurreko hiruhilekoan izandako indizearekin alderatuz, % 14,95ean kokatuz eta 46.200 langaberekin, guztira (4.800 pertsona gutxiago). Datu horiek Nafarroa langabezia-tasa txikiena duen autonomia erkidego bihurtu du.

Bere agerraldian, Goicoechea lehendakariordeak aipatu du "gure egoera zerbait hobetu dugun arren gure langabezia-tasa puntu eta erdian murriztu dugulako, oraindik dugun langabezia-mailak altuak direla irizten dugu eta hari aurre egiteko gure lana sendotzen jarraitu behar dugula".

BAiren arabera, Espainiako langabezia % 25,02ra iritsi da, hau da, 38 ehunen igo da bigarren hiruhilekoarekin alderatuz eta 5.693.100 pertsona daude langabezian (85.000 pertsona gehiago).

Andaluziak eta Kanariak, esaterako, % 33tik gora langabezia-tasak dituzte eta Nafarroak, EAEak eta Kantabriak tasa txikienak, % 16tik behera. Nafarroa da % 15etik behera dagoen autonomia erkidego bakarra. Herrialde guztiko langabezia-tasari dagokionez, aldea 10 puntutakoa da behetik, hau da, Nafarroak Espainiarekiko duen aldeak bi puntu baino gehiago egin du gora.

Autonomia erkidegoen arabera, langabezia-tasa Nafarroaren % 14,95 eta Andaluziaren % 35,42 artean dago. Bigarren hiruhileko honetako bigarren tasa txikiena Euskal Autonomia Erkidegoari dagokio, % 15,48rekin, eta ondoren datoz: Kantabria (% 15,71), Madril (% 18,56), Aragoi (% 18,75) eta Gaztela eta Leon (% 19,14).

Herrialde guztian gertatu denaren kontra, langabeziak nabarmen behera egin du Nafarroan urteko hirugarren hiruhilekoan, zehazki 4.800 pertsona gutxiago dago lanik gabe. Bi sexutan jaitsi da, eta gizonezkoetan gehiago, 4.100 pertsona; emakumezkoetan, berriz, 700.

Urteko aldaketa 10.000 pertsona gehiagokoa izan da, 6.900 gizonezko eta 3.000 emakumezko; beraz, argi eta garbi ikus daiteke langabezia, urteko baldintzetan, gizonezkoei gehiago eragin diela.

Sexuen arabera, hirugarren hiruhileko honetan azpimarratu behar da Nafarroak herrialde guztiko emakumeen langabezia-tasa txikiena duela, % 14,46arekin, eta bigarren txikiena gizonezkoetan, % 15,36.

Adin-taldeen arabera, Nafarroak gazteen langabezia-tasa txikiena du, % 31,4arekin, Estatuko batez bestekoa % 52,34koa denean, eta baita 25-54 urte arteko pertsonen tasa txikiena ere, % 14,21, herrialde guztian dagoen % 23,54aren aurrean.

Sektoreen arabera, langabeziak nabarmen behera egin du eraikuntzan, nekazaritzan eta zerbitzuetan; lehen enplegua duten pertsonen taldean 2.000 pertsona gutxiago dago lanik gabe, eta datu aipagarria da hori.

Gainera, Nafarroaren ezaugarri baikor moduan azpimarra daiteke okupazioak 3.100 pertsonatan gora egin duela aurreko hiruhilekoaren aldean (orduan ere igo egin zen), Estatuan gertatu ez den bezala, non 96.900 pertsonatan jaitsi den, eta baita urteko lehen hiruhilekoarekin alderatuz ere (5.400 pertsona gehiago okupatuta). Okupazioko zifrak, guztira, honako hauek dira: 262.700 pertsona okupatuta, 143.400 gizonezko eta 119.400 emakumezko. Gizonezkoetan, igoera 5.000 pertsonatakoa da, eta emakumezkoetan. berriz, 1.800 jaitsi da.

Urteko aldaketari dagokionez, okupazioa 11.200 pertsonatan jaitsi da, 7.100 gizonezko eta 3.600 emakumezko.

Okupazioko sektoreen arabera, Nafarroan okupazioa igo da nekazaritzan eta industrian; bien bitartean, zerbitzuen sektorean eta eraikuntzan pixka bat jaitsi egin da.

Nafarroako Gobernuaren balorazioa

Lehendakariordearen arabera, "datu hauek baloratzean esan dezakegu, aurreko hiruhilekoarekiko eta baita lehen hiruhilekoarekiko hobetu egin badugu ere, datuak ez direla onak; izan ere, oraindik pertsona asko baitago lanik gabe, langabezia-tasak handia izaten jarraitzen du eta krisi ekonomikoaren egoera eta bilakaera adierazten dute".

Nolanahi ere, azpimarratu duenez, "gure langabezia-tasa nabarmen jaitsi dugu, herrialde guztian langabezia-tasa txikiena duen autonomia erkidegoa gara eta datu esanguratsu moduan, emakumezkoen tasa txikienaren eta gazteen langabezia-tasa txikienaren postuari ere eusten diogu".

Azpimarratu du, halaber, "okupazioaren datua ona dela, ez soilik okupatutako pertsonen kopuruak gora egin duelako, baita okupazioa bi hilabetez jarraian igo delako ere", nahiz eta "hurrengo hiruhilekoen zain egon beharko dugun ibilbide baikor hori berresten den jakiteko"; izan ere, "epe laburreko esparru ekonomiko eta enpleguaren esparruko etorkizunerako gure aurreikuspenak ez dira baikorrak eta, beraz, indar handiagoarekin lanean jarraitu behar dugu ekonomia suspertzeko, enpresei laguntzeko eta enplegua sortzeko".


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa