(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barcina Lehendakariak 43 Moderna zigilu eta 6 aipamen berezi eman dizkie 46 irabazi-asmorik gabeko eta toki-erakundek sustatutako proiektuei ostirala, 2012.eko urriak 26


Haiek guztiek Nafarroako Gobernuaren diru-laguntza jaso dute interes orokorreko obrak nahiz zerbitzuak egiteko lanik gabe dauden pertsonak kontratatzeko


Transcripción textual del video

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcina 43 Moderna zigilu eta 6 aipamen berezi emateko ekitaldiaren buru izan da gaur eguerdian Nafarroako jauregiko Tronu aretoan. 46 irabazi-asmorik gabeko eta toki-erakundek sustatutako interes orokor edo sozialeko proiektuei eman zaizkie, eta haiek gauzatzeko lanik gabe zeuden pertsonak kontratatu dituzte.

Moderna Planari lotutako ekimenak 24 toki erakundek eta irabazi-asmorik gabeko 22 erakundek sustatu dituzte. Haiek guztiek aurten diru-laguntza jaso dute Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren eskutik, Foru Gobernuarena dena, toki-erakunde eta irabazi-asmorik gabeko erakundeentzako deialdien bidez interes orokor edo sozialeko obrak nahiz zerbitzuak egiteko langabeak kontratatzeko.

Moderna zigiluko parte-hartzaileak

Barcina Lehendakaria eta Goicoechea lehendakariordea, aipamen bereziko proiektuen ordezkariekin. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinak 43 Moderna zigilu eta 6 aipamen berezi eman dizkie 46 irabazi-asmorik gabeko eta toki-erakundek sustatutako interes orokor edo sozialeko proiektuei, eta haiek gauzatzeko lanik gabe zeuden pertsonak kontratatu dituzte.

Moderna Planari lotutako ekimenak 24 toki erakundek eta irabazi-asmorik gabeko 22 erakundek sustatu dituzte. Haiek guztiek aurten diru-laguntza jaso dute Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren eskutik, Foru Gobernuarena dena, toki-erakunde eta irabazi-asmorik gabeko erakundeentzako deialdien bidez interes orokor edo sozialeko obrak nahiz zerbitzuak egiteko langabeak kontratatzeko.

Deialdi horien esparruan Nafarroako Gobernuak 275 proiektu diruz lagundu ditu (toki-erakundeetako 236 eta irabazi-asmorik gabeko erakundeen 39) eta, haiei esker, 701 langabe kontratatu dira. Deialdi horietarako 3.434.251 euro bideratu dira, guztira: 7.460 euro Gobernu zentralak jarri ditu eta gainerako 3.426.791 euroak Foru Gobernuak. Azken horietatik, % 50 Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu ditu.

Barcina Lehendakariak bere agerraldian iragarri du Nafarroako Gobernuak enpleguaren politika aktiboen "aldeko apustua egiten" jarraituko duela, datorren urtean deialdi horiei eutsiz. Izan ere, uste du erakundeei nahiz gizarteari interesatzen zaizkien proiektu zehatzak egiteko langabeak kontratatzen laguntzen dutela,eta, gainera, lan-esperientziaren bidez kontratatutako pertsonen enplegu-tasak eta enplegugarritasuna hobetzen dutela.


Moderna zigiluko parte-hartzaileak

Barcina Lehendakaria eta Goicoechea lehendakariordea, sarituekin. ( irudia handitu )

Gogora ekarri behar da aurten lehenetsi direla, gizarteratzeko errentak edo gizarteratzeko-laneratzeko laguntzak jasotzen dituzten pertsonen kontratazioa, bai eta 50 urtetik gorako helduen taldeena, 30 urtetik beherakoena, ezintasuna duten pertsonena edo iraupen luzeko langabeena, pertsona horien enplegu-maila hobetzeko asmoz.

Diruz lagundutako proiektuek interes orokor edo soziala izan behar zuten, ez soilik erakunde kontratugilearentzat, baita komunitate eta kontratutako pertsonarentzat ere. Beste esparru batzuen artean, turismo iraunkorrari, ingurumenaren babesari, I+G-ari, administrazio publikoen modernizazioari, mendeko pertsonen arretari eta toki-garapenari lotuta zeuden.

Emate-ekitaldian izan dira, lehen lehendakariorde eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilari Lourdes Goicoechea; Nafarroako Udalerri eta Kontzejuen Federazioko lehendakari Mariano Herrero; eta Moderna Fundazioko zuzendari nagusi Cernin Martínez, bai eta toki-erakundeen ordezkariak eta irabazi-asmorik gabeko erakunde ezagunen ordezkariak ere.

Aitorpena jasotako proiektuak

Sei proiektuk aipamen berezia jaso dute beren garrantzi-mailagatik. Toki-erakundeek sustatutako hiru ekimen dira –Noain, Tiebas-Muru Artederreta eta Zubietako udala- eta beste hiru, irabazi-asmorik gabeko erakundeenak –ATANA, TEDER eta Irantzuko Lurrak erakundeak-.

Gainera, 43 Moderna zigilu banatu dira. Haietatik 24 Nafarroako 21 toki-erakundek sustatutako beste hainbeste proiekturi: Ameskoabarren, Bakedao (Ameskoabarren), Bera, Burlata, Cintruenigo, Lizarra (3 proiektu), Esteribar, Etxarri-Aranatz, Gesalatz,Iguzkitza, Lezaun, Metauten, Orkoien, Iruñea (2 proiektu), Pitillas, Unzue, Luzaide, Zubiri (Esteribar), Aezkoa ibarreko Batzorde Orokorra, Kintoko Mankomunitatea, Elizagorria, Lodosa, Mendabia, Sartaguda eta Sesmako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea.

Halaber, Moderna zigilua jaso dute irabazi-asmorik gabeko honako erakunde hauek sustatutako 19 ekimenak: Agroturana, Alter Nativas, AMEDNA emakumezkoen enpresario eta zuzendarien erakundea , AMIMET Erriberako ezinduen elkartea, ANPHEB arantza bifido edo hidrocefalia duten seme-alaben Nafarroako Elkartea, Eunate, Nafarroako Parkinsonaren Elkartea, Nafarroako Enpresarioen Konfederazioa COCEMFE minusbaliotasun fisiko eta organikoak dituzten elkarteen federazioa , Nafaroako Gurutze Gorria, Fundagro, Gizaki Herritar, Koine-Aequalitas, Secretariado Gitano, Kamira, LASEME Lizarreriako enpresen elkartea, Tuterako Erruki-etxea, Nafarroako Nekazari eta Abeltzainen Batasuna eta Nafarroako UPTA.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa