(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak 2013rako Aurrekontu Legearen aurreproiektua aurkeztu du Kontseilu Ekonomiko eta Sozialaren aurrean astelehena, 2012.eko urriak 29


Goicoechea lehendakariordeak azpimarratu du oinarrizko zerbitzu publikoak bermatzen direla eta susperraldi ekonomikoaren eta gastu gutxiagoko administrazioaren aldeko apustua egiten dela


San Miguel, Goicoechea, Franco eta Valdemoro

Atzean, San Miguel, Goicoechea, Franco eta Valdemoro, EGKaren bileran. ( irudia handitu )

Lehen lehendakariorde eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilari Lourdes Goicoecheak Nafarroako Aurrekontu Orokorren Legearen aurreproiektua aurkeztu du gaur goizean Ekonomia eta Gizarte Kontseiluaren (EGK) bilkuran. Proposamenak 3.597,69 mililioi euroko gastua aurreikusten du guztira, eta kopuru horretatik 3.384,49 euro finantzakoa ez den gastuari dagokio, hau da, departamentu ezberdinek gauza dezaketen gastuari. Azken zifra hori % 8,8ko jaitsiera da 2012rako ezarritako gastu-gailurrari dagokionez.

Goicoechea lehendakariordeak EGKaren aurrean defendatu du Aurrekontuen aurreproiektu horrek "oinarrizko zerbitzu publikoak bermatzen dituela, susperraldi ekonomikoaren eta enpleguaren sorreraren aldeko apustua egiten duela eta Administrazioaren gastuaren murrizketa proiektatzen duela haren egituraren berrantolaketarekin". Zehazki, legearen aurreproiektuak dagoen gastuaren % 50 gizarteko zerbitzu publikoei eusteko bideratzen du (Osasun, Hezkuntza eta Gizarte Politiken departamentuak) eta % 40 susperraldi ekonomikoaren alde egiten duten neurrietarako (Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu departamentuaren bidez; Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko departamentuaren bidez eta Sustapenekoaren bidez). EGKak ere 2013rako Neurri Fiskalen eta Zerga Neurrien Foru Legearen aurreproiektua aztertu du, susperraldi ekonomikoaren bidez Foru Ogasunaren diru-sarrerak handitu nahi dituenak. Berrikuntza nagusiek ohiko etxebizitzagatik edo alokairuagatik dagoen kenkariaren jarraipenarekin zerikusia dute; ekintzailetza sustatzeko neurriekin; eta Sozietatearen gaineko Zergaren araudi berriarekin. Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu departamentuak baloratu duenez, aldaketa horiek abian jartzeak diru-bilketa 64,5 milioi euroan handitzea ekar dezake. Lourdes Goicoecheak adierazi du, gainera, "une honek eskatzen dituen aurrekontuak direla" eta "ahalik eta adostasun handiena lortu nahi dela".

EGKaren balorazioaren ostean, araudiaren arabera nahitaezkoa, Nafarroako Gobernuak bi dokumentuak onartuko ditu eta Foru Parlamentura bidaliko han izapidetu eta onar ditzaten datorren abenduan, 2013ko urtarrilaren 1ean indarrean sartu aurretik.

EGKa Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuaren mende dagoen kontsultako organoa da. Organo horren zeregin nagusia da, arlo sozio-ekonomikoak eta bereziki Nafarroako Aurrekontu Orokorraren aurreproiektua arautzen duten foru-legearen aurreproiektuei buruzko txosten nahiz erabakiak ematea; eta baita Nafarroako Gobernuak edo Parlamentuak eskatuta edo norberaren ekimenez arlo ekonomiko, fiskal, lan-arlo, enplegu eta gizarte-ongizateko arloetako edozein gairi buruzkoak ere.

EGKa osatzen dute Foru Komunitateko Administrazioko ordezkariek; Nafarroako Udalerri eta Kontzejuen Federaziokoek; UGT, Comisiones Obreras, ELA eta LAB sindikatuko ordezkariek; Nafarroako Enpresarioen Konfederaziokoek (CEN), Nafarroako Nekazaritzako Kooperatiben Batasunekoek; Nafarroako Nekazari eta Abeltzain Batasuenko ordezkariek; Nafarroako EHNE nekazaritza-sindikatukoek; Nafarroako Lan Enpresen Erakundekoek; Gurelur erakunde ekologistakoek; Nafarroako Unibertsitate Publikoko ordezkariek eta Irache Kontsumitzaile Elkarteko ordezkariek.

EGKaren bilkura horren buru zen Goicoechea lehendakariordearekin batera, honako hauek izan dira: Aurrekontuen zuzendari nagusi Juan Franco; Politika Ekonomikoko zuzendari nagusi Maria Jesus Valdemoro; Lan eta Arriskuen Prebentzioko zuzendari nagusi Imelda Lorea, Enpresa eta Berrikuntzako zuzendari nagusi Jorge San Miguel; Gizarte Politika eta Kontsumoko zuzendari nagusi Mariano Oto, bai eta Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari gerente Idoia Nieves ere.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa