(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

BPG % 0,3 txikitu da Nafarroan hirugarren hiruhilekoan, aurreko hiruhilekoan baino bi hamarren gutxiago asteartea, 2012.eko urriak 30


Nafarroako Estatistika Institutuak gaur argitaratu dituen Nafarroako ekonomiaren hiruhileko kontabilitateko datuen aurrerapena aurkeztu du Goicoechea lehendakariordeak


Transcripción textual del video

Nafarroako Ekonomiaren Barne Produktu Gordina (BPG) % 0,3 txikitu da 2012ko hirugarren hiruhilekoan, aurreko hiruhilekoan baino bi hamarren gutxiago (orduan -% 0,5eko erregistroa izan zuen), lehen lehendakariorde eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilari Lourdes Goicoecheak jakinarazi duenez hirugarren hiruhileko horretan Nafarroako ekonomiak izandako bilakaeraren aurkezpenean, eta Nafarroako Estatistika Institutuak gaur argitaratu duena (hiruhileko kontabilitateko datuen aurrerapena). Txikiagotze-tasa jarraian murrizten den bigarren hiruhilekoa da. Zifra horrek Espainiako BPGaren hazkunde-erregistroa berdintzen du aldi berean.

Nafarroako Ekonomiaren Barne Produktu Gordina (BPG) % 0,3 txikitu da 2012ko hirugarren hiruhilekoan, aurreko hiruhilekoan baino bi hamarren gutxiago (orduan -% 0,5eko erregistroa izan zuen), lehen lehendakariorde eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilari Lourdes Goicoecheak jakinarazi duenez hirugarren hiruhileko horretan Nafarroako ekonomiak izandako bilakaeraren aurkezpenean, eta Nafarroako Estatistika Institutuak gaur argitaratu duena (hiruhileko kontabilitateko datuen aurrerapena). Txikiagotze-tasa jarraian murrizten den bigarren hiruhilekoa da. Zifra horrek Espainiako BPGaren hazkunde-erregistroa berdintzen du aldi berean.

Bestalde, Nafarroako urte arteko hazkundea % 1,8 jaitsi da; aldiz, Espainiako ekonomiaren txikiagotzea % 1,6koa izan da urtetik urtera. Beraz, Nafarroak Espainiaren erregistro berari eusten dio BPGaren bilakaera hiruhilekotik hiruhilekora, baina bi hamarren gehiago txikitzen da konparaketa urtetik urtera eginez gero. Hori gertatzen da batez ere, Foru Komunitateak 2011n herrialde guztiak zuena baino hazkunde handiagotik abiatzen zelako

Aurkeztutako datuen arabera, Nafarroako ekonomia Espainiakoa baino gehiago jaitsi den bi hiruhilekoren ondoren, azken hiruhileko honetan Nafarroak Estatu osoko ekonomiaren bilakaera bera du. Lehendakariordeak adierazi duenez, "erregistro berri horiek 4 urte baino gehiagoko hazkunde-ibilbideari gehitzen zaizkio, non Foru Komunitateak Estatuko batez bestekoak baino jarrera hobea izan duen: datu gehigarrien arabera, 2007ko amaieran krisia hasi zenetik, Nafarroak Espainiarekiko portzentajezko 5 puntuko diferentzialari eusten dio ia". "Zehazki, Nafarroa gaur 2007ko azken hiruhilekoko BGDaren balioaren azpitik 5 hamarren soilik badago, Espainiak portzentajezko 5 puntu baino gehiago behera egin du denborazko erreferentzia horrekiko" azaldu du.

Datu horiek barne-eskaera gelditu egin delako sortu dira, lan-merkatuaren egoera delikatua eta kreditu-eskasia ikusita, administrazio publikoek beren kontuak murrizteko egindako ahaleginari gehituz, eta epe ertainean eskaera nahiz jarduera sustatzeko balioko duena kreditu errazagoa izatea ahalbidetuko duen aurrekontu-diziplinan konfiantza handiagoa izanez. Kanpo-eskaerak, berriz, barne-eskaeraren beherakadaren motelgailu gisa funtzionatzen jarraitzen du. Alde horretatik, Lourdes Goicoecheak adierazi du "kanpo-sektorea etorkizuneko hazkunde-palanka gisa zaindu eta sustatu behar dugun Nafarroako ekonomiaren indargunea dela"; hortaz, beharrezkoa da "enpresen nazioartekotzearen aldeko apustuarekin jarraitzea".

Lehendakariordeak aipatu du ere seguru dagoela "Europako nahiz Espainiako erakundeek Europako finantza-esparru konplikatua egonkortzen lagunduko duten neurriak hartzen jarraitu behar dutela", eta "autonomia erkidegoek sistema egonkortzen lagun dezakegula kontu publikoak finkatuz".

Amaitzeko, aipatu du 2013rako BPGk behera egingo duela aurreikusten dela, -% 1,2 urtetik urtera, baina "urteko bigarren erdirako hiruhileko hazkunde positiboko tasak egotea espero dugula eta, hala baieztatuz gero, errekuperazioaren lehen zantzu serioak izan beharko zirela".


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa