(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Iribas kontseilariak la Caixa-rekin hitzarmen bat izenpetu du baliabide pedagogikoen informatika-programa bat Nafarroaren esku jartzeko asteartea, 2012.eko urriak 30


Irakasle, ikasle eta guraso-elkarteei gizarte, kulturako eta maila zientifiko nahiz ingurumeneko gaiei buruzko baliabide pedagogikoak eskaintzen dizkie


Iribas kontseilaria erakustaldia ikusten.

Iribas kontseilaria, Duran eta Marqueta eduCaixa baliabide didaktikoen erakustaldi batean. ( irudia handitu )

Hezkuntzako kontseilari José Iribas-ek la Caixa fundazioarekin lankidetzako hitzarmen-esparru bat izenpetu du gaur goizean Foru Komunitatean eduCaixa ezartzeko. Finantza-erakundearen gizarte-ekintzak sustatutako hezkuntza-programa da irakasle, ikasle eta guraso-elkarteen esku jartzeko xedearekin gizarte, kulturako eta maila zientifiko nahiz ingurumeneko gaiei buruzko baliabide pedagogikoak www.educaixa.es atariaren bidez.

Izenpetze-ekitaldian, finantza-erakundearen ordezkariak honako hauek izan dira: la Caixa fundazioko alboko zuzendari nagusi Elisa Duran eta Nafarroa, Aragoi eta Errioxako erakundeko lurralde-zuzendari Raul Marqueta. Halaber, bertan izan dira Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusi Iñigo Huarte eta Iruñeko San Juan de la Cadena ikastetxe publikoko zuzendari Natividad Iraizoz, hitzarmena izenpetu den ikastetxeko ordezkari gisa.

La Caixa Gizarte Ekintza guztia jasotzen duen programaren barnean baliabide pedagogikoak daude (irudiak, infografiak, bideoak, baliabide elkarreragileak, jokoak…) ikasgelan erabili ahal izateko, bai eta zenbait ekintza ere ikastetxeetatik at egiteko, esaterako: zientzia, kultura eta gizarte-gaiari lotutako erakusketak, eskolako kontzertuak eta bisitak erakundearen mende dauden zentroetara.

Nafarroako 2 eta 18 urte bitarteko 97.000 ikasle baino gehiagorentzako, irakasleentzako eta guraso-elkarteentzako ekimenak, baliabide didaktikoak eskaintzen ditu honako gai hauekin lotuta: arkitektura, arte plastikoak eta ikus-kultura, astronomia, oinarrizko zientzia, lurraren zientzia, literatura, ingurumena, musika, gizarte-sentsibilizazioa, antzerkia, teknologia eta bizitzarekin.

Hitzarmena izenpetu aurretik erakustaldi praktiko bat egin da. Bertan programak Iruñeko ikastetxeko ikasleei eta irakasleei eskaintzen dizkien hezkuntza-baliabideek nola funtzionatzen duten ezagutzera eman da. Erakustaldia Míriam Llobet eta Míriam Orejón-ek egin dute, biak ala biak Bartzelonako eta Madrilgo CosmoCaixa-ren hezitzaileak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa