(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

OTI ez duten pertsonek Nafarroako osasun-arreta integralerako sisteman sartzeko dokumentua eskatu ahal izango dute datorren astelehenetik, azaroak 12, aurrera asteazkena, 2012.eko urriak 31


Eskaerak osasun-zentroetako gizarte-langileen bidez izapidetuko dira, izaera orokorrarekin eta aurrez hitzordua eskatuta


Transcripción textual del video

Estatuko oinarrizko araudiaren arabera Osasun Sistema Nazionalaren Osasun Txartel Indibiduala (OTI) ez duten pertsonek Nafarroako osasun-laguntza publikoaren unibertsalizazio-erregimenean sartzeko identifikazio-dokumentua izan ahalko dute datorren astelehenetik, azaroak 12, aurrera.

Estatuko oinarrizko araudiaren arabera Osasun Sistema Nazionalaren Osasun Txartel Indibiduala (OTI) ez duten pertsonek Nafarroako osasun-laguntza publikoaren unibertsalizazio-erregimenean sartzeko identifikazio-dokumentua izan ahalko dute datorren astelehenetik, azaroak 12, aurrera.

Nafarroako Gobernuak foru-dekretua onartu du gaurko bilkuran eta, haren bidez, beste foru-dekretu bat (640/1996) aldatzen da; azken horrek Nafarroako osasun-laguntzaren unibertsalizazio-sisteman sartzeko baldintzak finkatzen ditu. Aldaketako batek sisteman sartzeko ekarpen ekonomikoak eguneratzea ekarri du.

Nafarroako osasun-laguntza unibertsalerako sisteman sartzeko aukera guztiek izan dezaten, eta gizarte-politikako eskumenen arabera, tasa horiek osorik ordaintzeko laguntzen deialdia ere baimendu du, Nafarroan urtebete baino gehiago bizi diren baliabiderik gabeko pertsonentzat. Laguntza horiek ere datorren astelehenetik, azaroak 12, aurrera eskatu ahal izango dira. Horretarako, Gizarte Politiken Departamentuak 2.270.000 euro jarriko du 2012an (570.000 euro) eta 2013an (1.700.000 euro), gaur baimendu duenez.

Foru Gobernuak pentsatutako ekimen horrek osasun-arreta integralaren egungo mailari eustea bermatuko du, hau da, osasun-laguntzarekin era guztietako zentro eta espezialitateetan, farmaziako prestazioa edo osasuneko garraioa- Osasun Sistema Nazionalaren estaldura integraletik at geratu diren eta egoera irregularrean dauden immigranteei.

Osasun-sistema publikorako sarrera `Nafarroako osasun-laguntza publikoaren unibertsalizazio-erregimenean sartzeko identifikazio-dokumentu´-arekin aitortuko da, eta Foru Komunitatean bakarrik izango da baliozkoa eta ez du eskubiderik sortuko Europako Osasun Txartela lortzeko. Akreditazio hori Osasun Sistema Nazionalekoak diren aseguratu eta onuradunek dituzten Osasun Txartel Indibidualaren ezberdina izango da eta urtebeteko balioa izango du.

Irailaren 1etik gertatzen denez eta sistema berri horrek funtzionatzen duen lehen bi hilabeteetan –urtarrilaren 10a arte–, Nafarroako Osasun Zerbitzuak osasun-laguntza orain arteko baldintza beretan ematen jarraituko du, dokumentua izapidetu eta lortu ahal izateko xedearekin.

Urtarrilaren 10etik, osasun-zentroek era integralean arreta emango diete eta fondo publikoen kargu OTI duten pertsonei eta dokumentu berria duten titularrei. Foru Komunitatean edo Espainiako gainerako tokietan urtebete baino gutxiago bizi diren eta egoera irregularrean dauden immigranteek oinarrizko osasun-laguntza jaso ahalko dute fondo publikoen kargu larrialdi-kasuetan eta medikuaren alta jaso arte. Gainera, zaintzak jasoko dituzte haurdun, erditze eta erditze ondorengo kasuetan eta gaixotasun larrien kasuetan. Aldiz, 18 urtez azpiko adingabeek osasun-laguntza jasoko dute beti, beste edozein herritar espainiarren antzera.

Aipatu beharra dago, Nafarroako Immigrazioari Arreta emateko Behatokiko datuen arabera, 18 urtetik gorako 2.150 bat immigrante bizi direla Nafarroan era irregularrean (% 1, 65 urtetik gorakoak).

Osasun-zentroetako langileen bidez

Oro har, osasun-laguntzako sistema publikoan sartzeko eskaerak, bai eta dagozkien tasak ordaintzeko laguntzak ere, sartzeko eskubidea onartuta duen kasuan, osasun-zentroetako gizarte-langileek izapidetuko dituzte (hitzordua eskatu beharko da). Irudi hori ez dagoen zentroetan (Aurtz, Irurtzun, Leitza, Orkoien, Gares eta Erronkari), diru-laguntzak Oinarriko Gizarte Zerbitzuen bidez kudeatuko dira.

Zehazki, unibertsalizazio-erregimenean izango dira, juxtu eskaera aurkeztu aurretik Nafarroako udalerri batean gutxienez urtebetez bizi dela -ohiko bizitoki gisa- egiaztatzen duten herritarrek, eta Osasun Sistema Nazionalaren asegurado edo onuradun izaera ez dutenek. Urtebeteko bizitokiaren baldintza horretatik at daude Osasun Txartel Indibiduala zuten immigranteek edo iragan irailaren 1a baino lehen eskatu zutenek.

Horretarako, 764,46 (64 urte arte) eta 2.675,80 euro (65etik aurrera) artean ordaindu beharko dute gaur egun aitortuta dituzten laguntza-maila bera izateko (Osasun Sistema Nazionalaren aseguratu eta onuradunen prestazio berak, hau da, Nafarroan ezarritako zerbitzu-sail guztia), eta kopuru horrek kontuan hartzen du Nafarroako biztanle bakoitzeko osasun-gastu publikoa, zati bakoitzerako. Estatuan, kuotak 710,40 eta 1.864,80 eurokoak dira, hurrenez hurren, eta kopuru horiekin oinarrizko saila estali ahalko da (farmaziako prestazioa kanpoan uzten da, % 100 ordaindu beharko duena, premiazkoa ez den osasun-garraioa, ortoprotesia…). Ekarpenaren zenbateko urtean behin edo hiru hilean behin ordaindu ahalko da.

Nafarroako Gobernuak diru-laguntza bat emango du –Gizarte Politiken Departamentuak Osasunekoari egingo dion fondoen aldaketa baten bidez– kuota hori ordaintzeko unibertsalizazio-erregimenerako sarrera aitortuta dutenei (Osasun Departamentuaren ebazpena); IPREMa baino diru-sarrera txikiagoak dituztenei (2012an hilean 532,51 eurokoa); aurrekari penalik ez dutenei (gizarteratzeko prozesuak edo birgizarteratzeko tratamenduak ez dira aintzat hartzen); eta diru-laguntzak jasotzeko debekuak ez dituztenei.

Prozedura

Nafarroako Gobernuak prozedura berriaren berri eman die, alde batetik, osasun-zentroetako gizarte-langileei, eta bestetik, gizarte-ekimeneko erakundeen ordezkariei nahiz immigranteen erakundeen ordezkariei. Honako hau da:

1.- Interesa duen pertsonak aurrez hitzordua eskatu behar du bere etxetik hurbilen duen osasun-zentroko langilearekin (errolda-ziurtagiriarekin eta nortasun-agiriaren fotokopiarekin joan beharko du – pasaportea, bere herrialdeko identitatearen gutuna…).

2.- Eskatzaileak dokumentazioa sinatu beharko du unibertsalizazio-erregimenerako eta diru-laguntzaren eskaera-eredua. Gizarte-langileak lehen dokumentua Pazientearen Arreta Zuzendaritzara igorriko du eta, bigarrena, Immigraziorako Arreta Atalera.

3.- Nafarroako Osasun Zerbitzuan egiaztatuko dute baldintzak betetzen dituen eta Gizarte Politiken Departamentuari jakinaraziko dio. Aldiz, Departamentu horrek irizpideen betearazpena egiaztatuko du diru-laguntza jasotzeko eta ematen duen edo ez ebatziko du, Pazientearen Arreta Zuzendaritzari jakinaraziz.

4.- Diru-laguntza ematen bada, Pazientearen Arreta Zuzendaritzak Foru Komunitatearen barnean urtebeterako osasun-laguntza publikorako eskubidea aitortzen duen frogagiria egingo du. Kontrako kasuan, ez du frogagiria egingo harik eta interesdunak kuota era pribatuan ordaintzen duen arte. Dokumentua eskatzaileen etxera bidaliko da.

5.- Osasun eta Gizarte Politiken departamentuek dagozkien kontabilitateko eragiketak egingo dituzte.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa