(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak eta CENek hitzarmena sinatu dute LHko ikasleen laneratzea eta espiritu ekintzailea hobetzeko ostirala, 2012.eko azaroak 2


Batzordeak osatuko dira ikasleak prestatzeko lan-zentroetan eta autoenpleguari laguntzeko bulegoetan, eta zuzendaritzako trebetasunak sustatuko dira


Iribas eta Sarriá hitzarmena sinatzen

Iribas kontseilaria eta José Antonio Sarriá hitzarmena sinatzen. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak eta Nafarroako Enpresarioen Konfederazioak (CEN) lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute, eta haren helburua Lanbide Heziketako (LH) ikasleen laneratzea hobetzea da eta haiek jokabide ekintzailea izan dezaten sustatzea.

Horretarako, zentroetako irakasleei eta kudeaketa-ekipoei zenbait tresna emango zaie, eta haien artean azpimarratu behar dira: lan-zentroetako ikasleak prestatzeko batzordeak (praktikak sektoreko enpresetan), ekintzailetza eta autoenpleguari laguntzeko bulegoak, ikasleengan zuzendaritzako trebetasunak sustatzen dituzten material-sorta bat.

Testuak urtebeteko indarraldia du eta Hezkuntzako kontseilari José Iribas-ek eta Nafarroako Enpresarioen Konfederazioko lehendakari José Antonio Sarriá-k izenpetu dute.

Jarduketak

Hitzarmenaren barnean zazpi jarduketa zehatz daude LHko ikasleen gizarteratzea eta espiritu ekintzailea hobetzeko.

Lehenik eta behin, batzordeak osatzea proposatzen du lan-zentroak sortzeko LHko zentro integratu bakoitzean. Haren helburua enpresetan ikasleen prestakuntza sustatu, aholkatu eta laguntzea izango da eta prestakuntza-zentroen nahiz enpresa-ingurunearen arteko harremana sustatzea. Organoak zentro integratuko kanpo-jardueretako zuzendari eta arduradunak osatuko dute, Hezkuntza Departamentuaren ordezkaritzan, bai eta CENren kide batek zentroko Gizarte Kontseiluan, zentroak emandako familia profesionalei lotutako sektoreko erakunde bakoitzeko ordezkari batek ere eta sektoreko enpresa batek edo zenbaitek, enpresa-esparruaren ordezkaritzan.

 

Halaber, ekintzailetza eta autoenplegurako laguntza-bulegoak izenekoak diseinatu eta abian jarriko dira, eta haiek LHko ikasleen artean jarrera ekintzailea sustatzea izango dute xede. Hezkuntza Departamentuko #ideacción programan garatuko den ekimenak CENen partaidetza izango du Proiektuak Ebaluatzeko Batzordean, eta lan-merkatuaz duen ezagutzaren berri emango du bertan.

Bestalde, LHko zentro integratu batean esperientzia pilotu bat garatzea aurreikusten da eta honako honetan oinarrituko da: euskarri digitalean gida didaktiko bat egitea irakasleentzako materialeekin, irakasleek ondoren ikasleei lan-merkatuan arrakasta izatea erraztuko dieten zenbait zuzendaritzako trebetasun transmiti diezazkien.

Laugarrenik, aurreikusten da, irakasleak, Hezkuntza Departamentuko buruzagitzak eta LHko zentro publikoetako sareko zuzendaritza-taldeak zuzendaritzako trebetasun nahiz tekniketan prestatzea. Horretarako, CENek Nafarroako Gobernuaren esku jarriko ditu: Zuzendariak Prestatzeko Programen barnean dauden prestakuntza-jarduerak eta Enplegurako Lanbide Heziketako Programa, biak ala biak Nafarroako Enplegu Zerbitzuak finantzatutakoak eta Foru Gobernuaren mende dagoena. Helburua da zuzendaritzako kideak eta irakasleak prestakuntzako orduak beren borondatez osa ditzaten zuzendaritzako trebetasunei nahiz enpresa-kudeaketari lotutako gaietan, eta irakasleek ere gauza bera egin ahal dezaten ematen dituzten familia profesionalari lotutako gaiekin, bai eta zeharkako beste gai batzuekin ere.

Zehaztutako beste neurrietako bat LHko zentroak "Enpresarioa izan nahi dut" programan parte-hartzea da, CENek sustatutakoa. Ekimena gazte-ikasleentzat da haiengan enpresa eta ekintzailetzako espiritua sustatzeko xedearekin. Programa horren esparruan, ikasleek mintzaldi-solasaldia izango dute enpresario ezagun batekin; azken horrek bere esperientzia pertsonalaren eta profesionalaren berri emango du eta haren enpresako instalazioak bisitatuko dituzte.

Azkenik, Nafarroako Gobernuak CENek antolatuko duen prestakuntza nahiz enpleguari lotutako azterketa eta txostenen definizioan, diseinuan eta lanketan lagunduko du, bai eta Nafarroako Enpresarioen Konfederazioak sustatuko dituen prestakuntza profesionalari eta enpleguaren esparruari lotutako informazio-, sentsibilizazio- eta zabaltze-jardunaldien garapenean ere.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa