Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Etorkizuneko erronka nagusien artean kontziliazio eta erantzukidetasuneko programetan gizonezkoen parte-hartzea dago
Erdian, Teresa Nagore parte hartutako pertsonen alboan.
(
irudia handitu
)
Foru Komunitatean egun indarrean dauden kontziliazioaren aldeko 33 tokiko itunetako 72 ordezkarik parte hartu dute berriki Nafarroako Gobernuak Iruñean antolatutako prestakuntza-jardunaldi batean. Haren helburua esperientziak eta abian jarritako proiektuak nahiz ekintzak ezagutu eta trukatzea izan da.
Familia eta Berdintasunerako Nafarroako Institutuko zuzendari-gerenteak zabaldu eta itxi duen jardunaldian zehar, bertaratutakoek tokiko itunen erronka nagusien artean jarri dute gizonezkoak tartean sartzea kontziliazioa eta erantzukidetasuna sustatzeko programa guztietan.
Gainera, azpimarratu dute ere: itunak sinatu dituzten erakundeen arteko koordinazioa hobetzeko beharra, egindako lana ikusaraztea eta pertsona nahiz erakunde parte-hartzaileen prestakuntza lehenestea.
Bestalde, jardunaldian zehar proposamen eta lan-ildo ezberdinak aztertu dituzte, esaterako: `bizikidetza egokirako kontratuak´, eskolako bide seguruak, denboraren bidezko banaketa familiaren esparruan eta pertsona gazteengan oinarritutako programen garapena.
Taldeka egindako lanaren une bat.
(
irudia handitu
)
Kontziliazioaren aldeko tokiko itunen ordezkaritzako hurrengo prestakuntza-saioa azaroaren 20an egingo da, Iruñean ondorengo izenburupean: "Kontziliazioaren aldeko tokiko itunak: argudioetarako dokumentuak".
Kontzilizaioaren aldeko tokiko 33 itun
Kontziliazioaren aldeko tokiko itunak Familia eta Berdintasunerako Nafarroako Institutuak sustatzen, kudeatzen eta finantzatzen ditu. Europako funtsekin eratutako programa baten bidez 2004an sortutako ekimen horrekin, borondateak batu nahi dira tokiko esparruan barnean (tokiko erakundeak, enpresak, sindikatuak, ikastetxeak, elkarteak…) herritarren bizitza pertsonala, familiarra eta lanekoa bateragarri egitearen aldeko jarduerak garatzeko.
Gaur egun kontziliazioaren aldeko tokiko 33 itun indarrean daude, honako hauek: Ablitas; Altsasu; Antsoain, Agoitz; Azagra; Barañain; Berriozar; Burlata; Cabanillas; Cintruenigo; Erdialdeko Partzuergoa; Corella,; Lizarra, Fustiñana; Huarte; Irurtzun; Bortziriak-eko Mankomunitatea; Los Arcos-ko Mankomunitatea; Noaingo Mankomunitatea; Ultzamako Mankomunitatea; Lazagurria SSB Mankomunitatea; Lodosa, Mendabia, Sartaguda eta Sesma; Murchante; Orkoien; Iruñea; Azkoien; Ribaforada; San Adrian; Doneztebe; Tafalla; Tutera; Atarrabia; Villafranca eta Zizur Nagusia.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen