(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

1.316 langabe gehiago izan da urrian eta dagoeneko 50.993 pertsona dago lanik gabe Nafarroan astelehena, 2012.eko azaroak 5


% 2,63ko igoera da, eta kontratazioak, berriz, 1.629 gehiago egin dira aurreko hilabetearekin alderatuz


Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren (NEZ) Enplegu Agentzian 50.993 langabe erregistratu zen urriaren amaieran, hau da, % 2,65 gehiago (1.316 pertsona) aurreko hilabetearekin alderatuz; orduan 49.677 pertsona zegoen lanik gabe. 2011ko urriarekin alderatuz, 6.222 langabe gehiago dago, hots, % 13,90 igo da.

Kontratazioari dagokionez, lantokia Nafarroan izanik Nafarroako Enplegu Zerbitzuan (NEZ) erregistratutako kontratu-kopurua 20.339koa izan zen. Irailarekin alderatuz, 1.620 kontratu gehiago egin dira.

Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari-gerente Maribel García Malo-k urriko langabezia-datuen balorazio txarra egin du, nahiz eta zehaztu duen "igoera horrek azken urteotako urriko hilabetearen joera orokorrari jarraitzen diola". Gaineratu du "2012ko urriko hilabetearen igoera (1.316 pertsona, % 2,65) balio absolutuetan nahiz erlatiboetan 2011ko urriarekin alderatzen badugu (2.153 pertsona, % 5,05), igoera hori txiki samarra izan dela ikusten dugu".

Datuei dagokienez, adierazi du "jarduera-sektoreka aztertuz, igoera hori kanpaina batzuk amaitu izanagatik gertatu dela bereziki, nekazaritzako elikagaien eta merkataritzaren kasuan, esaterako".

Enplegu-agentzietan, langabeziak haietan guztietan gora egin du eta hiriburuan igo da gutxien, % 0,80 (245 pertsona). Beste aldean kokatzen dira: Tafalla, % 8,69ko igoerarekin (273 pertsona); Lodosa, % 7,11ko igoerarekin (107 pertsona) eta Tutera, % 5,59ko igoerarekin (502 langabe gehiago). Gainerako Nafarroako Enplegu Zerbitzuen Agentzietan igoera % 3,54koa izan da (44 pertsona) Donezteben, % 3,34 (94 pertsona) Lizarrako Agentzian, % 2,54 /28 pertsona) Agoitz-ekoan eta % 1,51 (23 pertsona gehiago) Altsasuko ingurukoan.

Sektore ekonomikoetan, langabezia banatu da zerbitzuen sektorearen (639 langabe gehiago); industriaren (355 langabe gehiago) eta lehen sektorearen artean (301 langabe gehiago). Eraikuntza-sektorean gutxiago igo da, 24 pertsona gehiago dago lanik gabe, eta aurreko enplegurik gabeko kolektiboan, berriz, 3 pertsona gutxiago dago lanik gabe.

Azpisektore ekonomikoetan, nabarmendu behar da, alde batetik, 189 langabe gehiago dagoela elikaduraren industrian nekazaritza-produktuak transformatzeko kanpaina amaitu delako (Nafarroa hegoaldean hilabete honetan izandako langabeziaren igoera azaltzen du), eta bestetik, enpleguari lotutako jardueretan lanik gabe dagoen 215 pertsonak. Honako alor hauetan izandako igoera ere azpimarratu behar da: Administrazio Publikoan (49 pertsona), osasun-jardueretan (24 pertsona), posta-zerbitzuetan (31 pertsona) edo bizitoki-establezimenduetan emandako laguntzan (53 pertsona). Aitzitik, hezkuntzan 86 pertsona gutxiago dago lanik gabe ordezkapen-kontratuak direla eta.

Industria-sektorearen barnean langabeziak gora egin du metalaren sektoreari lotutako industrietan batez ere, bai eta makinariaren fabrikazioan eta garraioko beste material baten fabrikazioan ere. Zerbitzuen sektorean udako kanpainaren amaiera oraindik nabari da txikizkako merkataritzan nahiz ostalaritzan eta ostatuko zerbitzuetan.

Sexuaren arabera, 25.794 emakume zegoen lanik gabe, %1,38 igoerarekin (351 emakume) eta 25.199 gizon, % 3,98 gehiago (965 gizon) aurreko hilabetearekin alderatuz. Adinaren arabera, 128 gizon 25 urtetik beherakoak izan dira eta 837 25 urtetik gorakoak hilabete horretan langabezia-zerrenda gizendu dituztenak. 25 urtetik beherako emakumeen artean 64 langabe gehiago izan da eta 287 gehiago 25 urtetik gorakoen artean.

Adin-taldeen arabera, langabeziak 25 urtetik beherakoen artean igo da bereziki, % 3,60 igo da (192 gazte gehiago), eta 5.524 gazte dago lanik gabe (2.478 emakume eta 3.046 gizon). 25 urtetik gorakoen artean, langabeziak % 2,53 egin du gora aurreko hilabetearekin alderatuz (1.124 pertsona), eta tarte horretan 45.469 pertsona dago lanik gabe (23.029 emakume eta 21.316 gizon).

Kontratazioa

Urrian izandako 20.399 kontratuetatik, 1.562 (% 7,66) mugagabeak izan dira eta 18.704 aldi baterako. Gainerako 133 kontratuak prestakuntzako kontratuak izan dira. Hala, aurreko hilabetearekin alderatuz, 392 kontratazio mugagabe gehiago izan da, aldi baterako 1.275 kontratu gehiago eta prestakuntza-kontratuak 33 gutxiago egin dira.

Sexuaren arabera, 11.165 emakumek (aurreko hilabetean baino 1.653 gehiago) eta 9.234 gizonek (irailean baino 24 gutxiago) sinatu dute kontratu bat. Adin-taldeen arabera, kontratazioa honako era honetan banatu da: 25 urtez azpiko 3.584 kontratuetan (aurreko hilabetean baino 66 gehiago), 25 eta 44 urte arteko langileek sinatutako 12.624 kontratuetan (irailean baino 988 gehiago) eta 45 urtetik gorako pertsonek sinatutako 4.191 kontratuetan (575 kontratazio gehiago egin dira).

Jarduera-sektoreen arabera, kontratazioak gora egin zuen: zerbitzuetan (17.120 kontratu, irailean baino 2.242 gehiago) eta eraikuntzan (892 kontratu, aurreko hilabetean baino 104 gehiago). Aitzitik, industrian kontratazio gutxiago izan da (1.790 kontratu), 340 gutxiago, eta baita nekazaritzan ere (irailean 597 kontratu sinatu ziren lehen sektorean, abuztuan baino 377 gutxiago).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa