(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barcina Lehendakariak My Dream Interview nazioarteko lehiaketan irabazle izandako Atarrabiako Pedro de Atarrabia BHIko ikasleak hartu ditu astelehena, 2012.eko azaroak 5


Ikasleek lehiaketarako ETAren biktima eta harreran ere izan den Irene Villa elkarrizketatu zuten


Transcripción textual del video

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinak Atarrabiako Pedro de Atarrabia institutuko ikasleak hartu ditu gaur eguerdian Nafarroako jauregiko Tronuaren aretoan. Ikasle horiek My Dream Interview (Beti amestu izan dudan elkarrizketa) nazioarteko lehiaketako sari berezia jaso dute, eta lehiaketa Munduko Egunkari eta Albiste Editoreen Elkarteak (WAN-IFRA) antolatzen du.

Taldeko argazkia

Barcina Lehendakaria saria jasotako ikasleekin. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinak AtarrabiakoPedro de Atarrabia institutuko ikasleak hartu ditu gaur eguerdian Nafarroako jauregiko Tronuaren aretoan. Ikasle horiekMy Dream Interview (Beti amestu izan dudan elkarrizketa) nazioarteko lehiaketako sari berezia jaso dute, eta lehiaketa Munduko Egunkari eta Albiste Editoreen Elkarteak (WAN-IFRA) antolatzen du.

Ikasleek Irene Villa-ri egindako elkarrizketa bat aurkeztu zuten lehiaketara. Villa-k bi hankak galdu zituen 12 urte zituela ETAk egindako terrorismo-atentatu batean eta harreran izan da José Iribas kontseilariarekin, Diario de Navarra fundazioko (elkarrizketa egiten lagundu du) eta saritutako taldeko ordezkariekin batera.

Nafarroako Lehendakariak adierazi du Nafarroako Gobernua "harro" sentitzen dela ikasle horiek lortutako sariagatik. "Izan dezakegun gauzarik onena ondo prestatutako pertsonak dira, espiritu kritikoarekin eta badakitenak garrantzitsuena pertsonak direla" gaineratu du.

Barcinak ere Irene Villari eskerrak eman dizkio proiektu horretan parte hartu izanagatik eta aitortu dio "erreferentzia bat dela terrorismoaren gaitza pairatu duten pertsona guztientzat eta adibide argia nor izan diren garaituak eta nor garaileak jakiteko".


Barcina, Villa eta Iribas

Barcina Lehendakariaren agerraldia Irene Villa eta Iribas kontseilaria alboan dituela. ( irudia handitu )

DBHko 2. mailako sei ikasle

Taldea Atarrabiako Pedro de Atarrabia institutuko DBHko sei ikaslek osatzen dute: Nidia Pino Duarte, Rosa Cruz Chueca, Ana Espartero Gil, Maite Sánchez Galera, Raquel Marañón Aristu eta Itziar Sáenz Bretón, eta talde horren arduradun José Javier Baile Torrea irakaslea izan da; Diario de Navarra fundazioak izendatutako tutorea, berriz, Yulen Garmendia.

Alemania, Frantzia, Irlanda eta Hego Afrikako kazetariek osatutako epaimahaiak azpimarratu du taldeak "ikerketa-lan bikaina" egin duela Irene Villaren bizitzari buruz, eta "elkarrizketa oso on batean" islatzen dela.

Lehiaketaren lehen edizioa 11 eta 15 urte bitarteko 2.000 ikaslek baino gehiagok parte hartu dute, eta ahaleginaren eta gainditzearen balioak diren pertsonak elkarrizketatu behar izan dituzte. Lehiaketaren helburua belaunaldi berriei ahaleginaren balioa eta kultura erakustea zen eta, aldi berean, hizkuntzaren eta komunikazioaren arloan oinarrizko gaitasunak sustatzea.

Sariak urriaren 29an banatu ziren Frankfurt-eko Nazioarteko Liburu Azokaren irekiera-ekitaldian.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa