(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuaren Ordezkaritzak eta Nafarroako Gobernuak protokolo bat sinatu dute terrorismoari goraipamena eta gorazarre egiten dizkioten pintadak kentzeko asteartea, 2012.eko azaroak 6


Akordioak bi erakundeen arteko elkarlana sendotzen du eta alor horretako funtzioen bikoiztasunarekin amaitzen da


Transcripción textual del video

Nafarroan Gobernuak duen ordezkari Carmen Alba Orduna-k eta Nafarroako Gobernuko Lehendakaritzako, Justiziako eta Barneko kontseilari Javier Morrás Iturmendi-k lankidetza-protokolo bat sinatu dute Foru Komunitateko zenbait udalerritan dauden pintadak, kartelak edo pankartak kentzeko eta terrorismoari goraipamena eta gorazarre egiten diotenak.

Bi erakundeen arteko elkarlana sendotzen eta alor horretako bikoiztasunari amaiera ematen dion akordioa hartu da, udal batzuek beren funtzioetan utzikeriaz jokatu dutela egiaztatu ondoren, terrorismoa edo terroristak aipatzen dituen pintadak eta kartelak onartuz beren udalerrietan.

Alba eta Morrás

Alba ordezkaria eta Morrás kontseilaria lankidetzarako hitzarmena sinatzen. ( irudia handitu )

Nafarroan Gobernuak duen ordezkari Carmen Alba Orduna-k eta Nafarroako Gobernuko Lehendakaritzako, Justiziako eta Barneko kontseilari Javier Morrás Iturmendi-k lankidetza-protokolo bat sinatu dute Foru Komunitateko zenbait udalerritan dauden pintadak, kartelak edo pankartak kentzeko eta terrorismoari goraipamena eta gorazarre egiten diotenak.

Bi erakundeen arteko elkarlana sendotzen eta alor horretako bikoiztasunari amaiera ematen dion akordioa hartu da, udal batzuek beren funtzioetan utzikeriaz jokatu dutela egiaztatu ondoren, terrorismoa edo terroristak aipatzen dituen pintadak eta kartelak onartuz beren udalerrietan.

Egungo araudiaren arabera, udalak dira garbiketako zerbitzu publikoa emateko erakunde eskudunak, eta haren barnean sartzen da pintadak garbitzea.

Nafarroako Gobernuak nahiz Gobernuaren Ordezkaritzak protokolo hori sinatu dute, bi aldeek interesa baitute Foru Komunitateko udalerrietako kaleetan eta fatxadetan terroristen eta talde terroristen aldeko eta terrorismoari gorazarre egiten dioten aldeko pintadak eta kartelak egon ez daitezen; haiek erakutsiz, gainera, biktimak mespretxatzen eta makurrarazten dira.

Jarduteko protokoloa

Protokoloaren arabera, terroristen aipamenen bat azaltzen den pintada edo pankarta baten berri ematen denean, Polizia Nazionala, Guardia Zibila eta Foruzaingoa arduratuko dira txosten bat egiteaz, eta beren administrazio publikoari entregatuko diote. Nafarroako Gobernuak eta Gobernuaren Ordezkaritzak idatzi hori bateratuko dute, komunikazio arina ezartzeko eta bikoiztasunak ekiditeko.

Txostena eginda eta, hura egin duen poliziaren arabera, bata edo bestea arduratuko da udalari egoeraren berri emateaz, eta gogoratuko zaio pintadak garbitzeko legezko betebeharra duela, eta haiek kentzeko hilabeteko epea emango zaio.

Epea amaitu ondoren, Nafarroako Gobernuak edo Gobernuaren Ordezkaritzak egindako eskaera gauzatu dela egiaztatuko da. Hala egin ezean, Foru Gobernuak pintadak garbitu eta kenduko ditu eta lan horren kostuak agindua bete ez duen udalaren esku geratuko dira. Jarduketa hori gauzatuko da, organo judizial edo fiskal eskudunei egindako gertakarien bidalketari kalterik egin gabe, erantzukizun penalak eskatze aldera.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa