(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Madrilgo ordezkaritza itxi du eta Bruselako ordezkaritza Kanpo Arazoetako Ministerioko egoitzara aldatu du

asteazkena, 2012.eko azaroak 7


Argaltze-neurri horrekin, legealdi honetako zortzigarrena, 150.000 euro baino gehiago aurreztuko dela urtean kalkulatzen da


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran erabaki du Madrilen zabalik zuen ordezkaritza ixtea eta Bruselan zuen ordezkaritza Kanpo Arazoetako Ministerioak Belgikan duen egoitzara aldatzea. Bi jarduketekin urtean 150.000 eurotik gora aurreztuko dira eta Nafarroako Gobernuak egitura murrizteko abiarazitako ekintzen barnean sartzen dira Administrazio Publikoagatik herritarrek ordaintzen duten faktura gutxitzeko.

Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran erabaki du Madrilen zabalik zuen ordezkaritza ixtea eta Bruselan zuen ordezkaritza Kanpo Arazoetako Ministerioak Belgikan duen egoitzara aldatzea. Bi jarduketekin urtean 150.000 eurotik gora aurreztuko dira eta Nafarroako Gobernuak egitura murrizteko abiarazitako ekintzen barnean sartzen dira Administrazio Publikoagatik herritarrek ordaintzen duten faktura gutxitzeko.

Nafarroako Gobernuak Madrilen duen ordezkaritza 2001ean sortu zen administrazio zentralarekiko eta Espainiako hiriburuan egoitza duten estatuko nahiz nazioarteko beste erakundeekiko harremanei erantzuteko, bai eta "Navarra" marka dinamizatuko zuten enpresa, merkataritza, gizarte, kultura eta turismoko ekimenei laguntza eman eta haiek sustatzeko ere. 2005. urtetik Salvador Estébanez Eraso zuzentzen du.

Ordezkaritza 2013ko lehen hiruhilekoan itxiko dela aurreikusten da, hiriburuan hartutako konpromisoak bete ondoren. Guztira, 90.000 euro aurreztuko dira, langileen kostuen (zuzendari nagusi bat eta administraria) eta eraikinaren mantentze-lanetarako kostuen artean. Eraikina Nafarroako Gobernuko Ondarearen esku geratuko da. Madrilen burutzen ziren ekintzak Iruñetik egingo dira Erakunde Harremanetako Zuzendaritza Nagusiaren beraren langileekin.

Bruselako Ordezkaritza

Nafarroako Gobernuaren Bruselako Ordezkaritzaren kasuan, Gobernuak aurreikusi du Kanpo Arazoetako Ministerioarena den Europar Batasuneko Espainiako Ordezkaritza Iraunkorraren (REPER) bulegoetara aldatzea datozen hilabeteotan. Neurri horrekin, Foru Gobernuak urtean 60.000 euro inguru aurreztuko du.

Bruselako Nafarroako Gobernuaren bulegoaren alokatzeak (Avenue Des Arts,3 zenbakian dago) urtean 72.100 euroko kostua du. Foru Administrazioak 14.000 euroko laguntza ematea aurreikusten da REPERen egoitzaren mantentze-lanetarako, era kontu hori ministerioarekin izenpetuko den hitzarmenean jasoko da.

Bruselako Ordezkaritzak bi langile ditu -María Lozano Úriz ordezkaria eta idazkari bat- eta 2012. urterako 276.791 euroko aurrekontua du; kopuru horretatik 139.065 euro funtzionamendu eta alokairuko gastuei dagokie eta 128.726 langileen gastuei.

Kanpo Arazoetako Ministerioak aurten autonomia erkidegoei beren erkidegoetako bulegoak enbaxadetan sartzeko aukera eskaini die. Orain arte, gonbidapen horri baietza eman die, Nafarroaz gain, Errioxak, Gaztela Leonek, Valentziako Komunitateak eta Galiziak.

Ordezkaritzak ordezkaritza-lanak garatzen ditu, Nafarroa eta beste eragile batzuen arteko solaskide moduan (Europako erakundeak, Espainiako Ordezkaritza Iraunkorra EBaren aurrean, gainerako eskualde europarrak, Europako think-tank nagusiak). Informazio eta harreman publikoen zeregina ere egiten du, Foru Komunitatearen irudia sustatuz.

Gainera, Ordezkaritzatik eragile eta interes nafarren aldeko aholkularitza eta kudeaketa egiten da, Europako proiektuen, lizitazioen, bazkide-bilaketen eta aukeren jarraipena burutuz, Nafarroako Gobernuaren Ekonomia eta Nazioarteko Politikaren Zuzendaritza Nagusiaren laguntza estuarekin.

Nafarroako Ordezkaritza Espainiako ordezkaritzaren zati da eta autonomia erkidegoen ordezkari da Europar Batasuneko lau Ministroen kontseilutan. 2012ko lehen seihilekoan Hezkuntza eta Kulturako kontseiluetan izan zen, buruzagitza danimarkarraren pean. Urteko bigarren erdian, buruzagitza zipretarraren pean, Nekazaritza –garrantzitsua etorkizuneko Nekazaritzako Politika Bateratuaren negoziaketari dagokion guztian– eta Enplegu eta Gizarte Gaien eta Gazteriako kontseiluetan parte hartzen du.

Nafarroak kontseilu horietan parte hartzen du estatuko ordezkaritzaren barnean; izan ere, parte-hartzea onartzen zaie (bakarrik) egitura federala edo ia federala duten herrialdeetako eskualdeetarako, Alemania, Belgika edo Espainia, esaterako.

Bestalde, Bulegoak Nafarroaren ordezkari izaten jarraitzen du Foru Komunitatea aspalditik dagoen Europako eskualdeen sare nagusietan: Periferiako eta Itsasaldeko Eskualdeen Konferentzian (CRPM), 2004tik Energia eta Klimaren lan-taldearen buru da eta I+G+Bko lan-taldean era aktiboan parte hartzen duen; Europako Muga Eskualdeen Elkartean (ARFE), Nafarroa bertako batzorde betearazlean dago; Ikerketa eta Berrikuntzarako Europako Eskualdeen sarean (ERRIN), Nafarroa Bioteknologiako taldearen buru da eta oso presente dago Ikerketaren Etorkizunari, Energiari eta Berrikuntzaren Finantzaketari buruzko taldeetan; Pirinioetan Lan Elkartearekin elkarlanean ari da eta biurteko honetan Foru Komunitateak du buruzagitza.

Argaltzeko zortzigarren neurria

Madrilgo Ordezkaritza kentzea eta Bruselako Ordezkaritzaren bulegoa Kanpo Arazoetako Ministerioaren egoitzara aldatzea Gobernuak legealdi honetan hartutako argaltzeko zortzigarren neurria da.

Zehazki, 2011ko foru-hauteskundeen ondoren, Foru Gobernu berriak uztailaren 18an erabaki zuen goi-karguen eta konfiantzazko postuen % 23,7 kentzea, oinarrizko egituraren onarpena dela eta (organigramak, zuzendaritza nagusiaren mailarekin), 900.000 euro inguru aurreztuz. Hilabete bat geroago gutxi gorabehera, abuztuaren 24an egitura organikoa onartu zuenean (zuzendaritza nagusien zerbitzuak eta atalak garatzen ditu), buruzagitzen % 8,24 kentzea erabaki zuen langileen gastuan urtean, guztira, 2 milioi euro baino gehiago murriztuz.

Era berean eta Nafarroako Gobernuaren birmoldaketa dela eta UPN-PSN ituna hautsi ondoren, iragan uztailaren 2an oinarrizko egitura berrikusi zen eta Foru Administraziotik zuzendaritza nagusi bat eta hiru erakunde kentzea erabaki zen. Gainera, uztailaren 18an, GobernuakOsasun Departamentuaren egitura % 5,75 kentzea erabaki zuen, administrazioko 12 unitate kenduz eta urtean 308.500 euro aurreztuz; eta uztailaren 25ean, egitura organikoa garatuz, administrazioko lau unitate kentzea zerbitzu-milarekin Ekonomia, Lehendakaritza eta Gizarte Politiken departamentuen berregituraketan.

Iragan urriaren 10ean, Hezkuntza Departamentuan administrazioko bost unitate murriztu ziren atal-mailarekin, 200.000 euro baino gehiago aurreztuz; eta astebete geroago, urriaren 17an, urtean 50.000 euro aurreztea erabaki zen Gizarte Politiken Departamentuaren egitura berraztertuta.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa