(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako urtegiek beren edukiera bikoiztu dute urrian osteguna, 2012.eko azaroak 8


Xabierko udalerriak bere batez besteko balioak bost aldiz gainditu ditu hilabete horretan


2012ko urria euri askokoa izan da eta garai horretan ohikoa den tenperatura egin du. Urtegien edukiera igo egin da euriteei esker; hala, irailaren amaieran urtegiaren edukieraren % 23koa zen eta gaur egun, berriz, % 50ekoa. Esako urtegiaren gorakada izan da bereziki aipagarria; irailean % 15ekoa zen, eta urrian, berriz, % 67koa, Erronkariko ibarrean nahiz Aragoi ibaian urak isurtzen diren Aragoi Pirinioetako ibarretan hilaren 19an eta 20an egindako euriteen ondorioz.

Nafarroa guztiko batez bestekoaren gainetik egin du euria. Komunitate gehienetan ohikoa dena baino bi edo hiru aldiz gehiago egin du euria hilabete horretan, eta beren ohiko balioetan izan diren hurbileneko zonaldeak Ollo, Urbasa, Barranca eta ibar kantabriarrak izan dira, espero zena baino % 30 eta % 50 euri gehiago. Batez besteko balioetatik urrunen kokatu den tokia Xabier izan da; batez besteko balioekin alderatuz, euria bost aldiz gehiago egin du bertan.

Euriteak ez dira egun askotan izan, baizik eta hilaren 10-11n eta 18tik 21era bitarte pilatu ziren bereziki. 18tik 21a bitarte egindako euriteak uholdeak eragin zituen zenbait udalerritan eta kaltea handiak bereziki Erronkari eta Zaraitzuko ibarretako azpiegituretan, bai eta errepide-mozketak ere zenbait udalerritan. Nolanahi ere, eurite handienak hilaren 10ean izan ziren. Egun horretan 20, 18 eta 17 litro jaso ziren metro koadro bakoitzeko hamar minutuz Sartaguda, Tafalla eta Esako estazioetan, hurrenez hurren.

Urrian jasotako eurien balio altuenak gainditu dira Oibar, Corella, Falces, Xabier, Lerin, Leire, Nabaskoze eta Garesko estazioetan, haiek guztiak 30 urte edo gehiagoko seriekin. Xabier eta Oibarren kasuan, gainera, hilabete batean kopuru gehien jaso den hilabetea da, edozein hilabeterekin alderatuta ere. Halaber, egun bakar batean jasotako euri-kopuru handiena ere gainditu da Oibar, Artieda, Corella, Illundain, Irotz, Elo, Nabaskoze eta Urzainkiko estazioetan. Xabier eta Urzainkiren kasuan ere, egun bakar batean gehien jaso den euri-kopurua da, edozein hilabeterekin alderatuta ere.

Tenperaturei dagokienez, urteko garai honetakoak izan direla esan daiteke; -0,8 eta 1,2 gradu artean izan gara, nahiz eta egia den hilabeteko lehen hamar egunetan udako tenperaturak izan zirela, altuenak 30 graduak gaindituz; ondoren tenperatura normalagoak izan ziren eta gauden urtarorako eta, azkenik, hilabeteko azken egunetan ohikoak baino tenperatuta baxuagoak izan ziren lehen izozteak eginez. Aurreko guztiaren erakusgarri, urriko gehieneko tenperaturen balioak berdindu ziren Areso, Azpirotz, Betelu, Buñuel, Leitza eta Urbasako estazioetan, baina hilabete horretarako gutxieneko tenperatura baxueneko balioak ere izan ziren Allotz, Lezaun, Leire eta Olorizko estazioetan eta beste estazio batzuetan berdindu dira.

Hilaren 16tik 19ra eta 27-28an, 100 Km/h-ko abiadurako haize-boladak izan ziren Aralar, Arangoiti, Bardeak (Muino Beltza), Perdon, Gorramendi, Iturgoiengo Trinitate eta Uxueko estazioetan. Aipagarria da hilaren 19an Gorramendin izan zen 129 Km/h-ko abiadurako haizea.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa