(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak eta Automoción Sostenible T+C enpresak protokoloa sinatu dute Iruñerrian fabrika berri bat jartzeko ostirala, 2012.eko azaroak 9


Behin betiko kokapena bilatzen duen proiektuak jarduerari 2013aren erdialdera hasiera ematea aurreikusten du 32 langilerekin


Transcripción textual del video

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinak eta Automoción Sostenible T+C SL enpresaren ordezkari Miguel Sola-k asmoen protokoloa sinatu dute gaur goizean Iruñerrian autoetarako abiadura-kaxa automatikoak konpondu eta berriz egiteko fabrika jartzeko. Enpresaren jarduera 2013aren erdialdera hasiko dela aurreikusten da eta 32 pertsona kontratatzea.

Negozioaren kontzeptua teknologikoki aurreratuak diren industria-prozesuak erabiltzea da, berrerabilpenerako erabilitako edo hondatutako produktua errekuperatzen uzten dutena, haren errendimendua gordez eta produktu berri batek duen berme bera eskainiz.

Nafarroako Gobernuak Automoción Sostenible T+C SL enpresa foru-intereseko inbertsio-proiektutzat jo du, eta horrek lehentasunezko bultzada eta premiazkoa dakar tartean dauden administrazioek egin beharreko izapide guztietarako. Zehazki, beharrezko burokrazia guztiaren epeak erdira murrizten dira inbertsioak gauzatu ahal daitezen.

Protokoloa sinatzen

Barcina Lehendakaria eta Miguel Sola protokoloa sinatzen. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinak eta Automoción Sostenible T+C SL enpresaren ordezkari Miguel Sola-k asmoen protokoloa sinatu dute gaur goizean Iruñerrian autoetarako abiadura-kaxa automatikoak konpondu eta berriz egiteko fabrika jartzeko.

Enpresa-proiektu hori abian jartzeak 1,5 milioi euroko inbertsio orokorra dakar, eta kopuru horren erdia (750.000 euro) ibilgetu finkorako da (makinariarako batez ere) eta handik 600.000 hasierako fasean emango da. Enpresaren jarduera 2013aren erdialdera hasiko dela aurreikusten da eta 32 pertsona kontratatuko dira. Fabrika Iruñerrian jarriko da, nahiz eta ez den behin betiko kokapena erabaki. Nafarroako Gobernuak sustatzailearekin lanean dihardu kokapen hori bilatu nahian.

Nafarroako Gobernuak Automoción Sostenible T+C SL enpresa foru-intereseko inbertsio-proiektutzat jo du, eta horrek lehentasunezko bultzada eta premiazkoa dakar tartean dauden administrazioek egin beharreko izapide guztietarako. Zehazki, beharrezko burokrazia guztiaren epeak erdira murrizten dira inbertsioak gauzatu ahal daitezen, administrazioaren eta hirigintzako izapideak barne edo lizentziak ematea. Hura arautzen duen foru-legearen arabera, Nafarroaren garapen ekonomiko, sozialerako edo lurralde-garapenerako garrantzia berezia duen edozein proiektu hel daiteke maila horretara.


Taldeko argazkia

Barcina Lehendakaria eta Goicoechea lehendakariordea, enpresako ordezkariekin. ( irudia handitu )

Abiadura-kaxa automatikoak berriz egitea

Automoción Sostenible T+C honako hauek konpondu eta berriz egiteaz arduratuko da: abiadura-kaxa automatikoa, pare-bihurgailua eta auto-sektorerako balbula-gorputza. Negozioaren kontzeptua teknologikoki aurreratuak diren industria-prozesuak erabiltzea da, berrerabilpenerako erabilitako edo hondatutako produktua errekuperatzen uzten dutena, haren errendimendua gordez eta produktu berri batek duen berme bera eskainiz.

Ideia da kalitate handieneko produktuak egin eta merkaturatuko dituen enpresa berritzailea sortzea, teknologikoki aurreratuak diren ekoizpen-prozesuak erabiliz eta adituak nahiz gaituak diren langileak erabiliz. Gainera, azken produktuek beren kalitatea bermatzeko berariazko test nahiz probak pasako dituztela aurreikusten da. Enpresak bere produktuak Espainian eta Europako merkatu nagusietan merkaturatuko ditu.

Enpresa Moderna Ekintzailearen Bekaren babesean sortu da. Programa hori Nafarroako Gobernuak finantzatzen du eta balio erantsi handiko lanpostuak sortuko dituzten sektore estrategikoetan ekintzailetza sustatzea du xede.

Bere kapital sozialean auto-sektoreko enpresario nafarrak daude eta, zehazki, osagaiak berriz egiteko sektorekoak. Gainera, Berrikuntzako Enpresa Nazionala SAren (ENISA) laguntza eta aitorpena jaso du. Enpresa hori Industria, Energia eta Turismo Ministerioari atxikitako erakunde publikoa da eta bideragarriak nahiz berritzaileak diren enpresa-proiektuen finantzaketan era aktiboan parte hartzen du.

Abala ematea eta laguntza publikoak jasotzea

Automoción Sostenible T+C enpresak beharrezko finantzaketa jaso dezan, Nafarroako Gobernuak enpresari bere inbertsioaren % 100eko abala emango dio ibilgetu finkoan (750.000 euro) ekonomia sustatzeko laguntzen esparruan.

Laguntza horrez gain, gaur goizean sinatutako protokoloan enpresak eskatu ahal izango duen laguntza publikoen zerrenda zehazten da indarrean dagoen araudiaren babesean, esaterako: Nafarroako Gobernuak energia aurrezteko abian jarritako pizgarriak; enpleguarren sorrera; eta langileen prestakuntza, bai eta sozietateen gaineko zergatik kengarriak diren kengarri fiskalei eta ibilgetu materialean egindako inbertsio eta amortizazioaren pizgarri fiskalei ere.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa