(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 90.000 euroko laguntzak deitu ditu ikasle gaixoen etxez etxeko hezkuntza-arretarako astelehena, 2012.eko azaroak 12


Helburua eskolako desfasea ekiditeko gaitutako irakasleak kontratatzen dituzten familiei konpentsatzea da


Ikasleak eskolan.

Nafarroako Gobernuak 90.000 euroko laguntzak deitu ditu ikasleen etxez etxeko hezkuntza-arretarako eta gaixotasun edo susperraldi luzeagatik ezin dutenak era erregularrean bere ikastetxera joan 2012-2013 ikasturtean. Diru-laguntzen helburua gaitutako irakasleak kontratatzeko beharrak eragiten dien gastua familiei konpentsatzea da, hala beren seme-alabek izan dezaketen desfasea ekiditeko.

Azaroaren 12ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean (NAO) argitaratutako deialdian parte hartu dezakete Haur Hezkuntzako (3-6 urte) bigarren zikloa, Lehen Hezkuntza eta DBH funts publikoak dituzten Nafarroako edozein ikastetxetan ikasten ari diren ikasleen guraso, edo legezko tutoreak, baldin eta medikuaren aginduz etxean susperraldian badaude eta ikastetxera ezin badute joan era normalean 21 egun natural baino gehiagoko aldian edo, gaitz kronikoengatik, aldian behingo bajak eta baja jarraituak eskatzen dituztenak, gutxienez sei hilabetez.

Laguntzak banako ebaluazio-erregimenean emango dira; hala, eskaerak aurkeztu ahala izapidetu eta ebatziko dira horretarako aurrekontu-kreditua dagoen bitartean. Aurkezteko epea 2012ko azaroaren 13an zabaltzen da formalki eta 2013ko ekainaren 30a bitarte luzatuko da, nahiz eta irailaren 1etik aurkeztutako eskaerak onartuko diren. Haiek ikaslea dagoen ikastetxean aurkeztu beharko dira.

Etxez etxeko hezkuntza-arreta ikasturtean zehar egingo da. Asteko hezkuntza-arretaren gehieneko denbora bost ordukoa izango da, ahal dela hiru alditan banatuz, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko eta Lehen Hezkuntzako ikasleentzat, eta zortzi ordukoa, oro har bi orduko lau saiotan banatuta, DBHko ikasleentzat. Gainera, hilean bi ordu izango dira arreta emandako ikaslearen tutoreen eta etxez etxeko eskolak ematen dituen irakasleen arteko koordinaziorako.

Emandako laguntzaren zenbatekoa ondorengo modulu ekonomikoen arabera erabakiko da: 12 euro/orduko Haur eta Lehen Hezkuntzako irakasleentzat eta 18 euro/orduko DBHko irakasleentzat. Ordainketa egingo da onuradunek zerbitzua ematen duten irakasleen ordainketa-kontzeptuan egindako gastuak egiaztatzen dituztenean,

Irakasleek ezingo dute Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuarekin inolako kontratu- edo lan-harremanik izan. Nolanahi ere, Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabide Zentroaren (CREENA) ospitaleko eta etxez etxeko hezkuntza-arretako ekipoak, hala nahi duten onuradunen esku utziko dute beren beharrei erantzuteko Haur, Lehen Hezkuntzako eta DBHko irakasleen zerrenda bat.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa