(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barcina Lehendakaria Pirinioetako Lan Elkartearen 30. osoko bilkuraren buru izango da ostegun honetan, Iruñean asteartea, 2012.eko azaroak 13


Osoko bilkuran Andorra PLEaren partzuergoan eskubide osoko kide izatea onartuko da


PLEren logotipoa

Pirinioetako Lan Elkartearen logotipoa.

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcina Pirinioetako Lan Elkartearen (PLE) 30. osoko bilkuraren buru izango da ostegun honetan, azaroak 15. Nafarroako Musikaren Hirian (Iruñea) egingo da eta mugaz gaindiko lankidetza-erakundeko ehun bat ordezkarik parte hartuko dute.

Bilkuran aurreikusita dago Lankidetzako Andorrako Erakundearen Atxikimenduaren Administrazio arteko Hitzarmena onartzea Pirinioetako Lan Elkartearen Partzuergoan; horri esker, Andorrako Printzerria eskubide osoko kide bihurtuko da PLEaren partzuergoan. Mugaz haraindiko erakundearen finkatzean urrats berri bat dakarren aitortza juridikoa da.

Jardunaldian bi saio egingo dira batera. Alde batetik, lehendakarien arteko urteko bilkura egingo da, eta PLEa osatzen duten zortzi lurraldeetako ordezkariak izango dira bertan. Espainiatik, Nafarroa eta Aragoiko lehendakari Yolanda Barcina eta Luisa Fernanda Rudi, hurrenez hurren, bertan egotea espero da; Kataluniako Generalitat-eko Gobernuaren idazkari Germà Gordó; eta Euskadiko Kanpo Ekintzako idazkari nagusi Guillermo Echenique. Frantziatik, Akitaniako Eskualdeko Kontseiluko lehendakariorde Frantxua Maïtia joango da; Languedoc-Roussillon eskualdeko kontseilari Marcel Mateu; eta Midi-Pyrénées eskualdeko kontseiluko lehendakariorde Marc Carballido. Andorraren izenean, bilkuran parte hartuko du Kanpo Gaietarako ministro eta Mugaz haraindiko Lankidetzako Andorrako Erakundearen lehendakari Gilbert Saboya Sunyé-k.

Bestalde, lan-saio bat egingo da eta bertan PLEa egituratzen den lan-talde eta batzordeek erakundea existitzen den 30 urte hauen balantzea egingo dute, eta epe labur nahiz ertaineko ibilbide-orri bat idatziko dute, Bertan helburuak finkatuko dira eta haiek lortzeko ekintzak. `Lankidetza antolatu´ izeneko saioan 75 pertsonak parte hartuko dute.

Jardunaldia osoko bilkura batekin amaituko da; bertan guztiek parte hartuko dute eta aztertutako gaien berri emango da. 2012ko PLEaren sariak banatuko dira, gainera, osoko bilkura horretan. Gazteria eta aktore dinamikoen arloetan mugaz haraindiko lankidetzaren aldeko proiektuak saritzen dira

Pirinioetako Lan Elkartea 1983an sortu zen Pirinioen aldeari Europako beste muga batzuetan dauden antzeko mugaz haraindiko lankidetza-egitura bat emateko. Haren helburu nagusia Pirinioen garapenari laguntza ematea da bertako erronkak kontuan hartuz, bere aberastasunak zainduz eta lankidetza transnazionala sustatuz.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa