(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Jardunaldi batzuek Nafarroako Gobernuaren 12 zentrok garatutako 25 berrikuntza-proiekturen berri emango dute asteartea, 2012.eko azaroak 13


Osasuna, robotika, informatika, energia berriztagarria eta pertsonentzako arretarekin dute zerikusia


Taldeko argazkia

Iribas kontseilaria proiektuetako parte-hartzaile batzuekin. ( irudia handitu )

Hezkuntzako kontseilari José Iribas "Lanbide Heziketako Berrikuntzako Proiektuak" jardunaldien irekiera-ekitaldian izan da gaur goizean. Jardunaldi horiek azaroaren 13tik 15era bitarte egingo dira Iruñeko Planetarioan Nafarroako Gobernuaren Lanbide Heziketako (LH) hamabi zentrok garatutako 25 berrikuntza-proiektu aurkezteko helburuarekin, Espainiako beste zentro eta enpresa batzuen laguntzarekin.

Nafarroako zentroek 624.770 euro jaso dute Gobernu Zentralaren eskutik, besteak beste, osasuna, robotika industriala, informatika, identitate digitala, energia berriztagarriak, ekintzailetza, pertsonentzako arreta eta natur ingurunearekin zerikusia duten proiektuak garatzeko.

Ondorengo LH zentroetako 113 irakaslek eta ikaslek parte hartzen dute bertan: Nafarroako Osasun Eskola Tekniko Profesionala, sei proiektutan esku hartzen duena; Imarkoaingo Ciser, hirutan esku hartzen duena; Tuterako LHI ETI (2); Iruñeko San Juan BHI (2); Iruñeko Virgen del Camino LHI (2), Iruñeko Gizarte Egokitzapenerako BHI (2); Azkoiengo Ribera del Arga BHI (2); Iruñeko Basonekazaritza (2); Iruñeko Donapea LHI (1), Tafalla LHI (1), Burlatako Ibaialde BHI (1) eta Lizarrako LHI (1).

Parte-hartzaileak diren zenbait irakaslek eta ikaslek jardunaldi horiek antolatzen diren bi saioetatik lehenengoan izan dira. Bigarren saioa ostegunean, hilak 15, egingo da 2012ko Nafarroako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Asteen esparruan.

Proiektuak

Nafarroako Osasun Eskola Tekniko Profesionala zentro integratuak aurkezten diren 26 ekimenetatik seitan parte hartzen du: `enpresa LH´, bere inguruko enpresekin harreman egonkorrak eta epe luzera begira garatu nahi dituenak; `Ospitale birtuala´, benetako ospitale-eredu batean oinarritutako tresna didaktiko bat sortzea bilatzen duena; `Urteako kutsatzaile organikoak erabakitzea´, uren kutsatzaileei buruz metodologiak inplementatu eta baliozkotzeko; `Beti LH´ LHko zentroetarako eta haien enpresa-ingurunerako berrikuntza-sistema bat; `Share Biotech´, espazio atlantikoan bioteknologia-sektorea indartzea bilatzen duena; eta `Osasunean inbertitzen dut, nire nutrizioa aztertzen dut´, elikagai-ohitura, jarduera fisiko eta osasun-aurrekarien inguruko inkestak diseinatzean datzana.

Donapea LHIk `Monitorizatutako domotika-sistema zabal baten diseinua´ izeneko proiektuan parte hartzen du, domotika-sistemak berritzea bilatzen duena malgutasun, birkonfigurazio eta aldakortasuneko aukeretan sakontzeko; eta Tafalla LHIak `Alderantzizko teknologia eta piezen prototipadoak´ proiektuan parte hartzen du, eta azken horren helburua da, alderantzizko teknologia eta piezen prototipadoa Fabrikazio Mekanikoko lanbide-familiako prestakuntza-zikloen edukietan sartzea.

Burlatako Ibaialde BHIak `Identitate digitala. Enplegu-mailaren oinarrizko elementua. Marka pertsonalak Interneten´ proiektua aurkeztuko du. Proiektu horretan ikertzen da nola hezkuntzako gizarte-sareek eta 2.0 web-eko tresnek LHko ikasleei lagun diezaieketen beren biografia digitala osatzen beren enplegu-maila handitze aldera, kasu horretan zerbitzuen sektorean eta, zehatzago, sukaldaritza-sektorean.

Aldiz, Tuterako ETIak informatika-tresnei lotutako bi proiektu garatu ditu. Lehenengoak`LH cloud. Mugarik gabeko LH´ du izena eta haren helburua `cloud computing´(hodeia) bat ezagutzera ematea eta osatzea da ematen dituzten edukien jasotzea era unibertsalean errazteko; eta bigarrenaren izena `Informatika-tresnak telematikako kontrolerako eta simulagailu telematikoetarako´ da, Internet erabiliz zerbitzari-bezero egituran oinarritutako sistema telamatiko bat diseinatu eta eraiki duena.

Imarkoain energia berriztagarrien goi zentro integratuak beste hiru proiektutan parte hartzen du: `Talde didaktikoa tenperatura baxuko eguzki-instalazio termikoak monitorizatu eta aztertzeko`, eta talde didaktiko bat sortzea bilatzen duena tenperatuta baxuko eguzki-instalazio termikoak monitorizatu eta aztertzeko; `Eraikitzen ari diren energia berriztagarrien hibridazioa´-ren helburua enpresa berriak abian jartzen laguntzea da eta sektorean dauden enpresei laguntza ematea; eta `Ekintzailetza LHko zentroetan` proiektuak ekintzailetza eta berrikuntza sustatzea du xede.

Bestalde, Iruñeko San Juan BHIak egurraren eta altzariaren sektoreari lotutako bi ekimenetan parte hartzen du: haietako bat, `Egur-espezietarako araudiaren sorrera eta espezialistak prestatzea egurraren bereizaraztean eta merkaturatzean´ ekimenari buruzkoa da; bestea, enpresa simulatzeko programa elkarreragile bat sortzeari buruzkoa, honako honetan oinarritzen dena: produktuaren diseinuan, baliabideen kudeaketan eta kontrol numerikoko makinen programazioan.

Virgen del Camino LHIa ere beste bi proiektutan dago: `Identitate digitala. Enplegu-mailarako oinarrizko elementua. Internekko marka pertsonalak´ industria-sektorean enplegu-maila hobetzeko dena; eta `Liburu elektronikoa lan-tresna moduan. Edukien diseinua eta lanketa ikasgelan aplikatzeko´; azken horren helburua beharrezko informazioa sortzea da formatu digitalean Ibilgailuen Garraio eta Mantentze-lanaren familia profesionalaren prestakuntza-zikloak emateko.

Iruñeko Gizarte Egokitzapenerako BHIak bi ekimenetan esku hartzen du. Lehenengoak `Animalia zurekin´ du izena eta pertsonentzako arretaren tresna terapeutikoak berritu nahi ditu. Bigarrenak `Lagun iezadazu´du izena eta zentroko ikasleak mugiarazten dituen aisialdi inklusiboari buruzko proiektua da, Hasierako Lanbide Kualifikazioko Programak (PCPI) ikasten ari diren ikaslea bereziki.

Lizarrako LHIak `Industriako hotzaren eskola. Industriako hotza LHko eskoletan profesionalki eta seguru integratzeko lehen urratsak –hotz industrialeko ganberak amoniakoarekin´ proiektua aurkeztuko du. Berokuntza, hozketa eta hotz industrialarekin lotutako ikasketak ematen dituzten LHko zentroetan amoniakoaren erabilera sartu nahi du hozgarri gisa.

Aldiz, Azkoiengo Ribera del Arga BHIak bi proiektutan parte hartzen du: `Mekatronika aurreratua´, dokumentazio didaktikoa garatu nahi duena eta praktikak sortu nahi dituena Automatizazioan eta Robotikan eta Mekatonika industrialean sortuko diren zikloen eskaerak betetzeko; eta `Robotizatutako zelula´ gauza bera bilatzen duena robotika industrialaren sektorearen inguruan sare industrialeko eskaerak betetzeko.

Azkenik, Iruñeko Basonekazaritzako CIak beste bi ekimenetan esku hartzen du: `Linkford. Basoek konektatuta´ ekimenaren helburua natur inguruneari loturako zikloak ematen dituen prestakuntza-zentroez osatutako sarea sortzea da; eta `Mamitisa hautematea esnearen eroanbide elektrikoaren neurketa bidez´ ekimenaren xedea `esnearen eroanbide elektrikoaren erregistroa´ metodoaren baliozkotasuna ezartzea da jezteko prozesuan zehar mamitisa duten animaliak identifikatzeko.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa