(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

2012-2013ko Neguko Bidezaintza Plana 329 pertsonak, elurra kentzeko 126 makinak, 82 laguntza-taldek eta 6 turbo fresak osatzen dute

osteguna, 2012.eko azaroak 15


Plana garatzeko, Nafarroako Gobernua Espainiako gainerako lekuetako erakundeekin eta Frantzia hegoaldeko erakundeekin koordinatzen da


Transcripción textual del video

Guztira 329 pertsona, teknikari eta langile artean, elurra kentzeko 126 makina, 82 laguntza-talde eta 6 turbo fresa ariko dira lanean Nafarroako Gobernuak urte guztietan Nafarroako errepideetan abian jartzen duen Neguko Bidezaintza Planean.

Sustapeneko kontseilari Luis Zarraluqui-k prentsaurrekoan gaur adierazi duenez, kanpaina Sustapen Departamentuko Errepideak Kontserbatzeko Kontrol Zentrotik koordinatzen da, eta etenik gabe arreta jartzen da egunean 24 orduz, eta honako hauek kudeatzen ditu: Belate eta Almandozko tuneletako 23 instalazioak, errepide nagusietan jarritako 251 telebista-kamera, tunel-ahoetan jarritako 20 kamera, 31 meteorologia-estazio, informazio aldagarria duen kanpoko 60 taula eta barneko 24, SOSeko 142 zutabe, GPSa Nafarroako Errepideen Sarea kontserbatzen duten ibilgailu guztietan, bai eta errepide-sareko gertakariak ere, baliabideen mobilizazioa ere kontrolatuz hurbilenekoak jarduketa-tokira bidaltzeko.


 

Guztira 329 pertsona, teknikari eta langile artean, elurra kentzeko 126 makina, 82 laguntza-talde eta 6 turbo fresa ariko dira lanean Nafarroako Gobernuak urte guztietan Nafarroako errepideetan abian jartzen duen Neguko Bidezaintza Planean.

Sustapeneko kontseilari Luis Zarraluqui-k prentsaurrekoan gaur adierazi duenez, kanpaina Sustapen Departamentuko Errepideak Kontserbatzeko Kontrol Zentrotik koordinatzen da, eta etenik gabe arreta jartzen da egunean 24 orduz, eta honako hauek kudeatzen ditu: Belate eta Almandozko tuneletako 23 instalazioak, errepide nagusietan jarritako 251 telebista-kamera, tunel-ahoetan jarritako 20 kamera, 31 meteorologia-estazio, informazio aldagarria duen kanpoko 60 taula eta barneko 24, SOSeko 142 zutabe, GPSa Nafarroako Errepideen Sarea kontserbatzen duten ibilgailu guztietan, bai eta errepide-sareko gertakariak ere, baliabideen mobilizazioa ere kontrolatuz hurbilenekoak jarduketa-tokira bidaltzeko. 

Planerako berariaz dauden giza baliabide eta baliabide materialez gain, ekimenaren barnean koordinazio eraginkorra sartzen da Errepide Sarea Kontserbatzeko Zerbitzuaren, SOS Navarra/Foruzaingoaren eta Trafikoko Guardia Zibilaren artean, bai eta alor horretako Araba eta Gipuzkoako arduradunekin ere. Azken bi horiekin lan egiten da errepide komunei eragiten dienean eta, bereziki, Leitzarango A-15 Autobiaren eta Iparraldeko A-1Autobiaren kasuan.

Gainera, Iruñeko Udaleko Babes Zibileko arduradunekin dagoen koordinazioari eusten zaio, zirkulazioa errazteko errepide garrantzitsuenekin lotzen diren hiriburuko irteeretan: Pirinioetako A-21 Autobia, PA-30 Iruñeko Ingurabidea, PA-31 Iruñea Hegoalderako eta aireporturako Sarbidea, PA-32 Iruñea Iparrekialderako Sarbidea, PA-34 Iruñea Mendebaldeko Sarbidea, N-240-A Iruñea-Gasteiz eta Bidearen A-12 Autobia.

Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorrak eta Nafarroako Gobernuak duten elurra kentzeko taldearen zerbitzuak ere elkar koordinatuko dira zeregin horiek burutzeko N 132 (Frantzian) eta NA-137 (Nafarroan) errepideetan, Pierre Saint-Martín/Belagua portuari dagokiona.

Koordinazioa, halaber, Santiago Bideko A-12 Autobia eta Pirinioetako A-21 Autobiako emakidadunekin egingo da. Bi kasuetan enpresa emakidadunek erantzungo die neguko bidezaintzako zereginei haietako bakoitzak elurra kentzeko 10 ekipo jarriz eta baita gatzuna zabaltzaile bat ere. Audenasak erantzukizun bera izango du Nafarroako AP15 Autopistan, Iruñea Mendebaleko A-15 Ingurabidean eta Errepide Sareko gainerako lotuneetan. Audenasak, horretarako, elurra kentzeko 12 ekipo ditu.

Kontserbazio Zerbitzuak emandako baliabideen laguntza moduan, elurra kentzeko tokiko ekipoak ere badira 111 udal eta kontzejutan tokiko errepide-sareari lehentasunezko arreta emateko eta erakunde horien beraien beharrei erantzuteko (kaleak, nekazaritzako eta abereen bideak…), eta ekipo horiei esker azkar jardun daiteke eta elurra kentzeko gainerako sarearen lana arintzen dute.

Jarduketako irizpideak 

Elurraren aurkako borrokarako jarduketa-irizpideak prebentzioko fasean esku-hartzean oinarritzen da, izotzaren edo izozteen ondorioak txikiagotzeko asmoz. Horretarako, xede horrekin sortutako webgune batek eskaintzen duen meteorologia-iragarpenarekin lan egiten da denbora errealean, eta informazioa eskuratzen du Obra Publikoen Zuzendaritza Nagusiaren Kontserbazio Zerbitzuak Errepide Sarean sortutako 22 meteorologia-estazioen saretik eta autopista nahiz autobien emakidadunen beste bederatzietatik. Eskaintzen duten informazioa Zaragoza egoitza duen Meteorologiaren Zerbitzu Nazionalaren informazioarekin kontrastatzen da eta baita Euskal Autonomia Erkidegoaren www.euskalmet.net webgunearen informazioarekin.

Elur-kotaren iragarpenean oinarrituz, elurra kentzeko ekipo-kopuru jakin bat prest dago, eta izozteak badaude eta tratamendu aringarri gisa, galtzadan gatza, gatzuna edo gatz hezetua zabaltzen da. 

Belaguako porturako sarbideen hobekuntza Plan berrian 

2012-2013ko neguko bidezaintza-kanpainaren jarduketa berritzaileen barnean nabarmendu behar da, Eraizko muinoan haizeteen aurka traba egiteko 330 metro lineal egikaritzea Belagua porturako irisgarritasuna hobetzeko. Hori NA-137 errepidearen hobekuntza da, El Ferial eta La Contienda pisten sarbideena, bai eta Frantziarekin dagoen komunikazioarena ere Pirinio Atlantikoen bidez.

Bide-segurtasuna bermatzeko zonaldeetako sarbideetan, etengabeko dispositiboa dago NA-137 errepidean, Izaba-Frantzia (Belaguako portua), elurra kentzeko bi makinez eta bi turbo fresek osatua  eta portu horretan lan egingo dute egoerak hala eskatzen duenean, 06:00etatik 19:00ak arte, neguko kanpainako egun guztietan. Kontratatutako laguntza teknikoa ere badago zonaldean dagoen elur-jausien arriskuei jarraipena egiteko.

Errepideen egoerari buruzko etengabeko informazioa 

Kontrol Zentrotik eta Kontserbazio Zerbitzuak kudeatuta errepideen egoeraren berri ematen da uneoro, meteorologia-fenomeno txarren ondorioz dauden gertakarien berri nahiz obra edo beste arrazoi batzuengatik dauden gertakariena, bi bide erabiliz: 848 423500 telefonoa eta http://www.incidenciascarreteras.navarra.es webgunea. Informazioa grabatu egiten da edozein gertakari dagoen unean eta, baldintzak aldatzen ez badira, bi orduan behin etengabe.

Gogora ekarri behar da ere, 011 zenbakira dei daitekeela, Trafikoko Zuzendaritza Nagusiaren errepideei buruzko informazioa jasotzeko telefonoa eta haren www.dgt.es webgunea, eta bertan Espainia guztiari buruzko informazio eguneratua ematen dela trafiko-egoeraren inguruan nahiz edozein eratako gertakarien inguruan. 

2011-2012 kanpainaren balantzea

2011-12 kanpainako datuak honako hauek dira: 17.470 jarduketa-ordu izan ziren, kanpainako 182 egun eta garrantzizko 55 elur-egun (30 urtean izandako izozte garrantzitsuenak erregistratu ziren); 15.876 tona gatz isuri zen; kanpainan 335 teknikarik eta langilek lan egin zuten eta 214 ibilgailu zeuden erabiltzeko. 3,76 milioi euroko aurrekontua izan zuen.

 

 

 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa