(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak eguneko ospitale bat sortu du buruko eritasuna duten 65 urtetik gorako gaixoentzat ostirala, 2012.eko azaroak 16


20 pertsonarentzako lekuarekin, egun San Francisco Javier Psikogeriatriako eguneko zentroa dagoen instalazioetan kokatuko da


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak Buru Osasuneko Eguneko Psikogeriatria Ospitalea sortzea onartu du, buruko eritasuna duten 65 urtetik gorako pertsonentzat berariazko baliabidea eta espezializatua. Tarteko laguntza-maila izango da buruko osasuneko eta ospitaleratze psikiatrikoko unitateen artean. Zerbitzu horren helburua ospitaleko diru-sarrerak murriztea eta talde horri emandako arreta hobetzea da.

Nafarroako Gobernuak Buru Osasuneko Eguneko Psikogeriatria Ospitalea sortzea onartu du, buruko eritasuna duten 65 urtetik gorako pertsonentzat berariazko baliabidea eta espezializatua. Tarteko laguntza-maila izango da buruko osasuneko eta ospitaleratze psikiatrikoko unitateen artean. Zerbitzu horren helburua ospitaleko diru-sarrerak murriztea eta talde horri emandako arreta hobetzea da.

2011n buruko osasuneko sareak arreta emandako pertsonen % 17,6k 65 urte baino gehiago zuen (2.839 gaixo). Eguneko Ospitalean buruko osasuneko sarearen lehen baliabide espezializatua da adin-talde horretako buruko nahasteei arreta emateko, Osasuneko kontseilari Marta Verak eta Buruko Osasuneko zuzendari Víctor Peraltak prentsaurrekoan azaldu dutenez.

Eguneko ospitalea Iruñean kokatuko da, egun San Francisco Javier Psikogeriatriako eguneko zentroa dagoen instalazioetan.

Egun dituen 20 plazei eutsiko die, baina bertako erabiltzaileen profila aldatuko du; izan ere, egungo baliabidea narriadura kognitiboa duten pertsonentzat diseinatuta dago, buruko osasuneko berariazko tratamendurik eskatzen ez dutenak eta Gizarte Politiken Departamentuaren bidez sartzen direnak.

Azken hilabeteotan erabiltzaile horiek bideratu izan dira, eskatzen diren zaintza-mailan egokiagoak diren gizarte nahiz osasun arloetako beste baliabide batzuetara (lagundutako egoitzak gehienbat); hala, abenduan buruko eritasuna duten gaixoak hartzen hasiko dira, gehienak buruko nahaste larriak dituzten profilekoak. Eguneko ospitale berriak urtean 150 edo 200 pertsonari arreta ematea aurreikusten da, 08:00etatik 15:00etara, ospitaleratze partzialaren erregimenean.

Zehazki, Buruko Osasuneko Eguneko Ospitale Psikogeriatriko berriak Foru Komunitatean 65 urtetik gorako herritarrei arreta ematen dien buruko osasuneko hamar zentrotan laguntza eskainiko du; ebaluazio eta tratamenduko programak garatuko ditu denbora mugatu baterako; eta gaixo akutu edo azpiakutuei arreta emango die ospitaleratze psikiatrikoko unitateetan erabateko ospitaleratzearen alternatiba moduan, edo hura mozteko behin gertatu ondoren.Psiko-hezkuntzako programak ere egingo ditu eta familiarrei nahiz zaintzaileei laguntza emateko programak ere.

Gainera, eguneko ospitale hori Nafarroako Osasun Zerbitzuaren buruko osasun-sareko erreferentzi bihurtuko da buruko eritasuna duten 65 urtetik gorako pertsonei arreta emateko. Xede horretarako, zeharkako psikogeriatria-programa koordinatuko du buruko osasun-sare guztirako. Arloko ikerketa eta irakaskuntzan ere erreferente izango da.

Egitura eta langileak

Eguneko psikogeriatria-zentroak bi laguntza-programa eskaintzen ditu gaur egun: batetik, gizarte eta osasuneko ezaugarriak dituen eta iraupen luzeko arretako eguneko zentroa, narriadura kognitiboa duten gaixoentzat dena bereziki; bestetik, "oroimenaren unitatea" aldi berean bi azpiprogramaz osatuta dagoena: ebaluazio kognitiboaren programa eta estimulazio kognitiboa duen terapiako programa dementziaren hasierako faseak aurkezten dituzten pertsonentzat, aurrera egin ez dezan eta sintomak arintzeko.

Eguneko ospitaleak estimulazio kognitiboko terapia-programa eskaintzen jarraituko du, dementzia izan dezaketen gaixoen ebaluazio kognitiboaren programa Nafarroako Ospitale Gunean egingo da Neurologia Zerbitzuan ezartzea aurreikusten den dementzien arreta integraleko programa berri baten barnean.

Gobernuak Buruko Osasuneko Eguneko Psikogeriatria Zentro berria sortzeko onartu duen foru-dekretuak bere zerbitzu nahiz egituraren eskaintza mugatzen du. Eguneko Ospitalea Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Buruko Osasuneko Zuzendaritzako Tarteko Baliabideen arloari atxikita egongo da. Zuzendaria eta atxikitako honako lanpostu hauek izango ditu: psikiatriako bat, psikologia klinikoko hiru, erizaintzako bi, hiru terapeuta okupazionalekoak, erizaintza-laguntzaileen bost lanpostu, administrari laguntzaile bat eta zeladore bat.

Psikogeriatriako arretako berrantolaketa hori 2012-2016 Buruko Osasun Planean jasota dago. Dokumentu horrek buruko nahasteak dituzten pertsonen laguntza-prozesua hobetzeko oinarriak finkatzen ditu, laguntzaren espezializazio-estrategiekin garrantzi handieneko prozesu klinikoetan, haien artean, psikogeriatria eta buruko eritasun larriak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa