(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak La Protectorarekin adostu du bere instalazioak bi leku berritara eramateko ebaluazioa egitea astelehena, 2012.eko azaroak 19


Gaur sinatutako akordio batek aurreikusi du txerrien jarduera Tuterako Nekazaritzako Elikagaien Hirira eramatea eta gainerako jarduera Meseta de Salinasko (Galar) industrialdeko lursailetara


Yolanda Barcina eta Jesús Elizari

Barcina Lehendakaria eta Jesús Elizari asmoen protokoloa sinatzen. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinak eta La Protectorako Administrazio Batzordeko lehendakari Jesús Elizarik asmoen protokoloa sinatu dute gaur goizean hiltegiko instalazioak bi leku berritara eramateko industria-lurzoru publikoan.

Zehazki, akordioak aurreikusten du txerrien jarduera Tuterako Nekazaritza Elikagaien Hirira eramatea, eta bertan La Protectorak 42.464 metro koadroko lursaila izango du. Han enpresak erabil ditzake industrialde espezializatu horrek nekazaritzako elikagaien industriei eskaintzen dizkien zerbitzuak; bero eta hotz industriala, suteen aurkako babesa eta hondakin-uren arazketa.

Gainera, protokoloak jasotzen du behi, zaldi eta ardiaren hilketa Meseta de Salinasko industrialdeko bigarren egoitza batean egitea, Galar Zendea udalerrian. 31.000 metro koadroko industria-erabilerako lursaila dago bertan.

Era horretan, Nafarroako Gobernuak eta La Protectorak irtenbide bat eman diote enpresa Orkoiengo egungo kokapenetik beste leku batera eramateari, egungo kokapen hori utzi egin behar baitute egungo hirigintza-planen arabera. Nafarroako Gobernuaren ustez, nekazaritzako elikagaien sektorea funtsezkoa da Foru Komunitatearentzat eta krisi sakon honetan inbertsioari eta enpleguari eusteko zutabeetako bat da.

Kostuen murrizketa eta merkatu berriak zabaltzea

Aurretiazko azterketek diote hiltegiko jardueraren % 75 txerriak ordezkatzen duela eta jatorria, bereziki, Nafarroako hegoaldeko baserrietan duela. Tuteratik hiltegiaren garraioaren balantzea eta kokapen estrategikoa asko hobetuko ziren alboko merkatu batzuei begira: Soria, Zaragoza eta Errioxa.

Aldiz, behi-negozioa Foru Komunitateko iparraldeko baserrietatik dator gehienbat eta haren % 80 Iruñerri inguruan kontsumitzen da. Hilketa Tuteran egiteak kostuak asko igoko zizkien era horretako ekoizleei eta, beraz, Iruñea inguruan jarraitzea egokiagotzat jotzen da.

Asmoen protokoloan hiru hilabeteko aldia finkatzen da La Protectorak, Sodena enpresa publikoaren batera, negozio-plan bat egin dezan eta haren ezarpenaren bideragarritasuna adostutako kokapenetan babestuko dutena. Izapide hori gainditu ondoren, bi urtetako aldi bat finkatuko zen instalazio berriak eraikitzeko.

Nafarroako Gobernuak proiektu hori estrategikotzat jotzen du Foru Komunitatearentzat abeltzaintza-sektorerako garrantzitsua delako, enpleguari eusteko nahiz lanpostuak sortzeko duen garrantziaz gain.

La Protectora

La Protectora, SA enpresak 1921ean ekin zion bere jarduerari. 28 milioi euroko fondo propioak ditu eta 12,5 milioi euroko fakturazio propioa urtean. Gaur egun 107 lanpostu sortzen du zuzenean, zeharkakoez gain. Haren enpresa-ingurunean, 52.000.000 euroko fakturazioa batzen duten sektoreko enpresa garrantzitsuak daude (Vacuno de Navarra, Cárnicas Iruña-Velasco, Pamplonica),173 lanpostu sortzen duten zuzenean, eta beste hainbeste zeharka.

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinak eta La Protectorako Administrazio Batzordeko lehendakari Jesús Elizarik asmoen protokoloa sinatu dute gaur goizean hiltegiko instalazioak bi leku berritara eramateko industria-lurzoru publikoan.

Zehazki, akordioak aurreikusten du txerrien jarduera Tuterako Nekazaritza Elikagaien Hirira eramatea, eta bertan La Protectorak 42.464 metro koadroko lursaila izango du. Gainera, protokoloak jasotzen du behi, zaldi eta ardiaren hilketa Meseta de Salinasko industrialdeko bigarren egoitza batean egitea, Galar Zendea udalerrian.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa