(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak beste lau kasutara zabaldu du gizarteratzeko errenta jasotzeko aukera 24 hilabeteak agortu zituzten familia-unitateentzat astelehena, 2012.eko azaroak 19


Alli kontseilariak gizarte-erakundeekin adostutako ekimen hori aurkeztu du eta horretarako 800.000 euro bideratuko da


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak berehala zabalduko die gizarteratzeko errenta, jasotzeko 24 hilabeteak agortu arren, beren kargu 12 urtetik beharreko adingabeak, gaixo larriak edo ezinduak dituzten familia-unitateei; gizarte-etxeetarako laguntza-programetan daudenei; edo genero-indarkeriaren biktimak diren emakumeei.

Hala eman du ezagutzera gaur goizean prentsaurrekoan Gizarte Politiken kontseilari Iñigo Allik gizarteratzeko lan-taldearen bilkuraren amaieran, Departamentuko ordezkariez nahiz sektore horretako gizarte-erakundeez osatuta dagoena.

Bilkuraren une bat.

Erdian, Alli kontseilaria eta Oto, gizarteratzeko lan-taldeko bileran. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak berehala zabalduko die gizarteratzeko errenta, jasotzeko 24 hilabeteak agortu arren, beren kargu 12 urtetik beharreko adingabeak, gaixo larriak edo ezinduak dituzten familia-unitateei; gizarte-etxeetarako laguntza-programetan daudenei; edo genero-indarkeriaren biktimak diren emakumeei.

Hala eman du ezagutzera gaur goizean prentsaurrekoan Gizarte Politiken kontseilari Iñigo Allik gizarteratzeko lan-taldearen bilkuraren amaieran, Departamentuko ordezkariez nahiz sektore horretako gizarte-erakundeez osatuta dagoena.

Allik egindako agerraldian, harekin izan dira ere Iruñeko Caritas-ko Angel Iriarte eta Nafarroako Gurutze Gorriko Joaquín Mencos, eta kontseilariak aipatu duenez, ekimen horrek 800.000 euroko kostua du eta azpimarratu du Nafarroako Gobernuaren asmoa dela "gizarte-erakunde guztiekin lan egitea irtenbideak elkarrekin topatzeko".

"Errealismo-ariketa"

Gizarte Politiken kontseilariaren aburuz, Nafarroako Gobernuarentzat "erabateko lehentasuna du biztanleen sektore batek pairatzen duen egoera konplikatu guztiak arintzea". Allik onartu du gizarteratzeko errenta-zabaltze horrek "ez dituela behar guztiak betetzen", baina, aitortu du, "sektore horretako erakunde gehienak ados daudela errealismo-ariketa egin behar dugula pentsatzean".

Aldiz, Iruñeko Caritas eta Nafarroako Gurutze Gorriko ordezkariek Alli kontseilariak aurkeztutako ekimenaren balorazio "positiboa" egin dute, bai eta Gizarte Politiken Departamentuak "gizarte-erakundeekin elkarrizketarako foro bat errekuperatu izanagatik ere".

Asteazken honetan, azaroak 21, ekimen hori Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen koordinazio-mahaira eramango da eta Nafarroako Gizarte Ongizateko Kontseiluaren aurrean aurkeztuko da azaroaren 27an.

Jasotzaileak kontratatzeko laguntzak

Gainera, Alli kontseilariak iragarri du datorren urtean Nafarroako Gobernuak laguntzak eskainiko dituela gizarte-erakundeek, enpresek eta toki-erakundeek gizarteratzeko 810 errenta-jasotzaile kontratatzen laguntzeko. Laguntza horri esker, aurten 488 pertsona kontratatu dira.

 

Gizarteratzeko lan-taldea

Gaur goizean, 09:00etan, Alli kontseilariak Iruñeko "Fuerte del Príncipe" Gazteen Egoitzaren buru izan da, gizarteratzeko lan-taldearen bilkuraren buru, eta gizarteratzeko errenta zabaltzeko proposamena aztertu da bertan.

Gizarte Politika eta Kontsumoko zuzendari nagusi Mariano Oto ere bertaratu den bilkura horretan, honako ordezkari hauek izan dira, halaber: Nafarroako Enplegu Zerbitzua, Gizarte Kohesioko Mahai Sektoriala(UGTCCOO eta CEN), Nafarroako Elikagaien Bankua; Gaztelan Fundazioa; Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioa; Iruñeko Caritas, pobrezia eta gizarte-bazterketaren aurkako borrokaren Nafarroako sarea, eta Nafarroako Gurutze Gorria.

 

 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa