(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernua eta Pirinio Atlantikoetako eskualde frantsesa elkarlanean arituko dira Izaba-Arette errepidearen garbiketan asteartea, 2012.eko azaroak 20


Helburu horrekin, Zarraluqui kontseilariak eta arduradun frantsesak koordinazio-protokoloa izenpetu dute gaur 


Zarraluqui kontseilaria eta Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Nagusiko Mendiko Ekonomiaren kontseilari nagusi ordezkari Jean-Claude Coste. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak eta Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Nagusiak beste urtebetez koordinatuko dute beren errepideetako garbiketa.zerbitzuak NA-137an eta dagokion zati frantsesean, 132 departamentukoa, Belagua-Pierre Saint Martin zatian.

Bidearen luzera, guztira, 52 km-koa da, eta kilometro horietatik 26 Izaba eta Nafarroako mugaren artekoa da eta beste 26, Pirinio Atlantikoetako 132. departamentuko errepideari dagozkio, Arette eta muga artean. El Ferial eta La Contienda (Nafarroa) eta La Pierre Saint Martin (Frantzia) eski-pisten sarbideko errepide-garbiketan elurrak kentzeko ekipoekin eta turbo fresadorekin elkarlanean aritzea da kontua, eskiatzaile asko joaten diren eski-estazioetan.

Xede horrekin, gaur goizean protokolo bat izenpetu da Belaguako El Ferial Roncalia zentroan, eta Sustapeneko kontseilari Luis Zarraluqui-k eta Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Nagudiko Mendiko Ekonomiaren kontseilari nagusi ordezkari Jean-Claude Coste-k izenpetu dute. Ekitaldian izan dira ere, Obra Publikoen zuzendari nagusi Ignacio Nagore; Kontserbazio Ataleko buru Juan Serrano; Izabako alkate Angel Luis de Miguel; Erronkariko ibarreko Batzorde Nagusiko lehendakari Alfredo Cabodevilla eta Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Nagusiko zenbait agintari.

 

Bi eskualdeetako Neguko Bidezaintza Planeko arduradunak. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuaren elurra kentzeko ekipoak Erronkarin eta Izaban egongo dira, nahiz eta egoitza osagarri bat egongo den elurra kentzeko makina batekin eta turbo fresa batekin El Ferial-en. NA-137 zatian egingo dute lan, 33+480 kilometroaren (Izaba) eta muga artean (58+990 kilometroa) eta, Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Nagusiaren ekipoak ez dauden kasuan, lurralde frantsesean elurra kentzeaz ere arduratuko da Arette-ko pistetaraino, kanpainaren azken fasean.

Aldiz, alde frantseseko elurra kentzeko ekipoak Arette-en egongo dira, La Pierre de Saint-Martin eski-estazioan, eta bide horretako zati frantsesean egingo dute lan. Ekipo frantsesak, Nafarroako Gobernukoekin elkarlanean ariko dira garbiketa-lanak egiten mugatik (58+990 km) El Ferial arte (64+500 km)  egoerak hori egiten uzten duenean.

Espainiako elurra kentzeko ekipoak egunero abian jarriko dira 07:00etatik 19:00ak arte eta frantsesak 06:00etatik 19:00ak arte. Protokolo horretako arduradunek egunero elkarrekin ebaluatuko dute errepidearen egoera eta irekitzeko baldintzak erabakiko dituzte. 

Nafarroako Gobernuak Arette-ko eski-pistetaraino errepidearen egoerari buruzko informazioa eguneratuko du, Izaban jarriko den informazio-taula aldagarria erabiliz. Horretarako, arduradun frantsesek informazio horren berri emango diote Iruñeko Errepideak Kontserbatzeko Kontrol Zentroari, ordu oro eguneratu beharko dutena.

Protokolo honetan aurreikusitako neguko bidezaintza-koordinazioko operazioak 2012ko azaroaren 29tik 2013ko apirilaren 15a bitarte indarrean jarriko dira, biak barne

 


 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa