(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak milioi erdi euro baino gehiagoko diru-laguntza emango die gizarteratzeko, laneratzeko eta enplegurako hamaika zentrori langile teknikoak kontratatzeko
asteazkena, 2012.eko azaroak 21


Guztira, 26 espezialistek bazterketa-egoeran edo iraupen luzeko langabezian dauden 273 pertsona lan-merkatuan sartzen bideratuko dituzte 


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak Nafarroan dauden gizarteratzeko eta laneratzeko hamaika zentrori 508.800 euroko diru-laguntza emateko baimena eman du, 2012. urtean ekoizpenean, orientazioan eta laguntzan espezializatutako 26 teknikari kontrata ditzaten.

Nafarroako Gobernuak Nafarroan dauden gizarteratzeko eta laneratzeko hamaika zentrori 508.800 euroko diru-laguntza emateko baimena eman du, 2012. urtean ekoizpenean, orientazioan eta laguntzan espezializatutako 26 teknikari kontrata ditzaten.

Zehazki, Josenea Lan Elkarteak 15.240 euro jasoko du; Elkarbide SL enpresak 50.880 euro; Nasermo SL enpresak 89.040 euro; Nabut Navarra SL enpresak 38.160 euro; Carranza Delgado SL enpresak 25.440 euro; Inserlantxo SL Zerbitzuak 12.720 euro; Eurolan Fundazioak 25.440 euro; Gaztelan Transforma Fundazioak 57.240 euro; Haritz Berri Fundazioak 44.520 euro; Varizdin Fundazioak 63.600 euro; eta Traperos de Emaús Fundazioak 44.520 euro.

Aipatu beharra dago Nafarroako Gobernuak ere zentro horiei LGSren % 80a diruz laguntzen diela eta Gizarte Segurantzari egindako enpresa-kotizazioaren % 100, kontratatuak izan diren gizarte-bazterketa egoeran edo era horretan izateko arriskuan dauden pertsonengatik. Horretarako, aurten 1.244.040 euro jarriko du, eta % 50 Europar Batasunak kofinantzatzen du.

Gizarteratzeko, laneratzeko zentroak (CIS) irabazi-asmorik gabeko erakundeak dira eta gizarte-bazterketa egoeran eta 40 urtetik gorako iraupen luzeko langabezian dauden pertsonen laneratzea errazten dute, gehienez ere 3 urtez; denbora-tarte horretan prestatzen dira ohiko lan-merkatuan sartzeko. Nafarroako Gobernuak dagokien kalifikazioa eman behar die eta baita dagokien erregistroko inskripzioa ere. Nafarroan hamaika CIS daude, eta aurten bazterketa-egoeran edo hala izateko arriskuan dauden 273 pertsonari eman die enplegua.

Gizarte-bazterketa egoeran dauden pertsonen gizarteratzeko, laneratzeko programen laguntzak arautzen dituen araudiak (130/1999 Foru Dekretua) ezartzen duenez, CISek diru-laguntzak jaso ahalko dituzte hiru teknikari ere kontratatzeko. Diru-laguntzak mugaeguneratutako hiruhilekoak justifikatuta ordainduko dira eta, hala, aurrekontuen bi ekitaldi hartuko dituzte. Gaur baimendutako 508.800 euroetatik, 343.440 2012ko aurrekontuei egotziko zaie eta 165.360 euro, 2013koei. Iragan ekitaldira arte, emakida aurretiaz egiten zen, kontratua hasten zen egunetik, urte oso batera arte.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa