(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak merkatarien proposamena Parlamentura eraman du saltokien irekiera jaiegunetan hamar egunetara mugatzeko asteazkena, 2012.eko azaroak 21


Nafarroako Merkataritza Behatokiaren dekretu-lege batean jasotzen du araudi berria premiaz izapidetu dadin


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak Nafarroako merkatarien proposamena onartu du gaurko bilkuran. Proposamen horrek eskatzen du saltokien irekiera hamar egunetara mugatzea igande eta jaiegunetan, Estatuko araudi berriak eskatutako gutxienekoa. Horretarako, Gobernuak foru lege-dekretu bat egin du, eta bertan jasotzen da Nafarroako Txikizkako Merkataritza Aholkatzeko Behatokian, azaroaren 16an, ostirala, adostutako merkataritza-sektore gehienaren eskaera. Nafarroako Parlamentura baliozkotzeko eramango den lege-dekretu horrek sektoreak egindako eskaerari jarraitzen dio, hau da, araudi berri hori "premiaz" aplikatzea, egutegi berriak egokitzeko beharragatik.

Merkataritza-gunea.

Merkataritza-gunea.

Nafarroako Gobernuak Nafarroako merkatarien proposamena onartu du gaurko bilkuran. Proposamen horrek eskatzen du saltokien irekiera hamar egunetara mugatzea igande eta jaiegunetan, Estatuko araudi berriak eskatutako gutxienekoa. Horretarako, Gobernuak foru lege-dekretu bat egin du, eta bertan jasotzen da Nafarroako Txikizkako Merkataritza Aholkatzeko Behatokian, azaroaren 16an, ostirala, adostutako merkataritza-sektore gehienaren eskaera.

Nafarroako Parlamentura baliozkotzeko eramango den lege-dekretu horrek sektoreak egindako eskaerari jarraitzen dio, hau da, araudi berri hori "premiaz" aplikatzea, egutegi berriak egokitzeko beharragatik.

Foru lege-dekretuak Nafarroak duen betebeharrari jarraitzen dio, alegia Merkataritza arautzen duen Foru Legea oinarrizko araudian sartutako berrikuntzei egokitzea neurrien Errege Lege Dekretu nazionalaren bidez aurrekontuaren egonkortasuna bermatzeko eta lehiakortasuna sustatzeko, uztailaren 13an onartua; hark 16 egunetan finkatu zuen igandetan eta jaiegunetan irekitzeko kopurua, eta autonomia erkidegoek kopuru hori handitu ahalko dute, mugarik gabe, edo murriztu, baina ezingo da inoiz ere 10 egun baino gutxiagora mugatu. Oinarrizko araudia izatean, Nafarroako Gobernuak Estatuko araudi berria egokituko ez balu, besterik adierazi ezean irekierarako askatasuna aplikatu ahal izango zen Foru Komunitateko merkatarientzat.

Behatoki horrek (aurrerantzean Nafarroako Merkataritza Kontseilua izena izango du) Gobernuari eskaera egin zion bere onarpena "premiaz" susta zezan, ikusita operadoreek zer behar duten lehenbailehen datorren urterako lan-egutegiak negoziatu eta onartzeko, "aparteko eta premiazko beharra" duten egoerak eta foru lege-dekretu hori onartzea eskatzen dutenak. Era horretan, araua indarrean sartuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean bertan eta Nafarroako Parlamentura bidaliko da baliozkotu dezaten.

Merkataritza Kontseiluak ezarritakoaren arabera, foru lege-dekretuak ezartzen du merkataritza-establezimenduek irekitzeko eta ixteko ordutegia lanegunetan, gehienez ere hamabost egunetako merkataritza-jardunaldiarekin, merkatari bakoitzak finkatuko duela libreki, lan-erregimenean langileei aitortutako eskubideei kalterik egin gabe. Asteko lanegunetan bere jarduera egin ahalko duten saltokien ordutegi orokorra ezingo da 90 ordu baino gehiagokoa izan.

Igande eta jaiegunetan irekitzeari dagokionez, foru lege-dekretuak ezartzen du igande eta jaiegunak ez direla baliodunak izango Nafarroako Foru Komunitatean merkataritza-jarduera egikaritzeko, Departamentuak merkataritzan dituen eskumenekin urtero berariaz baimendutakoak salbu, Merkataritza Kontseiluaren entzunaldiaren ondoren. Hamar izango dira baliodun hartuko diren igande eta jaiegunen kopurua, eta aurretiaz eskatuta aldatua ahalko den egutegi batean finkatuko dira, baldin eta interesa duten udalek beren udalerrietarako bi hilabete baino lehenago aurkezten badute. Irekitzeko ordutegia gehienez ere 15 ordutakoa izango da.

Gogora ekarri behar da, 2013rako aurreikusitako egunak honako hauek direla: urtarrilak 7 eta 13, martxoak 28, irailak 1, urriak 12, azaroak 1 eta abenduak 3, 6 eta 22. Iruñeko kasuan, azaroaren 29a izango da jaieguna.

Merkatarien arteko erabateko adostasuna

Nafarroako Gobernuak onartutako lege-dekretua CENen Merkataritza Batzordeko ahobatezko akordioaren ondorioz etorri da, eta bertan merkataritzako enpresa-sektorearen zati handiena ordezkatuta dago erabat.

Batzordekide bakoitzaren enpresa-interes legitimoak kontuan hartu ondoren, bai eta lan-legerian dauden errealitate ezberdinak ere,  

Batzordekide diren operadore bakoitzaren enpresa-interes legitimoak aintzat hartu ondoren, bai eta lan-legerian dauden errealitate ezberdinak ere, eta alderdi guztiek duten interes partekatuak aintzat hartu ondoren, hau da, familia-bizitza eta lanekoa bateragarria egitea sektorean lan egiten duten pertsonen kasuan, erakunde sinatzaileek honako hau adostu dute: hurrengo hiru urteetan zenbait irizpide aplikatzea irekierako 10 egunak erabakitzeko igande eta jaiegunetan

Haietako lehena, hilabeteko igande edo jaiegun batean irekitzea da, urtarrilean eta abenduan salbu; azken bi hilabete horietan, bitan. Bigarren irizpidea urtean gehienez ere hiru igandetan irekitzea da, nahiz eta era ez ohikoan, baldin eta Mahaiko kide guztien arteko adostasuna badago, egun-kopuru hori laura igo ahal izango den. Hirugarren irizpidea da, bi igandetan jarraian ezin ireki ahal izatea. Laugarren irizpidea da dagokion tokiko jaian irekitzea, edo ordezko egunean (hilabete berean bi egun irekita egokitzeko aukerarekin). Azkenik, finkatzen da, era ez ohikoan, baldin eta Mahaiko kide guztien arteko adostasuna badago, proposamena hirura handitu ahal izatea abenduan irekitzeko. Akordio berean, Gobernuari 2013rako egutegia proposatu zioten, jada adierazitakoarekin bat datorrena.

Nafarroako Merkataritza Kontseiluan ordezkatuta izango dira, Nafarroako Gobernuaz gain, Iruñeko Udala eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioa, eta baita ondorengo erakundeak ere: Irache Kontsumitzaileen Elkartea, SªMª la Real Kontsumitzaile eta Etxekoandreen Elkartea, Nafarroako Merkataritza eta Industriaren Ganbera Ofiziala, Nafarroako Enpresarioen Konfederazioa, Nafarroako Merkatari Elkarteen Federazioa, Banaketa Enpresa Handien Erakunde Nazionala (ANGED), Nafarroako Supermerkatuen Elkartea (ASUNA, Supermerkatuen Espainiako Kateen Elkartea (ACES) eta UGT, CCOO eta ELA sindikatuak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa