(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako diskotekek seinale elektronikoa jarri beharko dute kanpoaldean, barruan baimendutako eta benetan dagoen jende-kopurua uneoro adierazten duena
osteguna, 2012.eko azaroak 22


Barne Zuzendaritzako arduradunak sektoreko ordezkariekin elkartu dira prestatzen ari diren foru-dekretuaren proiektuaren berri emateko.


Bilera

Bilera Nafarroako ostalarien sektoreko ordezkariekin. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernua foru-dekretu bat prestatzen ari da, Jendaurreko Ikuskizunetarako eta Jolas Jardueretarako establezimendu jakinak lokaletan dagoen jendea automatikoki kontatzeko sistema jartzera behartzen dituena. Sistema hori kanpoaldean jarriko den seinale elektroniko batekin egongo da konektatuta, eta bertan adieraziko da lokalean baimendutako eta benetan dagoen jende-kopurua uneoro.

Neurriak honako hauei eragingo die: diskoteka eta dantzalekuei, gutxienez 100 pertsona hartzeko baimena duten taberna bereziei eta ikuskizunetarako kafetegiei, eta leku itxi eta estalietan egiten diren jaialdi eta kontzertu iraunkor edo ezohikoei (gutxienez 500 pertsona hartzeko baimena dutenei edo, aire zabaleko barrutietan, gutxienez 1.000 pertsona har ditzaketenei).

Foru-dekretuaren proiektuak lokalek bete beharreko beste neurri batzuk ere jasotzen ditu. Besteak beste, autobabeserako plan bat egin, aseguru batzuk kontratatu eta establezimenduko jende-kopurua kontrolatzen duen arduradun bat izendatu beharko dituzte.

Barne Zuzendaritzako arduradunak Nafarroako Jauregian elkartu dira gaur sektoreko arduradunekin. Bileran azaldu diete dagoeneko prestatzen ari diren foru-dekretuaren proiektuak jasotzen duena. Foru-dekretuak Nafarroako arriskuen jarduera-katalogoa onetsiko du eta Nafarroako autobabeserako planen erregistroa sortuko du (araudiak beste arlo batzuei ere eragiten die, esate baterako, garraioari, industriari edo kirol-jarduerei). Bileraren xedea sektoreek ere hasieratik dekretuaren sorreran parte hartzea da, behin betiko testuan haien iradokizunak eta ekarpenak gehitzeko.

Gobernuaren aldetik, Patxi Fernández Barne Zuzendaritzako zuzendari nagusia, Gerardo Goñi Foruzaingoko burua eta Pedro Recarte Segurtasunerako Politikak Garatzeko Zerbitzuaren zuzendaria izan dira bileran. Sektoreari dagokionez, Nafarroako Ostalaritzako Enpresa Txikien Elkarteak (ANAPEH), Nafarroako Ostalaritza Elkarteak, Nafarroako Dantzalekuen, Dantza Aretoen eta Diskoteken Elkarteak (ASBANA), eta aldian-aldian jendaurreko ikuskizunak hartzen dituzten diskoteken eta barrutien titularrek parte hartu dute.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa