(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

2012ko Nafarroaren Egunaren ekitaldiak hasiko dira asteburu honetan Jauregirako bisita gidatuekin eta “Tutera Hiria” jota-lehiaketarekin ostirala, 2012.eko azaroak 23


Doako plazak geratzen dira oraindik Jauregirako bisiten ziklorako eta baita jota-lehiaketarako sarrerak ere, 5 euroan


Iragarkia

Jauregiaren ate irekiko jardunaldien iragarkia. ( irudia handitu )

Larunbat honetan, azaroak 24, 2012ko Nafarroako Egunaren ekitaldiak hasiko dira "Nafarroako Jauregiak ateak zabaltzen ditu" doako bisita gidatuen zikloarekin, abenduaren 2ra arte luzatuko dena. 800 bat pertsonak egin dute erreserba, baina oraindik plaza batzuk osatzeke daude.

Bisitak taldeka egingo dira eta 80 minutu iraungo dute. Astelehenetik ostiralera 17:00etatik 20:00ak arte egingo dira eta larunbat, igande eta jaiegunetan 11:00etatik 14:00ak arte eta 17:00etatik 20:00ak arte. Ibilbideetan parte hartzeko beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea 012-Infolocal telefonora (0,34 euro dei bakoitza) edo 948 217 012 telefonora dei eginez. Bi zenbakietara deitzeko ordutegia astelehenetik ostiralera 08:00etatik 19;00ak arte da eta larunbatetan 09:30etik 13:30era.

Gainera, igande honetan, azaroak 25, 17:00etan, "Tutera Hiriko 6. jota-lehiaketa" egingo da Tuterako Gaztambide antzokian. Ekitaldia Castel Ruiz enpresako erakunde publikoak eta Tuterako jotaren Batzordeak antolatzen dute, Nafarroako Gobernuaren babesarekin.

42 jotarik parte hatuko dute 10 mailatan banatuta, haien artean Foru Komunitateko Saria, eta sarrerak 5 euroan eros daitezke (erdia baino gehiago saldu dira jada). Aldez aurretik Udalaren HAZen (Herritarrentzako Arreta Zerbitzua), Lourdesko auzoko HAZen, Castel Ruizen edo www.castelruiz.es eta www.ticketmaster.es webguneetan eros daitezke. Soberan dauden sarrerak ordubete lehenago erosi ahalko dira antzokiko leihatilan ikuskizunaren egun berean bertan. Navarro Televisiónek lehiaketa horren finala datorren asteartean, azaroak 27, 16:00etan diferituan emitituko duela aurreikusita dago.


Kartela

Nafarroako Egunaren Gazte Jaialdiaren kartela. ( irudia handitu )

Gazte Jaialdirako, Tuterako kontzerturako eta Nazioen Jaialdirako sarrerak

Bestalde, Nafarroako Egunaren Gazte Jaialdirako sarrerak salgai daude jada. Jaialdi hori larunbatean, abenduak 1, egingo da Iruñeko Anaitasuna pabiloian eta Bongo Botrako, Rulo y la contrabanda, Huecco, Miss Cafeína eta Sonic Toys musika-ataldeak ariko dira bertan. Nafarroako Gazte Txartelaren jabeek sarrera CajaRuralen edozein bulegotan eros dezakete 10 euroan. Interesa duten gainerako pertsonek 15 euroko sarrerak erosi ahal izango dituzte Ticketmaster Sarean (www.ticketmaster.es eta 902 150 025 telefonoa); Carrefour-en; Halcón Bidaiak, San Fermin Bidaiak eta Divertis Bidaiak-en; Infiernito Guitar Shop-en; Iruñeko Ulzama eta Rockefor tabernetan; Barañaingo Sibemol tabernan eta Atarrabiako The Indian's garagardotegian. Joan-etorriak errazteko, antolakuntzak autobus-zerbitzu bat jarri du Tutera, Azkoien, Tafalla eta Lizarratik aterata. Erreserbak Divertis Bidaiaken egin daitezke.

Abenduaren 2an, igandea, Tuterako Gaztambide antzokian Nafarroako Ganbera Abesbatzak interpretatuko duen "Nafarroako historiaren lau une nagusietako musika (1212, 1512, 1812 y 2012)" kontzertuari dagokionez, sarrerak 5 euroan izango dira eta honako leku hauetan eskura daitezke: Udalaren HAZan (Herritarrentzako Arreta Zerbitzua), Lourdesko auzoko HAZen, Castel Ruizen edo  www.castelruiz.es eta www.ticketmaster.es webguneetan. Navarra Televisiónek kontzertu hori diferituan emitituko du abenduaren 3an, 13:00ak aldera, Nafarroako Urrezko Domina emateko ekitaldiaren zuzeneko emanaldia amaitzean.

Azkenik, Burlatako kultur etxean, abenduaren 3an, 12:30ean egingo den Nazioen Jaialdia ikusteko doako gonbidapenak (Foru Komunitatean dauden beste herrialde batzuetako elkarteen eskainitako folklore-jaialdia), areto horretako leihatilan banatuko dira emanaldiaren egun berean, 10:30etik aurrera.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa