(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak datorren ikasturtean Espainiako batxilergoaren eta Frantziakoaren ziurtagiriak lortzeko aukera ezarriko du asteartea, 2012.eko azaroak 27


`Bachibac’-i esker, ikasleak unibertsitate-sistema frantsesean sartu ahalko dira alboko herrialdeko ikasleak bezala


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak `Bachibac´ curriculum mistoaren programa ezarriko du datorren ikasturtean Foru Komunitateko hezkuntza-zentroetan. Ekimen horri esker, ikasle nafarrek espainoleko eta frantseseko batxilergoen titulazio bikoitza aldi berean lortu ahal izango dute. Programa horrek, era horretan,  ikasleak unibertsitate-sistema frantsesean sartu ahalko dira alboko herrialdeko ikasleak bezala.

Nafarroako Gobernuak `Bachibac´ curriculum mistoaren programa ezarriko du datorren ikasturtean Foru Komunitateko hezkuntza-zentroetan. Ekimen horri esker, ikasle nafarrek espainoleko eta frantseseko batxilergoen titulazio bikoitza aldi berean lortu ahal izango dute.

Alboko herrialdeko ikasleak bezala unibertsitate-sistema frantsesean sartzeko ahalmena emango dien programa (era berean frantsesei unibertsitate espainiarretan ikasteko aukera emango zaie) gaur aurkeztu dute Hezkuntza kontseilari José Iribasek eta Hizkuntza eta Irakaskuntza Artistikoen Zerbitzuko zuzendari Marcelino Arrosagaray-k.

Neurria ikasle nafarrek atzerriko hizkuntzak ezagutzeko Hezkuntza Departamentua egiten ari den politikaren barnean sartzen da, eta jada abiatuta dauden beste ekintza batzuei gaineratzen zaie, ingelesezko ikasketa-programak nahiz ingelesezko eta frantseseko atala elebidunak, adibidez.

Iribas kontseilariak adierazi du gaur egun ingelesaren ezagutza "egintzat jotzen dela" eta etorkizunean "aldea markatuko duena atzerriko bigarren edo hirugarren hizkuntza bat ezagutzea izango dela". Hori dela eta, azpimarratu du, programa horiek sustatzen dira, ikasleei beste hizkuntza eta kultur batzuetarako bidea errazten dutenak, ingelesaz gain, eta dagokion ziurtagiria.

Hizkuntz eta kultur ezagutzak

‘Bachibac’ programak bi herrialdeetako ikasleak ebaluatzen ditu, kanpoko azken proba baten bidez, irizpide berberekin eta bi kulturen prestakuntza eskaintzen diete curriculum misto batekin eta, Espainiaren kasuan, funtsezko edukiak barneratzen ditu hizkuntza ezagutzeko eta Frantziaren errealitate historiko, sozial eta politikoa ezagutzeko.

Hala, curriculumaren barnean berariazko bi ikasgai jasotzen dira, Espainiako Batxilergoaren beraren edukiekin batera: Lengua eta Literatura frantsesak eta Frantziako Historia. Ikasgai horiek frantsesean emango dira soilik eta Batxilergo frantsesa (Baccalauréat) lortzeko deituko den kanpoko proba baten xede izango dira.

Irakaskuntza-ordutegiaren heren bat gutxienez frantsesez emango da; hala, zentroek hizkuntz horretan erakutsi beharko dituzte hizkuntz mailakoak ez diren beste ikasgai batzuk ere. Azken horiek, ordea, ez zaizkio curriculum frantsesari egokituko, eta ez dira izango ikasleek beren ikasketak amaitzean egingo dituzten kanpoko probaren xede.

Ikasketak osatu ondoren, ikasleek, Batxilergoko titulazio bikoitzaz gain, frantseseko maila aurreratua egiaztatuta izango dute, hizkuntzetarako erreferentziazko Europako Marko Bateratuaren B2 mailaren baliokide dena.

Ikasgaiak frantsesez ematen dituzten irakasleek frantseseko maila handia egiaztatu beharko dute (C1 izaera orokorrean). Era berean, Batxilergo mota hori egiten duten ikasleek hizkuntzaren ezagutza ertaina izan beharko dute gutxienez. Horretarako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH) frantseseko atal elebidun batean eginda izan beharko dute, beren nahitaezko eskolatze guztia edo zati bat frantseseko herrialde bateko hezkuntza sisteman eginda izan behar dute edo B1aren maila baliokidea egiaztatu.

Programa Foru Komunitatean pixkanaka ezarriko da. 2013.2014 ikasturtean Batxilergoko lehen ikasturtean ematen hasiko da eta 2014-2015 ikasturtean bigarrengoa ezarriko da. Hezkuntza Departamentuak epea zabaldu du ezartzeko interesa duten zentro publiko eta kontzertatuek eskaera abenduaren 14a bitarte aurkez dezaten.

Gogora ekarri behar da `Bachibac´ Espainian estreinakoz 2010/2011 ikasturtean ezarri zela 2008ko urtarrilean alboko herrialdearekin akordioa sinatu ondoren.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa