(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 2013ra luzatuko du enplegatu publikoentzako lanaldia luzatzea eta sindikatuen ordutegi-kreditua murriztea asteazkena, 2012.eko azaroak 28


Legezko babesa behar duten beste aurrezte-neurri batzuk luzatzeko foru-legearen proiektu bat onartu du, gainera: nahitaezko erretiroa 65 urterekin eta murrizketak goi-karguen osagarrietan, aldagarrien kobrantza oporretan eta laguntza lanik gabe dagoen ezkontideko


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran onartu du 2013rako luzatzea Nafarroako administrazio publikoen zerbitzura dauden langileen arloko premiazko neurriak, UPN-PSN Gobernuak iragan otsailean abenduaren 31 arte, aldi baterako indarraldiarekin, erabaki zuena; izan ere, "jarraipena ematea beharrezkotzat jotzen du, hura onartzea ekarri zuten ekonomia eta aurrekontuaren egoerak ez baitira aldatu".

Gobernu-bilkura

Gobernu-bilkura.

Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran onartu du 2013rako luzatzea Nafarroako administrazio publikoen zerbitzura dauden langileen arloko premiazko neurriak, UPN-PSN Gobernuak iragan otsailean abenduaren 31 arte, aldi baterako indarraldiarekin, erabaki zuena; izan ere, "jarraipena ematea beharrezkotzat jotzen du, hura onartzea ekarri zuten ekonomia eta aurrekontuaren egoerak ez baitira aldatu".

Xede horretarako, Gobernuak Foru Dekretu bat sustatuko du. Dekretu horrek datorren ekitaldirako hiru neurri aplikatzea onartuko du eta haiek aldatzeko Foru Gobernua eskuduna da. Nafarroako administrazio publikoetako enplegatuen lanaldia 1.628 ordura luzatzea da (2012ko ekainera arte 1.592 ordukoa zegoen indarrean); sindikatuen ordutegi-kreditua % 10ean murriztea 2012ko ekainera arte onartutakoaren aurrean; eta "Erabilera berezi" osasun-sistema erabilitako enplegatu publikoen prestazioak mugatzea, optika eta odontologia, esaterako ( 200 euroko muga onuradun bakoitzeko eta urte naturaleko).

Gainera, goizeko saioan, Foru Gobernuak Foru Legeko proiektu bat onartu du legezko babes hori behar duten gainerako aurrezte-neurriei jarraipena eman ahal izateko:

- Nahitaezko erretiroa 65 urterekin, salbuespenak salbu (ikasturtea amaitu arte irakasleen kasuan, zerbitzua emateko ezinbestekoa denean edo 70 urte arte pentsiorako eskubidea sortu ez denean). Hiru hilabeteko epea ematen da zerbitzu aktiboan dagoen 65 urtetik gorako langileek erretiroa eska dezaten (hori egin ezean, ofizioz deklaratuko da).

- Paga etetea oporren hilabeteari dagokion aldagarriengatik (lana jaiegunetan, gaueko ordutegian eta guardietan presentzia fisikoarekin eta lokalizatua).

- Diru-sarrerarik jasotzen ez duen ezkontide edo bikote iraunkorrerako familia-laguntza etetea.

- Goi-karguei dagozkien neurriak: funtzionarioak diren goi-kargu ohien langileen osagarria murriztea, funtzionario-mailaren hasierako soldataren % 10a arte.

- Gaur onartutako testua Nafarroako Parlamentura igorriko da eztabaidatu dezaten eta bozkatzeko. Foru Gobernuak eskatuko du haren izapidetzea premiazko prozeduran egin dadin eta irakurketa bakarrean (osoko bilkuran zuzenean, batzordetik pasa gabe), legea 2013ko urtarrilaren 1ean indarrean sar dadin.

Neurri horien 2013rako luzapenak, Foru Dekretuan onartuko direnak nahiz Foru Legearen proiektuan daudenak, diru-kutxa publikoei 9,4 milioi euro arte aurrezkia ekarriko die.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa