(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak `Manos Abiertas´ gazte-elkarteari eta Iruñeko Gazteria Etxeko aholkularitza juridikoari eman dizkie 2012ko Gazteria Sariak ostirala, 2012.eko azaroak 30


Nafarroaren Egunaren barnean dagoen ekitaldian zehar, Legariako Udalak Ohorezko Aipamena ere jaso du


Transcripción textual del video

Gizarte Politiken kontseilari Íñigo Alli Martínez-ek 2012ko Gazteria Sariak eman dizkie Nafarroako jauregiko Tronuaren aretoan gaur eguerdian `Manos Abiertas´ gazte-elkarteari gizarte-partaidetzako mailan, eta Iruñeko Udalaren Gazteria Etxeko aholkularitza juridikoari, erakunde edo entitatearen mailan.

Nafarroaren Egunaren barnean dagoen ekitaldian zehar, Legariako Udalak Ohorezko Aipamena ere jaso du. Aipamen hori, beste sariak bezala, Nafarroako Kirol eta Gazteria Institutuak egindakoa izan da.

Agintariak sarituekin.

Ezkerretik eskuinera: Alli kontseilaria, Martínez, Catalán, Prieto, Ucle eta Induráin. ( irudia handitu )

Gizarte Politiken kontseilari Íñigo Alli Martínez-ek 2012ko Gazteria Sariak eman dizkie Nafarroako jauregiko Tronuaren aretoan gaur eguerdian `Manos Abiertas´ gazte-elkarteari gizarte-partaidetzako mailan, eta Iruñeko Udalaren Gazteria Etxeko aholkularitza juridikoari, erakunde edo entitatearen mailan.

2012ko Nafarroaren Egunaren barnean dagoen ekitaldian zehar, Legariako Udalak Ohorezko Aipamena ere jaso du. Aipamen hori, beste sariak bezala, Nafarroako Kirol eta Gazteria Institutuak egindakoa izan da.

Hiru erakunde horiek Nafarroako Gobernuaren diploma eta intsignia jaso dute. Gainera, ‘Manos Abiertas’ gazte-elkarte maristak eta Iruñeko Gazteria Etxeak 900 euro eskuratu dituzte Nafarroako Kirol eta Gazteria Institutuak eskainitako zerbitzuetan truka ditzaketenak. Gogoratu behar da, edizio honetan pertsona gaztearen saria hutsik geratu dela.

Ekitaldiaren garapena

Gazteria Sarien banaketa-ekitaldian Nafarroako Parlamentuko lehendakari Alberto Catalán Higueras-ek eta Nafarroako Kirol eta Gazteria Institutuko zuzendari-gerente Pruden Induráin Larraya-k parte hartu dute.


Taldeko argazkia

Alli kontseilaria saritutako hiru erakundeetako ordezkariekin. ( irudia handitu )

Aldiz, sariak jaso dituzten pertsonak honako hauek izan dira: ‘Manos Abiertas’ gazte-elkarte maristako lehendakari Miguel Ucle Larráyoz; Iruñeko Udalaren Gazteria eta Kiroletako zinegotzi berezi Paz Prieto Sáenz de Tejada; eta Legariako Udalaren teniente-alkate eta Gazteriako zinegotzi Francisco Javier Martínez López.

Gainera, ekitaldian Javier Olabarrieta Zaro, Miguel Villar Sola eta Jokin Zabalza Díez-ek osatutako Just Friend Trío musika-hirukoteak eskainitako emanaldian Nafarroako Ereserkiaz gain, Robert Schumann-en Recordatio piezak eta Joni Mitchell-en Both sides now interpretatu ditu.

Saridunen merezimenduak

‘Manos Abiertas’ gazte-elkarte maristaren helburu nagusia da -haren egoitza Sarrigureneko (Egues) Santa Maria la Real ikastetxean (HH.Maristas) dago-, ahultasun-egoeran dauden adingabeek elkarteen bizimoduan parte har dezaten erraztea. Garatzen duten proiektua bi ardatzetan oinarritzen da: alde batetik, izen-ematea ordaindu ezin diezaieketen familietako adingabeen zenbait jardueran parte hartzeko aukera eskaintzea; bestetik, boluntariotza. Gainera, elkarte horrek Eguesko ibarreko Udalaren jostailu-kanpainetan ere lagundu du, eta udalerriko gazteei zabaldutako aisialdiko eta gazte-dinamizazioko jarduerak egiten ditu.

Aldiz, Iruñeko Udalaren Gazteria Etxeko aholkularitza juridikoa eskatzera etorri diren gazte guztiei orientazio juridikoa eskaintzen die doan eta era unibertsalean, aholkularitza hori duela 20 urte abian jarri zenetik. Erakunde horrek beraien arteko zabaltze-lana egiten du Zuzenbideari lotutako gaien inguruan, eta azpimarragarria da prebentzioko zer laguntza ematen duen prestakuntzaren bitartez. Gainera, Zuzenbideko ikasleei bertan beren ikasketa-prestakuntza osatzeko aukera ematen die praktikak eginez.

Azkenik, 2011ko urtarrilaren 1ean 114 biztanle zituen Legariako Udalak Ohorezko Aipamena jaso du honako hau aitortuz: "Jarduerak sustatzeko egindako ahalegina, horretarako udal-lokal bat gazte-aterpetxe moduan prestatuz".

Gazteria Sariak

Gazteria Sariak 15 urte bete ditu aurten eta Nafarroako Kirol eta Gazteria Institutuak ematen ditu hiru mailatan: gazteari, gizarte-partaidetzari eta entitate edo erakundeari.

Gaztearentzako sariak, bereizketarik egin gabe, 14 urtetik 30era bitarteko Nafarroako gazte bat edo bi saritzen ditu. Saritzen da, gizarte modernoarenak diren balioekin lotura argia duten ibilbide pertsonala (elkartasuna, ahalegina, lana, tolerantzia, kultura artekotasuna, nazioarteko mugikortasuna, bizitza osasungarria…) eta Nafarroako gazteriarentzat erreferentzia dena.

Gizarte-partaidetzako sariak Nafarroan aitortza eta legezko inskripzioa duen talde edo erakunde bat nabarmentzen du. Gazteen partaidetzako ekintzen bideratzaile izatea aintzat hartuko da, jarduera-maila handiarekin, eta gazteen partaidetza eraginkorra bermatuko duena Nafarroaren garapen politiko, sozial, ekonomiko eta kulturalean.

Erakunde edo entitatearen saria Nafarroan izaera juridikoa duen eta bertan egoitza duen erakunde, entitate, publiko edo pribatua, edo toki-erakunde bati ematen zaio, gazteen aldeko jardunbideagatik nabarmentzen dena, edo gazteen gizarte-partaidetza, autonomia edo bizi-kalitatearen alde egiten duena, eta haren jardunbidea Nafarroako gazteetan mugatuko da edo gutxienez haiek lehenetsiko dira.

2011ko iazko edizioan, honako hauek izan ziren sarituak: Maitane eta Asier Castillo eta Laura González; 'Motxila 21' Down-en sindromea duen gazte-elkartea eta Nafarroako Gazteria Kontseilua, entitate edo erakundearen kasuan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa